Informazio orokorra
Araubide juridikoa: Hautaketa-prozesuak karrerako funtzionarioak edo bitarteko funtzionarioak hautatzeko izan daitezke, deialdiaren oinarrietan zehazten denaren arabera.
Sailkapen profesionalaren taldea eta azpitaldea eskatzen den titulazioaren arabera zehaztuko dira. (Adibidez: A taldeak, A1 eta A2 azpitaldeetan banatuta, graduko unibertsitate titulua eskatzen du; C taldearen barruan, C1 azpitaldeak batxiler titulua edo titulu teknikoa eskatzen du, eta C2 azpitaldeak DBHko graduatu titulua eskatzen du.)
Hizkuntza-eskakizuna: 1etik 4ra izan daiteke, deitutako dotazioek daukaten eskakizunaren arabera.
Plazen banaketa: Sartzeko hiru txanda-mota daude:
- Txanda irekia: oinarri orokorretan eta espezifikoetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona guztientzako irekia.
- Txanda mugatua edo barne promozioa: oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioentzat.
- Urritasunen bat daukaten pertsonen txanda: legez onartutako urritasunen bat daukaten pertsonentzat, urritasun hori eta deitutako plazaren berezko zereginak bateragarriak direnean.
Aldi baterako langileen zerrendak
Bilboko Udal Etxebizitzak Toki Erakunde Autonomoaren indarreko lan-hitzarmenaren 4. artikuluko 3. puntuan ezarritakoaren arabera:
Horretarako, Bilboko Udal Etxebizitzak (Tokiko ErakundeAutonomoak) berdintasun-, merezimendu-, gaitasun- eta publizitate-irizpideen arabera eginiko hautaketa-prozesuetako zerrendak izango ditu. Zerrenda horiek erabiliko dira honako akordioan ezarritako irizpideen arabera: «BILBOKO UDALEAN ALDI BATERAKO SERBITZUAK BETETZEKO LANGILEEN AUKERAKETARI BURUZKO AKORDIOA».
Zerrenda propiorik ez badago, Bilboko Udaleko zerrendak erabiliko dira eta Udalean egiten den modu berean kudeatuko dira
-
1
2026/03/03
BOE iragarkia Informatika Teknikaria (2. deialdia) -
2
2026/03/03
BAO iragarkia Adjudikazio Zerbitzuko burua (2. deialdia) -
3
2026/02/26
Informazioa eta komunikazio Teknikaria: 1. ariketarako deialdia, jarraibideak... -
4
2026/02/23
BAO Informatikako Teknikariaren iragarkia (2. deialdia) -
5
2025/04/16
IRAGARKIA BAO INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNIKARIA