LEP: Lan Eskaintza Publikoa

Ohiko galderak

imprimir

  1. Eskariak
  2. Argibide Orokorra
  1. Eskariak


    1. Zer izan behar dut kontuan eskaera betetzerakoan?

      Saioa 30 minututan iraungiko da. Gomendagarria da gordetzea oinarrizko datuak bete direnean eta, ondoren, merezimenduak betetzen jarraitzea. Eskaerak egiteko epea zabalik dagoen bitartean hautagaiek eskaera nahi beste aldatu ahal izango dute. Merezimenduak eta esperientzia ere gehitu daitezke Hautagaiaren Eremuaren bidez merezimenduen bibliotekan. Bertan, merezimenduak erregistratu ahal izango dituzu, baita horiek geroago erabili ere, lan eskaintza publikorako deialdietarako egiten dituzun eskaeretarako.

    2. Ba al dago gomendatutako web nabigatzailerik?

      GOOGLE CHROME da gomendatutako web nabigatzalea

    3. Nola inprima dezaket nire eskabidearen egiaztagiria?

      Behin eskabidea beteta eta baieztatuta, sagua eskabidearen gainean, edozein puntutan, jarri eta eskuineko botoiaz inprimatzeko aukera hautatuz gero, eskabidea inprima dezakegu.

    4. Bilboko auzokoa naiz eta nire kalea ez da agertzen.

      Aplikazioan iradokitako helbideak kale-izendegitik atera dira.
      Eskariko eremu guztiak berrikusi, naziotik aurrera, eta aplikazioak iradokitako aukera bat hautatu duzunean solik pasatu hurrengo eremura.
      Kale-mota aukeratzean kontuz ibili, kalearen izena jarri aurretik, sistemak aukeratutako kale-motako kaleak baino ez baititu ematen.
      Hala eta guztiz ere, zure helbidea aurkitzen ez baduzu, jarri harremanetan Bilboko Udal Etxebizitzak TEAren Kalitate, Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorren Arloarekin.

    5. Kalea sartuta dut eta aplikazioak ez dit aukerarik ematen.

      Aplikazioak sartutako datuekin bat datozenak erakutsiko dizkizu. Iradokizunik egiten ez badu, testuan akatsen bat dago. Ezabatu oso-osorik eta idatzi berriro.

  2. Argibide Orokorra


    1. Zertan datza?

      1. Bilboko Udal Etxebizitzak TEAn, langile berriak sartuz bete beharreko lanpostuak zehaztu ondoren, Enplegu Publikoaren Eskaintza onartuko da.
      2.Eskaintza hori Bizkaiko Lurraldeko Buletinean argitaratuko da, eta haren laburpena Euskal Autonomia Erkidegoaren Aldizkari Ofizialean

    2. Aukeraketa-prozesuan sartuko diren lanpostu guztiak argitaratzen dira? Horrela ez bada, nola jaso dezaket argitaratzen ez diren lanpostuen inguruko informazioa?

      Bai, lanpostu guztiak argitaratzen dira. Lanpostuak hornitzeko froga selektiborik ezingo da deitu, lanpostu horien betetzea enplegu publikoko eskaintzan konprometitua ez badago.

    3. Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

      Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartu zuen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua.
      Euskal Funtzio Publikoaren, uztailaren 6ko, 6/89 Legea.
      Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen, apirilaren 2ko, 7/85 Legea.
      Apirilaren 18ko 781/86 Legegintzako errege-dekretua.
      Osagarri gisa, Estatuko Administrazioaren zerbitzura dagoen Langileen Onarpenaren Erregelamendu Orokorra, martxoaren 10eko 364/95 Errege-dekretuak onartua.
      Bilbo Udal Etxebizitzak enpresaren hitzarmen kolektiboa, 2008ko abenduaren 17ko BAOn argitaratutakoa.
      Indarreko beste xedapen aplikagarri batzuk.

    4. Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

      Kalitate, Giza Baliabidetako eta Serbitzu Orokorretako Saila
      Navarra, 5, 5. Solairua
      48001 Bilbo
      Telfonoa: 94 413 24 00

    5. Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?

      Zerbitzuari buruzko edozein kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun helarazteko, Bilboko Udal Etxebizitzak TEAk herritarren esku egoitza elektronikoa jartzen du, eta sarbidea www.bilbao.eus/viviendas webgunean dago. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren arrazoia azalduko da. Barnean jakinarazpena kontsulta, kexa edo iradokizunaren xede den arloari zuzenduko zaio. Bilboko Udal Etxebizitzak TEAk hitzematen du datuak dagokien babes-mailarekin erabiliko dituela, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak eta ondorio horietarako aplikagarriak diren gainerako araudiek ezarritakoari jarraikiz.

    6. Lan Eskaintza Publikoa onartzeak berekin dakar hautaketa prozesurako deialdia egitea?

      Baldintza bi hauek bete behar dira:
      1. Lanpostu horiek onartutako Lan Eskaintza Publikoan jasota egotea.
      2. Lanpostuak betetzeko deialdia eta hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri bereziak onartzea.
      Beraz, onartutako eskaintza batean lanpostu jakin bat agertzeak beste barik ez dakar dagokion oposizioa laster izatea. Oposizioa izateko beharrezkoa da deialdia eta oinarri bereziak onartuta egotea.

    7. Noiz jakin dezaket deialdian onetsita nagoen?

      Oinarri orokorrek seigarren oinarriko 5. puntuan (eskaerak onestea) ezarritakoari jarraikiz, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, Bilboko Udal Etxebizitzak TEAren Zuzendaritza Kontseiluak onetsi eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartuko du. Zerrenda horretan azalduko dira hautagaien izena eta bi abizenak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta, bidezkoa bada, baztertzeko arrazoia.
      Ebazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Bilboko Udal Etxebizitzak TEAren taulak ikusi ahalko da. 10 egun emango dira baztertzearen aurka erreklamatzeko eta hura eragin duten akatsak zuzentzeko edo falta diren agiriak eransteko. Erreklamatzeko epea igarotakoan, hautagai onartuen eta baztertuen ebazpena eman duen agintaritzak aurkeztutako erreklamazioak ebatziko ditu, eta behin-behineko zerrenda publiko egiteko baliabide bera baliatuko da.
      Beraz, epe hori agortzen denean, behin betiko onartutakoen zerrenda onetsi eta argitaratuko da, lehenengo ariketarako eguna zehazteaz gain.

    8. Noiz antola daiteke deialdi bateko lehenengo ariketa?

      Oinarri Orokorrek bederatzigarren oinarriko 1 puntuan (hasiera) xedatutakoaren arabera, oposizio-faseko ariketak ezingo dira hasi deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete igaro arte. Hala eta guztiz ere, euskarazko hizkuntza-eskakizuna ziurtatzeko probak eta hizkuntzaren ezagutzak egiaztatzeari dagozkionak epea amaitu gabe egin ahalko dira, berariazko oinarriek hala ezartzen badute.

    9. Deialdi baten lehenengo ariketaren eguna jakin dezaket?

      Oinarri Orokorrek bederatzigarren oinarriko 2 puntuan (argitalpena) xedatutakoaren babesean, oposizio-faseko lehenengo ariketa egiteko lekua, eguna eta ordua Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, Bilboko Udal Etxebizitzak TEAren taulan eta www.bilbao.eus/viviendas webgunean argitaratuko dira, hautaketa-prozesuan onartuak eta baztertuak izan direnen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenarekin batera.
      Oposizioko gainerako ariketak egiteko ondoz ondoko iragarkiak epaimahaiak Bilboko Udal Etxebizitzak TEAren taulan eta aurreko Interneteko helbidean argitaratuko ditu. Hurrengo ariketarako iragarkia, gutxienez, 48 ordu lehenago egingo da publiko.