Oinarri orokorrak: Egonkortzeko Oinarri Orokorrak


EGONKORTZE-PROZESU OHIZ KANPOKOAK ARAUTU BEHAR DITUZTEN OINARRI OROKORRAK BILBOKO UDALAREN ETXEBIZITZAK TOKIKO ERAKUNDE AUTONOMOKO PLANTILLAKO LANGILE FINKOEN LANPOSTUAK BETETZEKO
LEHENENGOA.- Xedea
Oinarri hauen xedea da Bilboko Udal Etxebizitzak Tokiko Erakunde Autonomoko plantillako langile finkoen lanpostuak betetzeko enplegua egonkortzeko ezohiko prozesuak arautuko dituzten arau orokorrak ezartzea.
Bilboko Udal Etxebizitzak TEAk onetsitako 2021 eta 2022ko enplegu publikoaren eskaintzek (Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 2021eko abenduaren 31ko 251. zenbakian eta 2022ko maiatzaren 12ko 90. zenbakian argitaratuta, hurrenez hurren), abenduaren 28ko 20/2021 Legearen araberako (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; hemendik aurrera 20/2021 Legea) egonkortze-prozesuen menpe dauden zenbait lanpostu barne hartzen dituzte.
Lege horretan, eta haren seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriekin bat etorriz, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko ohiz kanpoko deialdia baimentzen da, 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, urriaren 30ekoak, Enplegu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bategina onesten duenak, bere 61.6 eta 61.7 artikuluetan ezarritakoaren arabera, lehiaketa-sistema erabiliz, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako bete ziren eta geroztik etenik gabe beteta egon diren plazen kasuan. Deialdi hau behin bakarrik egingo da.
Deialdi horien xede diren lanpostu betetzen ari den pertsonak (edo pertsonek) oinarri hauetan deskribatutako hautaketa-prozesuetan ez parte hartzeak lanpostu horietarako izangai bihurtzeko ezintasuna eta kalte-ordainik edo konpentsazio ekonomikorik eza erakarriko du, 20/2021 Legearen 2.6 artikuluari jarraikiz.
BIGARRENA.- Aplikagarria den araudia
Araudi hau izango da aplikagarria:
-20/2021 Legea, abenduaren 28koa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriena (aurrerantzean, 20/2021 Legea).
-14/2021 Errege Lege Dekretua, uztailaren 6koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriena.
-3/2017 Legea, ekainaren 27koa, 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, haren 19.Bat.6 artikuluan, eta 6/2018 Legea, uztailaren 3koa, 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, 19.Bat.9 artikuluan.
-5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena (aurrerantzean, EPOETB).
-30/1984 Legea, abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoa Erreformatzeko Neurriei buruzkoa.
-6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
-10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
-86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.
-297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako erreferentzia marko bateratuko mailekin parekatzeko dena.
-39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (aurrerantzean, 39/2015 Legea).
-40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
-3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa.
-4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarakoa, gaur egun indarrean dagoen idazketan.
-Osagarri modura, 364/1995 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, Estatuko Administrazio Orokorraren Zerbitzuko langileen sarbideari buruzko eta Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionario zibilen lanpostu-hornikuntzarako eta lanbide-sustapenerako Erregelamendu Orokorra onesten duena.
-2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena.
-3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
-2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa.
-Bilboko Udal Etxebizitzak TEAko hitzarmen kolektiboa.
-Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua.
Egonkortzeko ohiz kanpoko prozesuak oinarri orokor hauen arabera arautuko dira, eta, haien aurkakoa ez den guztian, osagarri modura Bilboko Udal Etxebizitzako langile lanpostuak behin betiko betetzeko deialdiaren oinarri orokorrak, 2022ko maiatzaren 12ko BAOn (90. zk.) argitaratuak, aplikatuko dira.
Orokorrean, langile guztientzat, arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia.
HIRUGARRENA.- Tratu-berdintasunaren printzipioa.
Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluak eta 3/1979 Lege Organikoak –abenduaren 18koak– onetsitako Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 6. eta 9. artikuluek xedatzen dutenaren arabera, deialdietan tratu-berdintasunaren printzipioa bete beharko da, eta ezingo da inolako bereizkeriarik egin, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi nahiz bestelako inguruabar edo egoera pertsonal zein sozialak aintzat hartuta, zio justifikatu eta zentzuzko, proportziozko eta koherenteetan tratu desberdina funtsatzen duen arauren batek ez badu babesten hura.
LAUGARRENA.- Egonkortze-prozesuen deskribapena.
Hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan arautuko dira eta, nolanahi ere, honako hauek aintzat hartu beharko dituzte:
– Deitutako lanpostuen kopurua eta hizkuntza-eskakizunaren eta txandaren araberako banaketa.
- Eskabideak aurkezteko epea.
- Sarbiderako titulazioa.
- Balioetsi daitezkeen merezimenduak eta haien baremoa.
- Lanpostuen betekizun espezifikoak.
- Emakumeen lehentasun-klausula aplikatzeari edo ez aplikatzeari buruzko aurreikuspena.
Enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesua, 7/2021 Legearen bigarren xedapen gehigarrian jasotako aurreikuspenen testuinguruan, 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriekin bat etorriz, lehiaketa-sistemaren bidez egingo da.
ENPLEGUA EGONKORTZEKO OHIZ lanKANPOKO PROZESUEN ARAU ERKIDEAK ETA ESPEZIFIKOAK (LEHIAKETA).
BOSGARRENA.- Parte hartzeko baldintzak
1.- Baldintza orokorrak.
Deitutako postuetan sartu nahi dutenek parte hartzeko oinarrizko baldintza batzuk beharko dituzte, bai eta deialdiko oinarri espezifikoetan zehazten direnak ere. Eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen eta plantillako langile finko izendatu arte bete beharko dituzte baldintza horiek:
a) Nazionalitatea. Espainiar nazionalitatea edukitzea.
Zuzenean edo zeharka botere publikoaren egikaritzapenean edo Estatuaren eta Administrazio Publikoen interes orokorrak babesteko parte hartzea dakarten lanpostuetan izan ezik, espainiarren baldintza berberetan parte hartu ahalko dute:
a.a) Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenek.
a.b) Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu batzuetako herritarren ezkontideak, ezkontide horien nazionalitatea edozein delarik ere, betiere bananduta ez badaude zuzenbidearen arabera. Era berean, baldintza berberekin, bien ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute hogeita bat urtetik beherakoak direnean edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, mendekoak direnek.
Halaber, parte hartu ahalko dute Europar Batasunak hitzartu eta Espainiak berretsi dituen eta langileen joan-etorri librea aplikatzekoa duten nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartzen direnek ere.
b) Gaitasuna: Eginbeharrak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea; gaitasun psikofisiko zehatza eduki beharko du, eta bere gaitasuna edo desgaitasuna bateragarria izan beharko du deitutako lanpostuei dagozkien betekizunak eta zereginak normaltasunez burutzearekin; Udal Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute hori, zortzigarren oinarrian aurreikusten denaren arabera, alde batera utzita lan-arriskuen prebentzioari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera lanpostuan egin beharreko egokitzapenak, baldin eta beharrezkoak balira pertsonak lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko.
c) Adina: Hamasei urte beteta edukitzea eta, edozelan ere, nahitaez erretiroa hartu behar izateko adina ez gainditzea.
d) Gaikuntza: Diziplina-espediente bidez edozein Administrazio Publiko edo Autonomia-erkidegotako konstituzio- edo estatutu-organismoen zerbitzutik kanporatuta ez egotea, ez eta ebazpen judizialaren bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza erabatekoa edo berezia ez edukitzea.
Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez edukitzea, baldintza berberetan bere Estatuan enplegu publikora sartu ahal izatea eragozten dionik.
e) Titulazioa: Eskatutako titulazioa, kasuan kasuko oinarri espezifikoetan adieraziko dena, edukitzea edo haren agiriak jaso ahal izateko eskubideak ordainduta egotea.
Atzerrian lortutako titulazioak dituzten izangaiek egiaztatu beharko dute haiei dagokien baliozkotzea edo, hala izanez gero, haien homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria, badutela.
f) Administrazio Publikoetan ari diren langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun- edo bateraezintasun-zioren batean barne hartuta ez egotea, ezetsi gabe; hala ere, jada kargu publikoa edo jarduera pribatu bateraezin bat dutenentzat, aipatutako lege-arauek aipatzen duten aukeraketa-eskubidea egikaritu ahal izatea.
g) Ez izatea Bilboko Udal Etxebizitzak TEAko plantillako langile finkoa deitutako lanpostuan.
h) Oinarri espezifikoetan finkatzen diren gainerakoak.
Deialdian parte hartu nahi dutenek eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea amaitzean. Horrez gain, baldintza horiek betetzen jarraitu beharko dute hautaketa-prozesuan zehar eta plantillako langile finko izendatu arte. Salbuespena b) atalean aipatutako gaitasun funtzionalari dagokiona izango da; izan ere, udal-zerbitzu medikoek egiaztatu beharko dute plantillako langile finkoa izendatu aurretik.
Baldintza orokor zein espezifikoak dakartzaten lanpostuak ezin izango dituzte bete, inola ere, horiek betetzen ez dituzten pertsonek.
Deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan zerrendatuko dira deitutako lanpostuei esleitzen zaizkien betebehar espezifikoak.
Aurrekoa gorabehera, prozeduraren edozein unetan epaimahaiak jakinez gero izangairen batek ez dituela betetzen deialdian eskatutako baldintzak, deialditik kanpo utziko du, interesdunak diona entzun ondoren, eta egun berean jakinaraziko dio hautaketa-prozesurako deialdia egin duen agintariari.
2.- Datuen babesa.
a)Oinarri hauen xede den hautaketa-prozesurako jaso beharreko datu pertsonalak (hala nola, izen-abizenak, NANa eta prestakuntza-maila) Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak tratatuko ditu, honako xede hauetarako:
Oinarri hauen xedea den hautaketa-prozesuan parte hartzea eta bere datuak aldizkari, iragarki-taula, web-orri eta, oro har, hautaketa-prozesuaren emaitza partzialak edo behin betikoak jakinarazteko erabiltzen den edozein bitartekotan argitaratzea, bai eta IVAPek edo erakunde eskudunak euskararen edo beste edozein hizkuntzaren jakite-maila egiaztatzeko ere eta, oro har, epaimahaiak berak, edo izanez gero, epaimahaiak hala agintzen dion erakundeak edo enpresak hautaketa-prozesuari dagozkion probak behar bezala prestatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren datu haiek. Era berean, osasun-langile eskudunek egiazta dezaten izangaiak gaitasun funtzionaleko baldintzetara egokitu egiten direla.
Tratamendu horiek Bilboko Udal Etxebizitzak TEAri tratamenduaren arduradun gisa emandako botere publikoan oinarritzen dira.
Hirugarrenei ez zaie daturik jakinaraziko, legezko betebeharrekoak edo titularrek baimendutakoak ez badira. Ez da nazioarteko datu-transferentziarik egiten. Baiki, datu-kategoria bereziak tratatzen dira; zehazki, osasun-langile eskudunek izangaiak gaitasun funtzionaleko baldintzetara egokitzen direla egiaztatzeko beharrezkoak diren osasun-datuak.
b) Publikotasun-printzipioak arautzen du oinarri hauen xede den hautaketa-prozesua eta, beraz, ez da eskabiderik onartuko izangaiak ez badu baimentzen bere datuak aurreko paragrafoan adierazitako edukiarekin eta helburuekin erabiltzea.
c) Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta transferitzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, eta hartarako, honako helbide honetara idatzi beharko dute:
Kalitatea, Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak saila. Nafarroa kalea 5, 5. solairua. 48001 Bilbo. Edo, bestela, elektronikoki organismoaren web‑orriko egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen inprimaki orokorrararen bidez: https://www.bilbao.eus/vvmm-sede
d) Bilboko Udal Etxebizitzak egiten dituen datu pertsonalen tratamenduei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, erakundearen tratamendu-jardueren erregistroa kontsulta liteke web-helbide honetan: https://www.bilbao.eus/servlet/Satellite/vvmm/es/proteccion-de-datos
SEIGARRENA.- Eskabideak eta onarpena.
1.- Eskabideak bete eta aurkeztea.
a) Parte hartu nahi dutenek eskabide bat aurkeztu beharko dute, parte hartu nahi duten hautaketa-prozesu bakoitzeko. Eskabideaerantzukizunpeko adierazpentzathartuko da.
Onartua izateko eta, hala badagokio, hautaketa-prozesuetan parte hartzeko, honako hauek egin beharko dira:
- eskabidearen/erantzukizunpeko adierazpenaren atal guzti-guztiak bete,
- epe barruan aurkeztu
Ahal izanez gero, eskabideak bide telematikoz aurkeztuko dira.
Eskabide telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira, web-orri honen bidez: https://opevvmm.bilbao.eus.
Helbide elektroniko horretan ezarritako prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira eskabideak. Baldintzak eta alegatutako merezimenduak betetzen direla adierazteko, behar bezala zerrendatuta eta identifikazio nahikoarekin adierazi behar dira hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean, eta ez da haien egiaztagiririk aurkeztu behar eskabidearekin batera; izan ere, parte hartzeko baldintzak eta, hala behar izanez gero, alegatutako merezimendu horiek epaimahaiak edo Kalitatea, Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak saila hala eskatzen dien unean egiaztatu beharko dira.
Eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean, alegatutako merezimenduen zerrenda jaso beharko da. Ez da baloratuko bertan alegatutako merezimenduez bestelakorik, eta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortuak izan beharko dute horiek. Kalifikazio-epaimahaiak ez ditu aintzat hartuko alegatutako merezimenduak, baldin eta eskatzen zaizkionean agiri bidez egiaztatzen ez badira.
Alegatutako merezimenduen zerrenda eskabidearekin/erantzukizunpeko adierazpenarekin batera aurkezten ez bada, ezingo da hutsegitea zuzendu.
Paperean egindako eskabideei dagokienez, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideak, 16.4 artikuluak aintzat hartzen dituen lekuetan aurkeztu ahalko dira. Horretarako, oinarri hauei atxikita doakie eskabide/erantzukizunpeko adierazpenaren eredu ofiziala, aurkeztu beharko dena.
Eskabidea/erantzukizunpeko adierazpena 20 (hogei) egun balioduneko epean bete beharko da, deialdi honen iragarpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, igande eta jaiegunak ez ezik larunbatak ez dira egun balioduntzat hartuko.
Era berean, eskabidea/erantzukizunpeko adierazpena aurkeztean izangaiek oinarri hauetan eskatutako baldintzak ontzat ematen dituzte, eta, aldi berean, eskabidea/erantzukizunpeko adierazpena formalizatzean, baimena eman ahalko dute telematikoki kontsultatu dadin eskabidea betetzeko behar den dokumentazioa, esate baterako: NANa, titulazio akademiko ofizialak, hizkuntza-eskakizunak eta abar. Baimena ematen bada, ez da beharrezkoa izango dokumentazio hori aurkeztea, baldin eta kontsulta egin badaiteke elkarreragingarritasun informatikoaren bidez.
Eskabidea/erantzukizunpeko adierazpena garaiz eta behar bezala aurkezten ez bada hautagaia hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da.
b) Euskara. Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duen lanposturen bat baldintzatzat duten euskararen jakite-maila egiaztatzen dutenek, lanpostu horiek nahiz baldintza hori ez dutenak aukeratu ahal izango dituzte.
c) Hautaproben hizkuntza. Hautaprobak zein hizkuntzatan (euskaraz edo gaztelaniaz) egin nahi diren adierazi beharko da eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean. Ezer adierazten ez bada, proba guztiak gaztelaniaz egingo direla ulertuko da.
d) Baldintzak eta merezimenduak. Eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean adierazi beharko da deialdiaren oinarrietan agertzen diren baldintza guztiak, orokorrak zein espezifikoak, betetzen ote diren.
Era berean, merezimenduak eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean behar bezala zerrendatu eta identifikatu egin beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen barruan.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna izango da alegatzen diren baldintzak eta merezimenduak betetzeko erreferentziazko data.
e) Eskabidea/erantzukizunpeko adierazpena zuzentzea. Urriaren 1eko 39/2015 Legeak –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak– xedatzen duenari men eginez, zuzendu daitezkeen akatsak badaude eskabidean, interesdunari jakinaraziko zaio 10 eguneko epea duela haiek zuzentzeko; nabarmendu egingo zaio, halaber, hala egin ezean bere eskabidean atzera egin duela ulertuko dela.
2.- Eskatzaileak onartzea.
a) Eskabidea aurkezteko epea amaitutakoan, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du Erakundearen Presidenteak. Zerrenda horietan izangaien izena eta bi abizenak, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia eta, hala bada, ez onartzeko arrazoia agertuko dira.
b) Ebazpen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta iragarki-taulan eta Interneteko helbide honetan https://opevvmm.bilbao.eus jarriko da. 10 eguneko epea emango da kanporatze horren aurka erreklamatzeko eta baztertzea eragin duten akatsak edo dokumentuak zuzentzeko. Akatsak zuzentzeko epea igarota, izangaiak onartzeko eta baztertzeko ebazpena onartu duen agintariak aurkeztu diren erreklamazioak ebatzi eta behin-behineko zerrendak bezalaxe argitaratuko ditu.
Ezingo da zuzenketa-epea erabili eskabidea hobetzeko, eskabideak aurkezteko epean alegatu ez ziren merezimendu berriak gehituz.
c) Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpenaren aurka, berraztertzeko aukerako errekurtsoa aurkez liteke, hilabeteko epean, zerrendak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
d) Aurkeztutako errekurtsoa ebatzi ez bada probak egin behar diren egunerako, haren eraginpean dauden izangaiek azterketa egin ahal izango dute kautelaz, baina hark ez du baliorik izango aipatutako errekurtsoa ezetsi egiten bada.
3.- Jakinarazpenak. Onartuen eta/edo baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera, hautaketa-prozesuan zehar egin beharreko iragapen guztiak iragarki-taulan eta https://opevvmm.bilbao.eus helbidean argitaratuko dira. Banakako jakinarazpenetarako, eskabidean adierazitakoa hartuko da helbidetzat, ez bazaio gerora beste helbide bat beren-beregi eta modu frogagarrian jakinarazten deialdia egin duen organoari.
ZAZPIGARRENA.- Epaimahai kalifikatzailea.
1.- Osaera
a) Deitutako hautaketa-prozesuko epaimahai kalifikatzailea, 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, urriaren 30ekoak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, 60. artikuluan; 896/1991 Errege Dekretuak, ekainaren 7koak, Toki Administrazioko funtzionarioak hautatzeko prozedura arautzen eta oinarrizko arauak arautzen dituenak, 4. artikuluan; 6/1989 Legeak, uztailaren 6koak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 31. artikuluan; 7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituenak, 127.1.h artikuluan; 56/2003 Legeak, abenduaren 16koak, dakarren idazkeran; eta 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarakoak, 20.1 b) artikuluan, gaur egun indarrean dagoen idazketan, diotenari men eginez eratuko da.
b) Epaimahaiak epaimahaiburu bat, idazkari bat eta hiru epaimahaikide izango ditu, eta horien artean nahitaez egongo da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak proposatutako pertsona bat, eta epaimahaikideak ezingo dira bost baino gutxiago izan. Epaimahaiaren osaera teknikoa izango da gehienbat, eta espezialitate-printzipioak gidatuko du; beraz, haren kide guztiek deialdiko lanpostuetara sartu ahal izateko eskatzen den maila akademiko bereko edo goragoko titulazioa eduki beharko dute, eta kideen erdiek, gutxienez, bete beharreko lanpostuen jakintza-arlo berekoak izan beharko dute.
Egokitzat jotzen diren beste neurri batzuk ere bazterretsi gabe, hautaketa-epaimahaietan trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango dela bermatuko da. Ondore horietarako, ordezkaritza orekatutzat joko da sexu bakoitzak gutxienez % 40ko ordezkaritza duenean.
c) Arrunki, pertsona berberek osatuko dituzte ohiz kanpoko prozesuetako epaimahaiak.
d) Epaimahaikide-tasuna norberaren izenean izango da beti, eta ezingo da beste inoren ordezkari gisa edo kontura aritu. Epaimahaiko kide guztiek hitza eta botoa izango dute, idazkariak izan ezik, hark ez baitu botorik izango. Epaimahaiaren erabakiak bertan daudenen botoen gehiengoz hartuko dira, eta berdinketa gertatuz gero, epaimahai-burutzan ari denaren botoak ebatziko du.
e) Urriaren 1eko 40/2015 Legeak –Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak– 23. artikuluan aurreikusten dituen inguruabarren bat suertatzen denean, epaimahaiko kideek abstenitu egin behar dira eta udalburuari jakinarazi beharko diote, eta izangaiek errekusatu ahal izango dituzte epaimahaikideak, arestian aipatu den Legearen 24. artikuluan aurreikusten denaren arabera haren aurreko artikuluan aipatzen den zioren bat gertatzen denean.
f) Ezingo dute epaimahaian parte hartu deialdia argitaratu aurreko bost urteetan hautaketa-prozesuetako izangaiak prestatzeko lanak egiten aritu direnek edo aldi horretan bertan edozein eratara deialdiko lanpostuetan esparru funtzional bereko Oposizioak prestatzeko zentroren batekin lankidetzan aritu direnek.
g) Epaimahaia osatzen duten titularren eta ordezkoen izenen zerrenda Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendekin batera, Erakundearen Presidenteak haiek izendatu ondoren.
h) Epaimahai kalifikatzailean parte hartzeak zerbitzuagatiko kalte-ordainei buruzko araudian legez aurreikusten diren kalte-ordainak jasotzea ekarriko du. Era berean, epaimahaiari aholkuak ematen dizkiotenek edo hautaketa-prozesua garatzen laguntzen dutenek ere dagozkien kalte-ordainak jasoko dituzte.
2.- Eraketa
a) Epaimahaia ezingo da eratu, eta ezingo du jardun ere, gutxienez mahaiburua (titularra nahiz ordezkoa) eta idazkaria, eta gainerako kideen erdia bertan ez bada.
b) Hautaketa-prozesuko proba guztietarako edo batzuetarako, epaimahaiak aholkulari espezialistak hartu ahal izango ditu bere lanerako; beren espezialitate teknikoetan soilik jardungo dute haiek, 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, bere 31.3. artikuluan xedatzen duenaren arabera, aholkularitza eta laguntza teknikoa emanez beren espezialitateetarako, hitza bai baina botorik eduki gabe.
c) Presidente karguak betetzen dituztenak ez baleude, kargu horren titularra denak bere ordezkoa izendatuko du boto-eskubidea duten kideen artean eta, halako izendapenik ez balego, antzinatasun eta adin handieneko kideak ordezkatuko du, hurrenkera horretan.
Idazkaria eta haren ordezkoa ez baleude, epaimahaiak gehiengoz hautatutako kideak ordezkatuko lituzke.
d) Presidenteak koordinatuko du hautaketa-prozesua, eta bere kalitate-botoarekin ebatziko ditu bozketetan gerta litezkeen balizko berdinketak. Epaimahaiko kide guztiek hitza eta botoa izango dute, idazkariak izan ezik, honek hitza izango baitu, baina botorik ez.
e) Izangaien kopuruak hala eskatzen duenean, epaimahai kalifikatzaileak administrari eta zerbitzuetako laguntzaile laguntzaileak izendatu ahal izango ditu, behar besteko kopuruan, idazkariak gainbegiratuta, hautaketa-prozesua behar bezala garatzen dela bermatu ahal izateko, zerbitzuagatiko kalte-ordainen araudi erregulatzailean haientzat aurreikusten diren laguntzak jasoz.
f) Epaimahaikideek eta hautaketa-prozesuan parte hartzen duten aholkulariek edo espezialistek, beren egitekoak betetzean, intimitaterako eskubidea eta izangaiekiko errespetua eta begirunea bermatu beharko dituzte, eta haietako bakoitzari buruz jasotako informazioa behar bezala tratatzen dela zaindu beharko dute.
Epaimahaiak autonomia funtzional osoz jardungo du, eta prozeduraren gardentasunaren eta objektibotasunaren, proben edukiaren eta konfidentzialtasunaren, eta deialdiaren oinarriak zorrotz betetzearen erantzule izango da.
Epaimahaiburuak oposizio-faseko ariketen edukiaren konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren neurriak hartuko ditu, bai eta izangaiak nor diren jakin gabe ariketa horiek zuzendu daitezen ere.
g) Epaimahaiak ahalmena izango du hautaketa-prozesua behar bezala antolatzeko eta garatzeko behar diren erabakiak hartzeko, deialdia arautzen duten oinarrietan aurreikusi ez den guztian, eta haren interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak ebazteko, bai eta bere funtzioak betetzeko sortzen direnak ere. Ebazpen horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Erakundearen Presidenteari, ebazpenean bertan ezartzen den epean.
h) Jakinarazpenetarako eta gainerako gorabeheretarako, epaimahaiak Bilbon izango du egoitza, Bilboko Udal Etxebizitzako Erregistro Orokorraren helbidean (gaur egun, Navarra kalea, 5.).
ZORTZIGARRENA.- Dokumentuak aurkeztea.
a) Dokumentuen zerrenda.- Plantillako langile finko-tasuna lor dezaten proposatutako pertsonek deialdiaren oinarrietan hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintzen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte Kalitatea, Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak sailan, 20 eguneko epean, hautaketa gainditu dutenen zerrenda argitaratzen denetik zenbatzen hasita:
1.- Nortasun Agiri Nazionalaren edo dagokion Erregistro Zibilak emandako jaiotza-ziurtagiriaren fotokopia, behar bezala konpultsatua.
2.- Kargu publikoak betetzeko desgaituta ez egotearen eta diziplina-espediente bidez Administrazio Publikoaren zerbitzutik kanporatuta ez izanaren adierazpena.
3.- 53/1984 Legeak, abenduaren 26koak, Administrazio Publikoetako langileen bateraezintasun-egoerei buruzkoak, aurreikusten dituen bateraezintasun zioren batean barne hartuta ez dagoela dioen adierazpena.
4.- Udal Zerbitzu Medikoek emandako ziurtagiri medikoa, bere eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena, 1987ko irailaren 24ko Osoko Bilkuraren Erabakiz onetsitako Baztertze Baremoan ezarrita dagoenaren arabera; horretarako, izangaiei azterketa medikoa egingo zaie, hura betetzen dutela egiaztatzeko, eta beharrezkoak diren proba mediko guztiak egin ahal izango dira baztertzeko koadro medikora egokitzen diren egiaztatzeko, hautaketa-prozedura osoan zehar, bere osotasunean hartuta. Mediku-ziurtagiria aurkaratuz gero, izangaiak ontzat ematen du jarritako erreklamazioa aztertu behar duten organoen esku jartzea ziurtagiri hori esleitzeko oinarri diren txosten medikoak, haren ohorerako eskubideari eragiten diotenak izan ezik. Minusbaliatu-tasuna duten izangaiek, gainera, aurkeztu beharko dute dagokien lanpostuaren funtzioak betetzeko gaitasuna egiaztatzen duen agiria, Bizkaiko Foru Aldundiko Minusbaliatuen Oinarrizko Zentroak emana.
5.- Lanpostua eskuratzeko eskatzen den titulua, tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 43. artikuluari men eginez, oinarri hauen eranskinean zehazten dena.
6.- Oinarrien zati espezifikoan eskatzen diren gainerako betekizun espezifikoen frogagiriak.
7.- NAN tamainako bi argazki.
b) Epea ez betetzea. Baldin eta, adierazitako epearen barruan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako pertsonek ez badute aurkezten deialdian parte hartzeko eskatzen diren betekizunak eta baldintzak betetzeari buruzko dokumentazioa, edo, dokumentazioa aztertuta edo osasun-azterketa eginda, ondorioztatzen bada ez dutela betetzen eskatutako baldintzaren bat edo ez dituztela betetzen eskatutako betekizunak, horrek berez eta besterik gabe baztertzea ekarriko du, eta ezin izango dira izendatu, eta beren jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko dira, hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatuz egindako eskabidea faltsutzeagatik izan lezaketen erantzukizuna ezetsi gabe. Kasu horretan, Erakundearen Presidenteak hautaketa-prozesua gainditu eta aipatutako baliogabetzearen ondorioz deitutako postu kopuruan sartzen ahal direnen aldeko izendapen proposamena egingo du.
BEDERATZIGARRENA.- Izendapena.
1.- Izendapena.
Dokumentazioa aurkezteko epea amaitzean, plantillako langile finko izateko proposatutako pertsonak izendatuko dira.
Lan‑kontratu bakoitzerako legearen arabera ezarritako frogaldia zehaztuko da.
2.- Izangaiak behin betiko izendatzea.
Izangaien behin betiko kalifikazioa eta lehentasun-ordena hautaketa-prozesu osoan lortutako puntuazioak emango du.
Izendapenak interesdunei jakinaraziko zaizkie, eta iragarki-taulan, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Bilboko Udal Etxebizitzaren webgunean (https://opevvmm.bilbao.eus) argitaratuko dira.
HAMARGARRENA.- Lanpostuei atxikitzea.
Arrazoi justifikaturik gabe aipatutako epean lanean hasten ez diren pertsonak kargutik kenduko dira, ulertuko baita karguari uko egin diotela, eta beren eskubide guztiak indargabetuko dira.
Kasu horretan, Erakundearen Presidenteak hautaketa-prozesua gainditu eta hautaketa-prozesu osoko puntuazioa batuta balorazio onena lortzen dutenen eta uko egite horren ondorioz bete gabe geratu diren lanpostueen kopuruan sartzen direnen aldeko izendapen-proposamena egingo du.
HAMAIKAGARRENA.- Hautatzeko prozedura.
1.- Izangaiak hautatzeko prozedura.
Izangaiak aukeratzeko prozedura lehiaketa izango da, oinarri espezifikoetan zehazten denaren arabera.
2.- Fase bakarra: Lehiaketa
a) Arau orokorrak.
Lehiaketa-fasearen egitekoa eskabidean adierazitako merezimenduak aztertu eta balioestea izango; erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da eskabidea, behin-behineko kalifikazioan puntuaziorik handiena lortu duten izangaiek alegatutako merezimenduak, behin betiko kalifikazioaren aurretik, ziurtatu eta egiaztatu behar izatea baztertu gabe, eskainitako lanpostu-kopurua osatu arte.
Merezimendu guztiak ALEGATU egin beharko dira eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean, hura aurkezteko epearen barruan.
Merezimenduak lortzeko azken eguna eskabideak aurkezteko epea amaitzekoa izango da.
Eskabidea zer egunetan aurkezten den alde batera utzita, eskabideak aurkezteko epea amaitu arte zenbatuko dira merezimenduak.
b) Fase horretan, honela balioetsiko dira merezimenduak:
b.1) Esperientzia profesionala: Orokorra (Antzinatasuna plaza/lanpostu horretan) eta Espezifikoa (Esperientzia lanpostu horretan Bilboko Udal Etxebizitzetan): Administrazio Publikoan zerbitzuak egitea, deialdiaren oinarri espezifikoetan zehaztutako ezaugarrien eta balorazioaren arabera, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendu-kontratuak, bekak eta praktika profesionalak aintzat hartu gabe.
Esperientzia espezifikoari dagokionez, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako zerbitzuak bakarrik balioetsiko dira, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera.
Esperientzia profesional orokorra administrazio publikotzat hartzen diren erakunde eta organismoetan egindako zerbitzuei buruzkoa izango da soilik, indarrean dagoen araudian (bereziki EPOTBaren 2. artikuluan) jasotako adieraren arabera, eta organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira.
Ez dira balioetsiko esperientziarekin zerikusia duten merezimenduak, honako hauek beren-beregi adierazten ez badira:
-betetako lanpostuaren izena eta lanbide-kategoria.
-zerbitzu-aldien hasiera-data eta amaiera-data.
-lanpostuaren eginkizun nagusiak, kategoriak behar bezain argi adierazten ez badu.
Deialdiaren oinarri espezifikoetan adierazitako datari edo datei dagozkien aldiak bakarrik zenbatetsiko dira, baina inola ere ezingo dira aintzat hartu eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren emandako zerbitzuak. Zenbaketaren ondorioetarako, prestazioa lanaldi arruntean egikaritu bada, erabili beharreko formula hau izango da: lan egindako urte oso bakoitza 365 egunekoa izango da, eta lan egindako hilabete oso bakoitza 30 egunekoa. Lanaldi partzialeko erregimeneko edo lanaldi-murrizketa duten dedikazio-aldiak dauden kasuetan, benetan emandako dedikazio-denboraren proportzioan egingo da zenbaketa eta, betiere indarrean dagoen araudiak ahalbidetzen badu, murrizketa hori bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko neurriak aplikatzearen ondorioz eman bada, denbora hori lanaldi osokoa izan balitz bezala zenbatuko zaio onuradunari.
b.2) Beste merezimendu batzuk: Deialdiaren oinarri espezifikoetan xedatzen denaren arabera balioetsiko dira.
3.- Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak.
a) Euskararen jakite-maila eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egiaztatu beharko da.
b) Euskararen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari (ETZEB) kontsulta egingo zaio. Erregistro horretan inskribatutako hizkuntza-eskakizunak egiaztatutzat joko dira.
Erregistro horretan agertzen ez diren euskararen jakite-mailaren ziurtagiriak edo tituluak dituztenek haien egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokideak diren ziurtagiriak eta tituluak zehazten dira 297/2010 Dekretuan, azaroaren 9koan, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko denean, eta 47/2012 Dekretuan, apirilaren 3koan, euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzeari eta euskarazko hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteari buruzkoan.
d) Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak betetzeak lehentasuna izango du, beraz, kalifikaziorik onenak lortu dituztelako eta eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatu dutelako langile finko izendatzeko proposatzen diren izangaien artean egingo da.
e) Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak lortu nahi dituzten eta eskakizun hori egiaztatzen ez dutenek, edo, egiaztatu arren, horrelako lanpostuak eskuratzeko aukerarik ez dutenek, mota horretako lanpostuena baino handiagoa delako hartarako gaituen kopurua, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna ez duten lanpostuetan jarraitu ahal izango dute hautaketa-prozedurarekin; kasu horretan, ariketa horretan lortutako kalifikazioa merezimendu gisa zenbatuko da.
f) Edonola ere, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak ezingo dituzte inoiz bete oinarri hauetan aurreikusitako moduan betetzen dituztela egiaztatu ez duten izangaiek.
g) Euskararen jakite-maila merezimendu gisa soil-soilik balioetsiko dira nahitaezkotasun-datarik gabeko lanpostuetan betetzea edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean nahitaezkotasun-data iraungi ez denetan.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak 98. artikuluan, eta 86/1997 Dekretuak, apirilaren 15ekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak, 1.4, 2 d) eta 31. artikuluetan xedatzen duenaren babesean, merezimendu horri gehienez eman dakiokeen puntuazioa ezingo da izan hautaketa-prozesuaren gainerako zatiei emandako gehienezko puntuazioaren % 5 baino txikiagoa eta % 20 baino handiagoa.
Zehazki, hizkuntza-eskakizuna duten eta nahitaezkotasuna iraungita ez duten lanpostuetarako euskararen merezimendu-balioespena honako hau izango da:
- HE: 5,00 puntu.
- HE: 10,00 puntu.
- HE: 15,00 puntu.
Ez dira balioetsiko kasuan kasuko lanposturako eska daitezkeenak gainditzen dituzten hizkuntza-eskakizun egiaztatuak.
HAMABIGARRENA.- Hautaketa-prozeduraren garabidea.
1.- Argitalpena. Onartuen eta/edo baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera, merezimenduen behin-behineko balioespena egingo da, eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean alegatutako baldintza eta merezimenduen arabera. Ondoren, urriaren 1eko 39/2015 Legeak –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak– 68. artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, 10 egun balioduneko epea emango da balioetsi ez diren eta eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean alegatu diren merezimenduak zuzentzeko, behin-behineko lehentasun-hurrenkera lortze aldera. Epe hori ezingo da inola ere erabili eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean alegatu ez diren merezimendu berriak gehitzeko.
Zuzenketa-fasea amaituta, epe berria emango da behin-behineko kalifikazioan puntuaziorik handiena lortu duten izangaiek alegatutako merezimenduak eta baldintzak ziurtatu eta egiaztatu ditzaten, eskainitako lanpostu-kopurua osatu arte.
Inoiz ere ez dira balioetsiko eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean adierazi ez diren merezimenduak.
Alegatutako merezimenduak horretarako emandako epean egiaztatu beharko dira, ez bada izangaiak Bilboko Udal Etxebizitzan zerbitzuak egiten dituela eta langileen erregistroetan jasota daudela jada, kasu horretan, ofizioz egiaztatuko baita ziurtapena.
2.- Behin-behineko kalifikazioei buruzko erreklamazioak. Arau orokor gisa, bost egun balioduneko epea emango da, epaimahaiaren ebazpena argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, kalifikazioei buruzko erreklamazioak aurkezteko. Hori guztia, zazpigarren oinarrian epaimahaiaren jarduera aurkaratzeari buruz ezarri denari uko egin gabe.
Erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahai kalifikatzaileak postu lortu duten izangaien behin betiko zerrenda onetsiko du, lortu duten puntuazio-ordenaren arabera; zerrenda hori iragarki-taulan eta https://opevvmm.bilbao.eus helbidean argitaratuko da.
3.- Azken kalifikazioa eta lehentasun-ordena.
a) Azken kalifikazioa lehiaketa-fasean lortutako puntuazioen batuketaren bidez lortuko da (egiaztatu eta ziurtatutako merezimendu bakoitzaren puntuazioen batura), eta hark ebatziko du lanpostuak lortu nahi dituztenen lehentasun-hurrenkera.
b) 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 27.2 artikuluan, eta 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoak, 20.1 a) artikuluan, gaur egun indarrean dagoen idazketan, xedatzen dena aplikatuz, lehentasuna emango zaio kasuan kasuko plazan % 40tik beherako ordezkaritza duen emakumeei, baldin eta ez balego, sexuagatik diskriminatzaileak izan gabe, neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duen ziorik beste hautagai batzuengan, hau da, laneratzeko eta lanbidean igotzeko zailtasun bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izateak justifikatzen duenik.
c) Berdinketak jarraituz gero, hurrenez hurren honako irizpide hauek erabiliz ezarriko da hurrenkera:
-lehenik, lanpostuetan Bilboko Udal Etxebizitzetan lanegun gehien bete dituenaren alde.
-bigarrenik, Bilboko Udal Etxebizitzako plantillako langile finkoa izateko azken hautaketa-prozesuan posturik onena lortu duenaren alde, deitutako lanpostuan.
-hirugarrenik, deitutako lanpostuan antzinatasun handiena duenaren alde.
HAMAHIRUGARRENA.- Onartutako pertsonen zerrenda.
1.- Prozesua gainditu dutenen zerrenda argitaratzea.
Epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratuko ditu iragarki-taulan eta webgunean (https://opevvmm.bilbao.eus), izangaiei dagozkien kalifikazioekin
2.- Hautatuen zerrenda.
a) Hautaketa-prozesua osatzen duten merezimenduen kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak hautatuen zerrenda argitaratuko du, puntuazio-ordenaren arabera; 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 32. artikuluan xedatzen duenari men eginez, deitutako lanpostu guztien kopurua ezingo du gainditu zerrendak, eta dagokion izendapen-proposamena egingo du epaimahaiak, Erakundearen Presidenteari zerrenda hori bidaliz. Aldi berean, azken bilkuraren akta helaraziko dio agintari horri eta bertan, deitutako lanpostu-kopurua gainditzen duten izangai guztiek agertu beharko dute, puntuazio-ordenaren arabera; hori guztia, lanpostu lortu duen norbaitek hartaz jabetzeari uko egingo balio, beste baliakizunik gabe, eta azken zerrenda horretan agertzen beste eskubiderik edo itxaropenik erakartzen ez duen heinean.
b) Aurreko zerrendak bereiz osatu beharko dira, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak diren edo ez kontuan hartuta.
3.- Epaimahaien ebazpenak. Epaimahai kalifikatzaileen ebazpenak lotesleak izango dira izendapena egitea dagokion organoarentzat, hargatik eragotzi gabe organo horrek ebazpena berrikusi ahal izatea, indarrean dagoen 39/2015 Legean aurreikusitakoaren arabera.
HAMALAUGARRENA.- Lan-poltsa ez sortzea
Lehiaketa-prozeduraren bidez egonkortzeko ohiz kanpoko prozesu horiek ez dute lan-poltsarik sorraraziko.
-
1
2025/04/16
IRAGARKIA BAO INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNIKARIA -
2
2025/03/19
GAITEGIKO GAI KOMUNEN 17-18 GAIEN GALDERA SORTA -
3
2025/03/19
GAITEGIKO GAI KOMUNEN 1-16 GAIEN GALDERA SORTA -
4
2025/03/19
GAITEGIAREN GAI KOMUNEN GALDERA SORTAREN AURKIBIDEA -
5
2025/02/18
IRAGARKIA BAO INFORMATIKA-TEKNIKARIA