LEP: Lan Eskaintza Publikoa

Deialdiko oinarri espezifikoak Adjudikazio-Zarbitzuko Burua

imprimir

BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK TEAko ARLO SOZIO-KOMUNITARIOARI ATXIKITAKO ADJUDIKAZIO-ZERBITZUKO BURUAREN 1 LANPOSTU HORNITZEKO DEIALDIRAKO OINARRI ESPEZIFIKOAK

 

LEHENENGOA. - Iragarritako plazak.

 

Oinarri espezifiko hauek, 2022ko maiatzaren 12ko 90 zenbakiko BAOn argitaratutako oinarri orokorrekin bat, txanda irekiko sistemaren bidez deialdian iragarritako plantillako langile finkorako hautaketa-prozesua arautuko dute. Prozesua oposizio-lehiaketa bidez ebatziko da, ADJUDIKAZIO-ZERBITZUKO BURUAREN 1 lanpostu hornitzeko; euskarazko nahitaezko 3. hizkuntza-eskakizunarekin,2104-01 zuzkidura-zenbakiarekin, 2. lanbide-sailkapen taldean (A taldea/A2 azpitaldea), 24. mailakoa, 2023. urteko Lan Eskaintza Publikoaren barruan.

 

Jarraian lanpostuaren xedea eta eginkizunak jaso dira, eginkizunen eskuliburuan jasota dagoen arabera:

 

Lanpostuaren xedea:

 

Adjudikazio Arloaren berezko prozesuak koordinatu eta gainbegiratzea, baita horren helburuak betetzeko arlo horri atxikitako langileen eginkizunak ere.

 

Lanpostuaren eginkizunak:

 

  • Etxebizitzak eta lokalak adjudikatzeko, errenta berrikusteko eta bizikideen alta eta bajak erregistratzeko prozesuen espediente telematikoak gainbegiratzea eta, hala badagokio, zuzenean kudeatzea, baita errentamendu-kontratuak ere sinatzea, administrazio-jarduera koordinatuz.
  • Jabetzaren erregistroarekin espediente bakoitzerako behar diren datuen elkarreragingarritasuna ezartzea.
  • Adjudika daitezkeen etxebizitzak kudeatzea, errentak ezarriz eta adjudikazio-prozesuetan esleituz.
  • Etxebideren partetik jasotako etxebizitzaren eskatzaileen fitxategiaren kudeaketa gainbegiratzea.
  • Arloaren helburuak lortzeko eta horrek ondo funtziona dezan eskatzen zaion eta bere mailakoa den beste edozein funtzio egitea.

 

 BIGARRENA. - Deialdian jasotako plazetarako betekizun espezifikoak.

 a) Hautagaiek eskaerak aurkezteko epea amaitzean honako gradu hauetako unibertsitateko titulua izan beharko dute, edo hori izateko baldintzetan egon beharko dute: zuzenbidea, ekonomia-zientziak edo zientzia politikoak, Europar Batasuneko arauek ezarritakoaren arabera.

Atzerrian eskuratutako tituluak dituzten hautagaiek dagokion homologazio-egiaztagiria izan beharko dute. Betekizun hori ez da aplikatuko Europar Batasuneko zuzenbide-xedapenen babesean araututako lanbideen esparruan gaikuntza profesionalaren aintzatespena lortu duten hautagaien kasuan.

b) Espainiar nazionalitatea izatea.

Era berean, honako hauek ere enplegu publikoetan parte hartu ahal izango dute, espainiarrek dituzten baldintza berberetan, baldin eta botere publikoa baliatzen edo estatu edo herri administrazioetako interes orokorren zaintzan zuzenean edo zeharka parte hartzen ez badute: 

          b.a.) Europar Batasuneko kide den estatuetako baten nazionalitatea dutenek. 

b.b.) Espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko kide den estatuetako baten ezkontideek, ezkontidearen nazionalitatea edozein izanik ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude. Era berean, ezkontide bien ondorengoek hartu ahal dute parte baldintza berberetan, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo bestela, adin horretatik gorakoak izanda mendekoak badira. 

b.c.) Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunenei jarraiki, b.a) apartatuan zehaztutakoaren arabera langileen joan‑etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.

c) Gaitasuna: Eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea; horretarako beharrezko gaitasun psikofisikoa izan behar da, eta gaitasuna edo desgaitasuna bateragarria izan behar da deialdian jasotako plazei dagokion lanpostuko eginkizun eta zereginak modu arruntean bete ahal izateko. Hori udaleko zerbitzu medikoek egiaztatuko dute, oinarri orokorretan aurreikusitakoarekin bat. Hala ere, alde batera utziko dira lanbidetik eratorritako arriskuetatik pertsonen babesa bermatzeko lan-arriskuak prebenitzeko indarreko araudiaren pean lanpostuan egin behar diren egokitzapenak.

d) Adina: Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.

e) Gaikuntza: Edozein Herri Administrazioaren zerbitzuetatik edota autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanpostu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego edo eskaletara sartzeko.

Beste estatu bateko herritarra bada, desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

f) Administrazio publikoetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin batean ari direnentzat aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatzea eragotzi gabe.

Deialdian parte hartu nahi dutenek eskatutako betekizun guztiak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea amaitzen denerako.

Era berean, betekizun guztiak bete beharko dituzte hautaketa-prozesuak irauten duen bitartean eta izendapena egiten den arte, gaitasun funtzionalari buruzko c) atalean adierazitako kasuan salbu; kasu horretan, langile lan-kontratudun gisa izendatu baino lehen udaleko zerbitzu medikoek egiaztatu beharko dute desgaitasun hori.

Hala ere, prozedurako edozein unetan epaimahaiak jakiten badu hautagaietako batek ez dituela deialdian eskatutako betekizun guzti-guztiak betetzen, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da, aldez aurretik interesdunari entzunaldia eman ostean, eta egun berean hautaketa-prozesuaren deialdia egin duen agintaritzari egoera horren berri emango zaio.

  

HIRUGARRENA. - Eskaerak.

 

1. Aurkezteko modua eta tokia

Eskaerak modu telematikoan nahiz papereko formatuan aurkeztu ahalko dira.

 a) Eskaera telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira. Udalaren webguneko EPEren atalean lor daiteke (https://opevvmm.bilbao.eus).

 Eskaera horiek helbide elektroniko horretan adierazten den prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Baldintzak eta alegatutako merezimenduak betetzearen adierazpena egiteko, hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko egiten den eskaeran, horiek zerrendatuta eta identifikatuta. Hala ere, ez da horien egiaztagirien kopia aurkeztu behar eskaerarekin batera; izan ere, parte hartzeko baldintzak eta hala badagokio alegatutako merezimenduak Epaimahaiak edo Kalitate, Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorren Arloak eskatzean egiaztatu behar dira.

 b) Papereko eskaera: Bete behar den eskaerako eredu ofiziala II. eranskinean jasota dagoena da. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotako tokietan aurkeztu ahalko da.

Era berean, hautagaiek oinarri hauetan eskatutako baldintzak onartzen dituzte izena emateko unean, eta, era berean, baimena eman ahalko dute eskaera formalizatzean, hori betetzeko behar den dokumentazioa modu telematikoan kontsultatzeari dagokionez: identitate-datuak, titulu akademiko ofizialak, hizkuntza-eskakizunak, etab. Baimena emanez gero ez da beharrezkoa izango dokumentazio hori aurkeztea, baldin eta elkarreragingarritasun informatikoaren bidez kontsulta badaiteke.

Hautaketa-prozesu honen emaitzarekin lan-poltsa egingo da, eta eratzen den unean lan-poltsak kudeatzeko indarrean dauden irizpideen arabera kudeatuko da. Lan-poltsa izaera publikoko beste administrazio edo erakunde batzuen eskura jarri ahalko da.

 

2022ko maiatzaren 12ko 90 zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarri orokorretako hamaikagarren oinarrian, lan-poltsak osatzeari buruzkoan, aurreikusitako ondoreetarako, oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuak egiteko, hautagaiek prozesuotan parte hartzeko eskaeran adierazi beharko dute baimena ematen duten administrazio publikoko beste erakunde batzuei honako hauei buruzko datuak lagatzeko: izen-abizenak, NANa, harremanetarako telefono-zenbakia eta prestakuntza-maila. Datu horiek lagatzearen helburu bakarra izango da erakunde horiek lan-eskaintzak legezko baldintzetan egin ahal izatea. Datuak eman ahal izateko baimena beren-beregi ematen ez bada, ez dutela baimena ematen ulertuko da.

 

2. Aurkezteko epea.

Eskaera 20 (hogei) egun balioduneko epean egin beharko da, deialdi honen iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Larunbatak, igandeak eta jai-egunak ez dira egun balioduntzat hartuko ondore horietarako.

 

LAUGARRENA.- Epaimahaia.

 

Indarrean dauden legeetan ezarritakoaren arabera eta plantillako langile lan-kontratudun finkoen plazak jabetzan betetzeko Oinarri Orokorretan ezarritakoaren arabera, epaimahaian burua, idazkari bat eta gutxienez hiru kide izango dira. Horien artean Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak izendatutako pertsona bat egongo da derrigorrez.

 

Epaimahaia osatzen dutenak, gehienbat, teknikariak izango dira eta berezitasun printzipioan oinarritutakoa izango da; kide guztiek deialdian parte hartzeko eskatu den titulu edo maila akademiko berbera edo goragokoa eduki behar dute eta deialdiko jakintza-arlo bereko titulazioa edo espezializazioa izan behar dute epaimahai bakoitzaren kideen erdiek gutxienez. Epaimahaiaren osaera orekatua izan beharko da, eta sexu bakoitzaren ordezkaritza % 40koa izango da gutxienez, hori egoki ez dela justifikatzen ez bada, behintzat.

 

Epaimahaian euskararen jakite-maila neurtzeko proba egiteko izendatutako kide bat egongo da, eta euskararen jakite-maila neurtzeko bakarrik izango da, eta lehen aipatutako hiru kideei erantsiko zaie.

 

BOSGARRENA. - Hautaketa-prozedura.

 

Hautagaiak lehiaketa-oposizioaren bidezko sarrera libreko sistemaz aukeratuko dira. Oposizio-fasean hiru ariketa egingo dira eta lehiaketa-fasean merezimenduak baloratuko dira. Oposizio-fasea egingo da lehenengo.

 

Epaimahaiak ariketen ordena aldatu ahalko du, edo egun bakarrean horietako zenbait egitea erabaki, aldez aurretik https://opevvmm.bilbao.eus webgunean horren berri emanez.

 

Haurdun edo edoskitze-aldian daudenek materialak egokitzeko eskatu ahalko dute; kasu horretan, Kalitatea, Gizarte Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak arloari eman beharko diote horren berri, gutxienez probak egin baino bost egun baliodun lehenago.

 

Oinarri orokorretan xedatutakoari kalterik egin gabe, behin betiko onespenei eta baztertzeei buruzko deialdi honetako ondorengo iragarki guztiak iragarki-oholean eta udal-webgunean argitaratuko dira https://opevvmm.bilbao.eus.

 

 

 

A.- OPOSIZIOKO FASEA

 

Derrigorrezkoak eta baztertzaileak diren hiru azterketa egin behar dira oposizioan.

LEHEN ARIKETA: Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Zati bi izango ditu, eta bata bestearen ostean egingo dira, egun berean, eta epaimahaiak hautagaiei bi zatien artean atseden hartzeko tartea emango die.

 

Lehenengo zatian idatziz erantzun beharko da epaimahaiak ezarritako test-motako galdera-sorta bat, 60 galderakoa. Galdera horiek lehenago https://opevvmm.bilbao.eus webgunean argitaratutako galdera-sortatik aukeratuko dira. 50 bakarrik ebaluatu ahalko dira, eta 10 erreserbako galdera gisa gordeko dira. Galdera bakoitzak 4 emaitza izango ditu aukeratzeko, eta bakarra izango da zuzena. Galderak erantsitako programako zati orokorreko gaiei buruzkoak izango dira (1. eta 18. bitarteko gaiak), eta gehienez ordubete emango da proba egiteko.

 

Azken 10 galderak erreserba-galderak dira, eta 50 lehenengo galderetako baten bat baliogabetu denean baino ez dira aintzat hartuko.

 

Zati horretan 0,00 eta 5,00 puntu bitarteko kalifikazioa lortu ahalko da. Zati horretan, erantzun zuzen bakoitzarekin 1,00 puntu lortuko da, eta gaizki erantzundako erantzun bakoitzak 0,33 puntu galtzea eragingo du; hortaz, lor daitekeen gehieneko puntuazio zuzena 50,00 puntukoa izango da, eta azken puntuazioan 5,00 puntuko gehienekoaren arabera adieraziko da.

 

Erantzun gabe geratu diren galderek eta erantzun bikoitzek ez dute punturik kenduko.

 

Bigarren zatian, idatziz epaimahaiak II. zatian (gai-zerrenda zehatza) proposatutako 3 gaietako 2 garatu beharko dira. Epaimahaiak ausaz aterako ditu gaiak, ariketa egin baino aurre-aurretik, eta gaiak garatzeko gehieneko epea 1 ordukoa izango da.

 

Ariketaren zati hori egin aurretik, epaimahaiak zuzentzeko irizpide orokorren eta puntuatzeko moduaren berri emango du.

 

Bigarren zati hori 0,00 eta 15,00 puntu bitarteko puntuazioarekin baloratuko da. 

 

Ariketa horretan 0,00 eta 20,00 puntu bitarteko kalifikazioa lortu ahalko da, eta automatikoki baztertuko dira gutxienez 10,00 puntu lortzen ez dituzten hautagaiak.

 

 BIGARREN ARIKETA: Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

 

Epaimahaiak ariketa egin aurre-aurrean proposatutako bi kasu praktiko ebatzi beharko dira, gai-zerrenda erantsiari dagozkionak, gehienez 1 orduko epean.

 

Hautagaiek epaimahaiaren aurrean defendatu beharko dituzte kasu praktiko horiek. Epaimahaiak aintzat hartuko ditu bai hautagaiaren aurkezpena, bai egindako galderei emandako erantzunak edo kasu praktikoan jasotakoa adierazteko gaitasuna; horretaz gain, beste alderdi batzuk balioetsi ahalko dituzte, hala nola gaiaren gaineko ezagutza, aurkezpenaren zehaztasuna edo laburtzeko gaitasuna.

 

Ariketa hori egin aurretik, epaimahaiak zuzentzeko irizpide orokorren eta puntuatzeko moduaren berri emango du.

 

Ariketa horretan (idatzizko kasu praktikoak eta horien defentsa) 0,00 eta 20,00 puntu bitarteko kalifikazioa lortu ahalko da, eta automatikoki baztertuko dira gutxienez 10,00 puntu lortzen ez dituzten hautagaiak.

  

HIRUGARREN ARIKETA (EUSKARAZKO PROBA): Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

 

Euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko da epaimahaiak erabakitako eran. Horretarako, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak emandako jarraibideak erabiliko dira, halaxe ezartzen baitu indarreko legediak.

 

Honako hauek ez dute hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko ariketa egin beharko: ariketa egin aurretik IVAPen 3. hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiria edo Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C-1 jakintza-mailaren titulu edo egiaztagiriren bat dutenek eta Euskararen hizkuntza-eskakizuna Euskarako Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatuta duten pertsonek. Horretarako, parte-hartzaileak baimena emango dio berariaz Bilbao Udal Etxebizitzak TEAri hori horrela dela egiaztatu dezan aipatutako erregistroan. Egiaztapen hori baimentzen ez duten hautagaiek beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute epaimahaiak hala eskatzen dienean.

 

Halaber, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren babespean hizkuntza-eskakizunak egiaztatu nahi dituztenek ikasketen ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, baldin eta ariketa hau egin aurretik egiaztatzen badute.

 

Ariketa honetan Gai edo Ez gai kalifikazioa emango da.

 

Oposizio-faseko gehieneko puntuazioa: Fase honetan gehienez lor daiteken puntuazioa, euskarazko proba aintzat hartu gabe, 40,00 puntukoa izango da.

 

B.- LEHIAKETAREN FASEA

 

Lehiaketa-fasea, berriz, oposizio-fasea amaitutakoan hasiko da, oposizio-fasea gainditu duten hautagaiekin. Oposizio-fasea gainditu duten hautagaiek eskaeran aurkeztutako eta behar den moduan egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira, https://opevvmm.bilbao.eus web-orrian argitaratutako iragarki batean epaimahaiak edo Bilbao Udal Etxebizitzak TEAko Kalitatea, Gizarte Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak Arloak jarritako epean.

Oinarri hauetan azaldutakoarekin bat etorrita baloratuko dira merezimenduak. Ez da baloratuko bestelako ezein merezimendu.

Ez da baloratuko izena emateko eskaeran alegatu ez den merezimendurik, espediente pertsonalean agertzen edo dokumentazio hori Bilbao Udal Etxebizitzak TEAren eskuetan badago ere. Eskaerak aurkezteko epea amaitzeko egunera arte jasotako merezimenduak baino ez dira baloratuko.

a) Antzinatasuna:

Administrazio Publikoan emandako zerbitzuak, zehazki, A taldeko teknikariko A-2 azpitaldeko teknikari plazetan, gehienez 14 puntu lortu arte, 1,4 puntu emanez zerbitzuan egondako urte bakoitzeko, edo sei hilabete edo gehiagoko tarte bakoitzeko.

 

Edozein kasutan, lanaldi partzial edo murriztuan zerbitzua eman diren epeak lanaldi osoan jardun izango balira bezala zenbatuko dira.

Era berean, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko Legegintzako 1/2023 Dekretuaren 21.1c) artikuluari jarraikiz, hautagaiaren lanbide-esperientzia baloratzeko merezimendu-baremoetan honako hauek ere kontuan hartuko dira: lehenik, zenbat denbora egon den hautagaia eszedentzia-egoeran, senideak zaintzeagatik edo genero-indarkeriagatik; bigarrenik, zenbat denbora eman duen hautagaiak amatasuna eta aitatasuna babesteko edo bizitza pertsonala, familia eta lana erantzunkidetasunez kontziliatzeko lanaldi-murrizketetan edo baimenetan; eta, hirugarrenik, emakumezko enplegatu publikoek zenbat denbora eman duten genero-indarkeriagatik baimenak baliatzen.

b) Prestakuntza:

Atal honetan gehienez 3,00 puntu lortu ahalko dira.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan eta Unibertsitate ikasketen antolaketa eta kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuan araututako titulazio akademiko ofizialengatik, baldin eta horiek izatea deialdirako betekizuna ez bada eta administrazio eskudunak balio akademiko ofizialak emateko ahalmena aitortuta dauden irakaskuntza-zentro publiko edo pribatu batek eman baditu, honako zerrenda honi jarraikiz:

  • Lizentziatura, arkitektura, ingeniaritza edo graduko titulua izatea (MECES 3): 1,5 puntu.
  • Graduko titulua (MECES 2), arkitektura teknikoa, ingeniaritza teknikoa edo diplomatura izatea: 1 puntu.
  • Unibertsitateko master ofizialeko titulua izatea: 0,5 puntu.

Ez dira baloratuko merezimendu gisa alegatu den goragokoa eskuratzeko titulazioak.

Unibertsitateko ikasketa bereko ziklo desberdinak gainditu izana egiaztatzen duten hautagaiei egiaztatutakoen goi-mailako zikloari dagokion titulua bakarrik hartuko zaie aintzat, bai merezimenduetarako, bai prozesura sartzeko titulaziorako. Balorazioa horrekin lortutako ikasketen MECES mailaren araberakoa izango da, ez izenaren araberakoa.

Ikasketei buruzko unibertsitate titulu bat duen pertsonari bideratutako egokitzapen-ikastaro baten bidez lortutako unibertsitate graduko titulua titulu bakartzat hartuko da, jatorrizko titulazioarekin batera.

Graduko eta unibertsitateko masterreko titulu bidez MECES 3 maila egiaztatzen denean, unibertsitateko masterra ez da merezimendu gisa zenbatuko deialdian MECES 3 mailako lizentziaturak, ingeniaritzak edo arkitekturak dituzten hautagaiek parte hartzen badute.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoko 34.1 artikuluko azken tartekian eta Unibertsitate ikasketen antolaketa eta kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren VIII. kapituluan araututako berezko tituluak ez dira inoiz baloratuko.

c) Hizkuntzak:

Gaztelaniaz bestelako Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak ezagutzea baloratuko da, zehaztutako mailen arabera, gehienez ere 1 punturekin, taula honekin bat.

  • B2 maila: 0,5 puntu.
  • C1 maila: 1 puntu.

Hizkuntzak egiaztatzeko Hezkuntza Zentroek edo balio akademikoko tituluak emateko legez gaitutako ikastetxeek emandako egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Edonola ere, hizkuntzen ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, aurkeztutako tituluek hizkuntzaren 4 hizkuntza-gaitasunen (ahozko ulermena, idatzizko ulermena, ahozko adierazpena eta idatzizko adierazpena) ezagutza-maila egiaztatu beharko dute.

Egiaztatzen den hizkuntza bakoitzerako, eskuratutako ezagutza-mailarik altuenak puntuatuko du soilik.

Lehiaketa-faseko gehieneko puntuazioa: Lehiaketa-fasean lor daitekeen puntuazioa ezingo da izan 18 puntu baino gehiagokoa.

Oposizio-faseko ariketak amaitu eta lehiaketa-faseko merezimenduak baloratu ostean, epaimahaiak sailkapenaren ordena ezarriko du, puntuazio altuenetik txikienera, hautaketa-prozesuko bi faseak batuta.

 

SEIGARRENA. - Behin betiko sailkapena.

 

Hautaketa-prozesuko ariketen eta/edo merezimenduen kalifikazioa emanda, epaimahaiak aukeratutako pertsonen zerrenda argitaratuko du, oposizio-fasea gainditu duten pertsonek lortutako puntuazioaren arabera eta, hala badagokio, lehiaketa-faseko merezimenduen balorazioa batuta. Hautatutako pertsonen kopuruak ezingo du gainditu guztira iragarritako lanpostuen kopurua, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 78.6 artikuluarekin bat. Epaimahaiak dagokion izendapen-proposamena egingo du eta Erakundeko zuzendaritzari bidaliko dio zerrenda. Horrez gain, agintaritza horri azken saioaren akta bidaliko dio, eta bertan jasoko dira, puntuazio-ordenaren arabera, bi faseak gainditu dituzten eta iragarritako lanpostuen kopurua gainditu duten pertsonak. Zerrenda hori plaza lortu dutenen arteko norbait lanpostuaz jabetuko ez balitz erabiliko litzateke bakar-bakarrik. Hala ere, azken zerrenda horretan sartzeak ez du beste eskubide edo aukerarik ematen, Oinarri Orokor hauen hamargarren oinarriak ezarritakoarekin bat. Lan-poltsak kudeatzeko araudiarekin bat, oposizio eta lehiaketaren faseak kalifikatu ondoren, iragarki-taulan eta webgunean (https://opevvmm.bilbao.eus) iragarki bat argitaratuko da, gutxienez ariketa bat gainditu duten baina prozesua osorik gainditu ez duten pertsonak deitzeko, lan-poltsan sartzeko beharrezko baldintza eta merezimenduak egiazta ditzaten. Halaber, agiri guztiak egiaztatu ondoren, zerrenda argitaratuko da lehenago adierazitako tokietan.

 

ZAZPIGARRENA. - Agiriak aurkeztea.

 

Oinarri Orokorren hamabigarren oinarriak ezarritakoaren arabera arautuko da.

Plantillako langile finko bihurtzeko proposatutako pertsonek Udal Etxebizitzak erakundearen Kalitate, Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorren arloan (Nafarroa kalea 5, 5. solairua) aurkeztuko dituzte hamabigarren oinarrian hautaketa-prozesuan parte hartzeko zerrendatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko dokumentuak, 20 eguneko epean, gainditu dutenen zerrenda argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Adierazitako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako pertsonek ez badute aurkezten deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzak betetzeari buruzko dokumentazioa, edo azterketatik edo mediku-azterketatik ondorioztatzen bada ez dituela betetzen eskatutako baldintzak, automatikoki geldituko dira prozesutik kanpo, ezingo dira lanean hasi eta jarduketa guztiak indargabetuta geldituko dira, eskabideko faltsukeriagatik izan ditzakeen erantzukizunei kalterik egin gabe, hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatu ondoren. Kasu horretan, Zuzendaritza Kontseiluko presidenteak izendapen-proposamena egingo du hautaketa-prozesuko ariketa guztiak gainditu dituzten eta indargabetze horren ondorioz lanpostu-kopuruaren barruan sartzen diren hautagaien alde.

 

ZORTZIGARRENA.- Lanean hasteko proposamena.

 

Hautagaien behin betiko kalifikazioa eta lehentasun-ordena zehazteko oposizio-fasean eta lehiaketa‑fasean lortutako puntuak batuko dira, eta ezinbestekoa izango da gaitzat jotzea.

 

Lanean hasteko proposamena interesdunari jakinaraziko zaio eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Udal Etxebizitzak erakundearen iragarki-taulan eta TEAren webgunean argitaratuko da.

 

BEDERATZIGARRENA. - Lanean hastea.

 

Organo eskudunak lanean hasteko proposamena onetsi ondoren, hautagaiak lanean hasi beharko dira eta eskatutako baldintzak bete beharko dituzte, jakinarazpena jaso eta hurrengo 30 egunen barruan.

 

Adierazitako epean lanean hasten ez diren pertsonen kasuan, inolako justifikaziorik gabe, ulertuko da karguari uko egin diotela, eta eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, erakundeko presidenteak lanean hasteko proposamena egingo du oposizioko ariketak gainditu dituzten, oposizio- eta lehiaketa-fasean balorazio onena lortu duten eta uko-egite horren ondorioz iragarritako lanpostuen kopuruan sartzen diren hautagaien alde, Oinarri Espezifiko hauen seigarren oinarriarekin bat.

 

HAMARGARRENA.- Aurka egiteko bideak.

 

Oinarri hauen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Bilboko Udal Etxebizitzak TEAren Zuzendaritza Kontseiluaren aurrean, hilabete bateko epean, edo zuzenean aurkaratu ahal izango da administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 123. eta 124. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

  I. ERANSKINA

 I. ZATIA: GAI KOMUNAK

 

  1. gaia. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. 
  1. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua. Euskadiko eskumenak: esklusiboak, lege garatzekoak eta egikaritzekoak. 
  1. gaia. Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrien udal-antolakuntza (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. Titulua). 
  1. gaia. Bilboko Udalaren antolakuntza. Araudi organikoak. 
  1. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. 
  1. gaia. 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena. Euskal enplegu publikoaren ordainsarien sistema. Enplegatutako euskal langile publikoen eskubideak, betebeharrak, jokabide kodea, bateraezintasunak eta ardurak. Diziplina-araubidea. 
  1. gaia. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzkoa. 8. gaia. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. 
  1. gaia. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Datuen Babesari buruzko Erregelamendu Nagusia (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena). 
  1. gaia. 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena. Bilboko Udalaren indarreko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Udal Plana. 
  1. gaia. Administrazio-kontratazioa. Motak: elementu eta subjektuak, objektua eta kontratu publikoen kausa. Kontratatzeko modua eta kontratistak hautatzeko sistemak. Kontratuen formalizazioa. 
  1. gaia. Giza baliabideak arautzeko tresnak: lan-eskaintza publikoa, enplegu-planak eta beste arrazionalizazio-sistema batzuk. 
  1. gaia. Toki-erakundeen zerbitzura dauden langileak: motak eta araubide juridikoa. Tokiko funtzio publikoa: tokiko funtzionario motak. Langilea antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostu-zerrendak.
  2. gaia. Toki-erakundeen aurrekontu orokorra. Aurrekontu-egitura. Prestaketa eta onespena. Aurrekontuaren luzapena. Aurrekontua egikaritu eta likidatzea 
  1. gaia. Tokiko erakundeen ordenantza eta araudiak.
  2. gaia. Gorte Nagusiak. Herriaren defendatzailea. Arartekoa.
  3. gaia. 49/1960 Legea, uztailaren 21ekoa, Jabetza Horizontalari buruzkoa.
  4. gaia. 29/1994 Legea, azaroaren 24koa, Hiri Errentamenduei buruzkoa. 

 

  1. ZATIA: GAI ZERRENDA ZEHATZA

 

  1. gaia. 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena: Xedapen orokorrak. Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboak. Eskumenak, Planifikazioa eta Programazioa. 
  1. gaia. 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzari buruzkoa: Babes publikoko etxebizitzen eta zuzkidura bizitokien araubide juridikoa. Eraikinetan eta eraikita dauden hiriguneko eta landaguneko multzoetan esku hartzea. 
  1. gaia. 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzari buruzkoa: Fidantzak jartzea eta hiri-finken errentamendu kontratuen erregistroa. 
  1. gaia. 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzari buruzkoa: Etxebizitzen erabilera egokiaren, bizigarritasun baldintzen eta funtzio sozialaren berme juridikoak. 
  1. gaia. 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzari buruzkoa: Ikuskapena, diziplina eta zehapen araubidea. 
  1. gaia. 39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa. Babes publikoko etxebizitza guztietarako xedapenak. Babes ofizialeko etxebizitzaren oinarrizko araubide juridikoa. 
  1. gaia. 39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa. Babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko erregimena. 
  1. gaia. 39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa. Babes ofizialeko etxebizitzen parkearen eginkizun soziala. Babes ofizialeko etxebizitzen sustapena. 
  1. gaia. 39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa. Lurzoruaren inguruko jarduerak. 
  1. gaia. 39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa. Finantza-neurriak.
  2. gaia. 39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa. Xedapen gehigarriak, iragankorrak eta indargabetzaileak. 
  1. gaia. 149/2021 Dekretua, ekainaren 8koa, jenderik gabeko etxebizitzei eta etxebizitzaren funtzio soziala betetzeko neurriei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Jenderik gabeko etxebizitza deklaratzeko administrazio-prozedura. Jenderik gabeko etxebizitzen erregistroa. 
  1. gaia. 149/2021 Dekretua, ekainaren 8koa, jenderik gabeko etxebizitzei eta etxebizitzaren funtzio soziala betetzeko neurriei buruzkoa. Jenderik gabeko etxebizitzak mobilizatzeko eta okupatzeko sustapen-neurriak. Nahitaezko alokairua eta jenderik gabeko etxebizitzen desjabetzea. 
  1. gaia. Agindua, 2011ko irailaren 14koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko dena. 
  1. gaia. Agindua, 2012ko urriaren 15ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Etxebizitza-eskatzaileen erregistroa. 
  1. gaia. Agindua, 2012ko urriaren 15ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa. Inskripzioa. Inskripzioa aldatzea. Inskripzioan baja ematea. Inskribatzeko, aldatzeko eta baja emateko prozedura guztietarako xedapenak. 
  1. gaia. Agindua, 2012ko urriaren 15ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa. Babes ofizialeko etxebizitzak eta autonomia araubideko zuzkidura bizitokiak esleitzeko prozedurak. 
  1. gaia. Agindua, 2012ko urriaren 15ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa. Etxebizitza, herri lan eta garraio sailak erosketa araubideko babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura bizitokiak esleitzea. Sustatzaile pribatuek babes ofizialeko etxebizitzak esleitzea. Kooperatiba sozietateek babes ofizialeko etxebizitzak esleitzea. 
  1. gaia. Agindua, 2012ko urriaren 15ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa. Xedapen gehigarriak eta iragankorrak. 
  1. gaia. 2006ko urriaren 4ko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat etxebizitzaren arloko ekintza positiboko neurriei buruzkoa. 
  1. gaia. Agindua, 2010eko azaroaren 3koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzkoa.  Xedapen orokorrak. Babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak. Babes ofizialeko etxebizitzen urteko gehieneko errenta. 
  1. gaia. Agindua, 2012ko abenduaren 12koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzak erosketa-aukerarekin alokatzeari buruzkoa. 
  1. gaia. 466/2013 Dekretua, abenduaren 23koa, «Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa arautzen duena. 
  1. gaia. 144/2019 Dekretua, irailaren 17koa, Merkatu libreko etxebizitzak alokatzeko ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) bitartekaritza-programa arautzeko dena. 
  1. gaia. 317/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuen gainekoa. Xedapen orokorrak. Birgaitze integratuko areen eta area degradatuen erregimen juridikoa. 
  1. gaia. 42/2016 Dekretua, martxoaren 15ekoa, fidantzak jartzeari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroari buruzkoa. 
  1. gaia. 11/2019 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena. Etxebizitza-kooperatibak. 
  1. gaia. Agindua, 2018ko abenduaren 18koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarena, etxebizitzaren alokairurako Gaztelagun programaren laguntzak arautzen dituena eta deialdia egiten duena. 
  1. gaia. Agindua, 2021eko abenduaren 7koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Jarduera babestuak eta laguntzak. Etxebizitzak sustatu edo birgaitzeko neurriak, errentamendu babestuan lagatzeko. 
  1. gaia. Agindua, 2021eko abenduaren 7koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruzkoa. Sustapen-neurriak, etxebizitzak eskuratzeko errentamendu babestuak jartzeko. Alokairu programa, publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzakoa, zeinaren bidez sustapen eta titulartasun pribatuko etxebizitza-parke alternatiboa eratu nahi baita epe luzeko alokairu babestuak lagatzeko. Zuzkidura-bizitokietara bideratutako eraikuntzak sustatzea (sustapen eta/edo birgaitze bidez). 
  1. gaia. Agindua, 2021eko abenduaren 7koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruzkoa. Etxebizitza lortzeko bide alternatiboak. Laguntzen kudeaketa. 34. artikulua hemen aldatzen da: Agindua, 2023ko urriaren 10ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, 2021eko abenduaren 7ko Agindua aldatzen duena, alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruzkoa. 
  1. gaia. Agindua, 2021eko irailaren 17koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza programen zenbatekoak eguneratzeko dena.
  2. gaia. 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren baliabide elektronikoen bidezko jardunaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzen duena. Xedapen orokorrak. Interneteko atariak, sarbide-puntu elektroniko orokorrak eta egoitza elektronikoak. 
  1. gaia. 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren bitarteko elektronikoen bidezko jardunaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzen duena. Bitarteko elektronikoen bidezko administrazio-prozedura. 
  1. gaia. 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren bitarteko elektronikoen bidezko jardunaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzen duena. Administrazio publikoen eta pertsona interesdunen identifikazioa eta autentifikazioa. Erregistroak, komunikazioak eta jakinarazpen elektronikoak. 
  1. gaia. 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren bitarteko elektronikoen bidezko jardunaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzen duena. Administrazio-espediente elektronikoa. Agirien artxibo elektronikoa. Administrazio publikoen arteko harremanak eta lankidetza, sektore publikoaren funtzionamendurako bitarteko elektronikoen bidez. 
  1. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Legearen xedea eta aplikazio-eremua. Kontratu-motak mugatzea. Erregulazio harmonizatuko kontratuak. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak. 
  1. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Sektore publikoko kontratazioaren arrazionaltasuna eta funtsa. Itunak egiteko askatasuna eta kontratuaren gutxieneko edukia. Kontratua burutzea eta kontratuaren forma. 
  1. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Kontratuaren alderdiak. Kontratazio-organoa. 
  1. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Objektua, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia, kontratuaren prezioa eta kontratuaren berrikuspena. Sektore publikoko kontratuetan eska daitezkeen bermeak. 
  1. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Merkatuko aldez aurretiko kontsultak. Kontratazio-espedientea prestatzea. Kontratazio-espedientea kontratu txikietan. Espedientearen presazko eta larrialdiko izapidetzea. Administrazio-klausulen agiriak. 
  1. gaia. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Jarduera publikoaren gardentasuna: Aplikazio-eremu subjektiboa, Publikotasun aktiboa, Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. 
  1. gaia. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, gizarte-zerbitzuei buruzkoa: Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema. Prestazio motak eta ezaugarriak. Prestazio ekonomikoak. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eta beste sistema eta politika publiko batzuen arteko lankidetza eta koordinazioa. Administrazioen arteko finantza-lankidetzako formulak. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoa. 
  1. gaia: Bilbao Udal Etxebizitzak Erakundearen Erregelamendu Orokorra, 2024ko otsailaren 2ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua (24. zenbakia). I. titulua “Erregelamenduaren esparrua”, II. titulua “Etxebizitza-eskatzaileen errolda” eta III. titulua “Etxebizitzak adjudikatzeko prozedura”. 
  1. gaia: Bilbao Udal Etxebizitzak Erakundearen Erregelamendu Orokorra, 2024ko otsailaren 2ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua (24. zenbakia). IV. titulua “Etxebizitza ez beste erabilera baterako errentamenduak” eta V. titulua “Errentaren eta kontratuko baldintzen zehaztapena”. 
  1. gaia: Bilbao Udal Etxebizitzak Erakundearen Erregelamendu Orokorra, 2024ko otsailaren 2ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua (24. zenbakia). VI. titulua “Etxebizitzaz aldatzeko eskaerak”, VII. titulua “Etxebizitzarik ez edukitzeagatik eta birkokatzeagatik adjudikatzea”, VIII. titulua “Etxebizitzaren zerbitzu publikoaren kalitate-baldintzak eta herritarrek eta erabiltzaileek parte hartzeko mekanismoak”, IX. titulua “Jarraipen Batzordea eta garapenerako jarraibidea”, xedapen gehigarriak eta araubide iragankorra.

II.ERANSKINA / ANEXO II

ESKARIA EGITEKO EREDUA / MODELO DE SOLICITUD

ONARPEN ESKAERA / SOLICITUD DE ADMISIÓN

 

 

  1. Deialdia /Convocatoria

Deialdiaren izena / Nombre Convocatoria

Sartzeko sistemak

Sistemas de acceso

Lehiaketa

Concurso

Oposizioa                   Oposición

Oposizio-lehiaketa                       Concurso-oposición

Txanda/Turno:

Askea

Libre

Barne sustapena

Promoción interna

Desgaitasunen bat duten pertsonak

Personas con discapacidad         

 

 

  1. Norberaren datuak / Datos personales

Lehenengo abizena / Primer apellido

Bigarren abizena / Segundo apellido

Izena / Nombre

NAN/AIZ / DNI/NIE

Nazionalitatea / Nacionalidad

Jaioteguna / Fecha de nacimiento

Sexua / Sexo

  1. / M. G. / H.

Telefono finkoa / Teléfono fijo

Telefono mugikorra / Teléfono móvil

Posta elektronikoa / Correo electrónico

 

 

  1. Jakinarazpenetarako helbidea / Domicilio a efectos de notificaciones

Helbidea / Dirección

Ataria / Portal

Eskailera / Escalera

Solairua / Piso

Eskua / Mano

Atea / Puerta

PK / CP

Herria / Localidad

Probintzia / Provincia

Herrialdea / País

 

 

  1. Euskara / Euskera

Profila egiaztatzen dut (jarri <> dagokion lekuan) / Acredito el perfil (marcar con una <> el correspondiente)

1HE / PL 1

2HE /PL2

3HE / PL3

4HE / PL4

Euskara azterketa egitea eskatzen dut / Solicito realizar examen de euskera

1HE / PL 1

2HE /PL2

3HE / PL3

4HE / PL4

 

 

  1. Aukera ezazu oposizio-fasea egiteko nahi duzun hizkuntza

Seleccione el idioma en el que desea hacer la fase de oposición

Euskara / Euskera      

Gaztelania / Castellano     

 

  1. Betebeharrak / Requisitos

Deialdian eskatutako titulazioa / Titulación exigida en la convocatoria:

 

 

 

  1. Merezimenduak / Méritos

 

Merezimenduen zerrenda / Relación de méritos

1

 

2

 

3

 

4

 

5

 

6

 

7

 

8

 

9

 

10

 

11

 

12

 

13

 

14

 

15

 

 

Leku gehiago behar izanez gero datu edota informazio gehigarrirako, eskaerari gehitutako eranskin batean egin beharko da.

En caso de necesitar más espacio para incluir datos o información adicional, deberá hacerse incorporando un anexo a la solicitud

 

  1. Kontratazio zerrendetan edo poltsetan sartzea / Ingreso en listas o bolsas de contratación

Laukietan BAI ala EZ idatzi / Escriba en los recuadros SI o NO:

 

 

Bilboko Udal Etxebizitzak TEAn indarrean dauden Oinarri Orokorren arabera, baimena ematen dut nire datuak Administrazio Publikoen beste erakunde batzuei lagatzeko, lan eskaintzak jasotze aldera.

Autorizo la cesión, a efectos de recibir ofertas de empleo, de mis datos personales a otras Entidades de las Administraciones Públicas, al

amparo de lo establecido en las vigentes Bases Generales del O.A.L. Viviendas Municipales de Bilbao

 

Baimena ematen diot Bilboko Udal Etxebizitzak TEAri, bide telematikoen bidez, nire eskaeran aipatutako nortasun, ezgaitasun, titulazio akademiko, ziurtagiri, hizkuntza eskakizun eta gidabaimenen datuak kontsulta eta egiazta ditzan, bere izapidetze administratiborako, hauek eskuragarri dauden heinean. Ez baduzu baimen hau ematen dagozkion agiriak erantsi beharko dituzu.

Autorizo al O.A.L. Viviendas Municipales de Bilbao a consultar y verificar por medios telemáticos los datos de identidad, discapacidad, títulos académicos, certificados, perfiles lingüísticos y permisos de conducción alegados en la solicitud para su tramitación administrativa, en la medida de la disponibilidad de los mismos. En caso de no dar la autorización deberá aportar los documentos acreditativos

correspondientes.

 

Baimena ematen diot Bilboko Udal Etxebizitzak TEAri nire helbide elektronikoa eta telefono mugikorra erabiltzeko hautaketa prozesu honetan egin ditzakeen jakinarazpenetan.

Autorizo la utilización de la dirección electrónica y teléfono móvil aportados, para su utilización en las comunicaciones que el O.A.L.

Viviendas Municipales de Bilbao pueda efectuar en el transcurso del presente proceso selectivo.

  

Lege-informazioa                                                                          

Behean sinatzen duenak ESKATZEN DU hautaketa-prozesu honetan onartua izatea eta bere erantzukizunaren pean AITORTZEN DU eskaera honetan jasotako datuak egiazkoak direla, eskaeran agertzen diren jarraibideen arabera bete duela eskaera, deialdia arautzen duten oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan ezarritako baldintzak betetzen dituela, bere osasun egoerari buruzkoak barne. Halaber, hala eskatzen zaionean, eskaeran jasotako datu guztiak agiri bidez frogatzeko konpromisoa hartzen du.

 

Jarri <> laukitxoan / Marque con una <> en el recuadro

 

ZINPEAN EDO HITZ EMANDA AITORTZEN DUT / DECLARO BAJO JURAMENTO O PROMETO

 Eskaera hau sinatu baino lehen, irakur ezazu arretaz datuen babesari buruz atzealdean ezarritako informazioa.

Antes de firmar esta solicitud, lea atentamente la información sobre protección de datos recogida al reverso.

Tokia / lugar                                 Urtea / año                               Hilabetea / mes                               Eguna / día

 Sinadura / Firma

 

BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK TEA

O.A.L. VIVIENDAS MUNICIPALES DE BILBAO              

 

DATUEN BABESA

Honako hau jakinarazten dizut, indarrean dagoen datuak babesteko araudian aurreikusitako ondorioetarako 

Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Bilboko Udal Etxebizitzak T.E.A. da (Navarra Kalea, 1, 5. eta 6. solairua, 48001 Bilbo).

Bilboko Udalean, Modernizazioko Idazkaritza Teknikoaren Sailatalaren burua da datuak babesteko ordezkaria (helbidea: Ernesto Erkoreka plaza, 1, 5. solairua, 48007 Bilbo). 

Zure datuen tratamenduak helburua da aurkeztuko zaren hautaketa- prozesua egoki prestatu eta garatzea, hautaketa-prozesuaren ondorioz sor litekeen lan-poltsa eratu eta kudeatzea, zuk alegatutako tituluak eta, oro har, merezimenduak egiaztatzea eta aurkeztuko zaren plazak betetzeko behar diren betekizun guztiak dituzula egiaztatzea. 

Eman dituzun datuak kontserbatuko dira hautaketa-prozesuak irauten duen bitartean, sor litekeen lan-poltsa indarrean dagoen bitartean (lan-poltsa horretan sartzen bazara) eta administrazio honekin ezar litekeen zerbitzu-harremanak irauten duen bitartean. 

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren (EPOETB) legezko manu bat (55. eta 56. artikuluak) betetzea da zure datuen tratamendurako legezko oinarria, tratamendu horren helburua denean egiaztatzea ea betetzen dituzun funtzio publikoan sartzeko betekizunak eta hautaketa-prozesuan hori betetzeko behar diren gainerako inguruabarrak. EPOETBn (10. art.) ezarritako botere publiko bat egikaritzea da zure datuen tratamendurako legezko oinarria, tratamendu horren helburua aurkeztu zaren hautaketa-prozesuaren ondorioz egin litezkeen lan- poltsak kudeatzea denean. 

Baimenik ematen ez baduzu aurretik adierazi diren arrazoietan oinarriturik zure datuak tratatzeko, ezin izango duzu hautaketa- prozesuan parte hartu. 

Posta elektronikoko helbideari eta telefono-zenbakiei buruzko zure datuak hautaketa-prozesuan komunikazioak egiteko tratatzeari dagokionez, horretarako berariaz ematen duzun baimena izango da legezko oinarria. Hautaketa-prozesuan parte hartzea eta horren ondorio guztiak ez daude zure posta elektronikoko helbidearen eta zure telefono-zenbakien datuak tratatzeko baimena ematearen mende. 

Zure datu pertsonalak (izen-abizenak, NANa, helbidea, harremanetarako telefonoa eta prestakuntza-maila) badaude sor litezkeen lan-poltsetan, helburu bakar honekin laga ahal izango zaizkie beste administrazio publiko batzuei, betiere jasota badago berariaz baimena eman duzula horretarako: lan-eskaintzak egin ahal izatea legez ezarritako terminoetan. 

Zeure datuetara irispide izateko, zuzentzeko, ezerezteko, aurka egiteko, mugatzeko eta transferitzeko dituzun eskubideak tratamenduaren arduradunaren aurrean egikaritu ahal izango dituzu. Eskubidea izango duzu, era berean, eskatu zaizun tratamendurako edo tratamenduetarako eman duzun baimena kentzeko, baina horrek ez dio legitimitaterik kenduko baimena kendu aurretik eginiko tratamenduari. Era berean, ezin izan badituzu zeure eskubideak egikaritu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu datuen babesaren gaian eskuduna den kontrol-agintaritzaren aurrean.