Deialdiko oinarri espezifikoak Informazio eta komunikazio teknikaria

BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK TEAko KALITATE, GIZA BALIABIDE ETA ZERBITZU OROKORREN ARLOARI ATXIKITAKO INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNIKARIAREN 1 LANPOSTU HORNITZEKO DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK
LEHENENGOA. - Iragarritako plazak.
Oinarri espezifiko hauek, 2022ko maiatzaren 12ko 90. zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Oinarri Orokorrekin bat, txanda irekiko sistemaren bidez iragarritako plantillako langile finkorako hautaketa-prozesua arautuko dute. Prozesua oposizio-lehiaketa bidez ebatziko da, INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNIKARIAREN 1 lanpostu hornitzeko; euskarazko nahitaezko 3. hizkuntza-eskakizunarekin, 2902-01 zuzkidura‑zenbakiarekin, 2. lanbide‑sailkapen taldean (A taldea/A2 azpitaldea), 23. mailakoa, 2023. urteko Lan Eskaintza Publikoaren barruan.
Jarraian lanpostuaren xedea eta eginkizunak jaso dira, eginkizunen eskuliburuan jasota dagoen moduan:
MISIOA
Erakundearen informazio-zerbitzua koordinatzea eta etxebizitza-zerbitzu publikoen eta herritar nahiz erabiltzaileen komunikaziorako eta parte-hartzerako mekanismoen kalitatea sustatzea eta hobetzea.
FUNTZIOAK
- Erakundearen informazio‑zerbitzua koordinatzea, eta herritarrei arreta emateko kanalen funtzionamendu egokia gainbegiratzea.
- Erakundearen erregistro elektronikoko eta egoitzako sistema kudeatzea, eta arreta emateko eta/edo, hala badagokio, beste arreta‑maila batzuetara bideratzeko jarraibideak ezartzea.
- Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea dokumentu korporatiboak idazten eta zerbitzuaren adierazleak lortzen.
- Programa berriak abian jartzea bultzatzea.
- Etxebizitza‑zerbitzu publikoaren kalitate‑baldintzak eta herritarren eta erabiltzaileen komunikazio- eta partaidetza‑mekanismoak garatzea.
- Informazio publikoa eta gardentasunekoa eguneratuta mantentzea webgunean zein sare sozialetan, eta beste arlo eta erakunde batzuek eskatutako inkestei eta adierazleei arreta ematea.
- Helburuak lortzeko eta ondo funtzionatzeko bere kategorian agintzen zaion beste edozein zeregin betetzea.
BIGARRENA. - Deialdian jasotako plazetarako betekizun espezifikoak.
a) Hautagaiek eskaerak aurkezteko epea amaitzean politika-zientzia eta kudeaketa publikoko gradua edo zuzenbide graduko unibertsitateko titulua izan beharko dute, edo hori izateko baldintzetan egon beharko dute, Europar Batasuneko arauek ezarritakoaren arabera.
Atzerrian eskuratutako tituluak dituzten hautagaiek dagokion homologazio-egiaztagiria izan beharko dute. Betekizun hori ez da aplikatuko Europar Batasuneko zuzenbide-xedapenen babesean araututako lanbideen esparruan gaikuntza profesionalaren aintzatespena lortu duten hautagaien kasuan.
a) Nazionalitatea. Espainiar nazionalitatea izatea.
Era berean, honako hauek ere enplegu publikoetan parte hartu ahal izango dute, espainiarrek dituzten baldintza berberetan, baldin eta botere publikoa baliatzen edo estatu edo herri administrazioetako interes orokorren zaintzan zuzenean edo zeharka parte hartzen ez badute:
b.a.) Europar Batasuneko kide den estatuetako baten nazionalitatea dutenek.
b.b.) Espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko kide den estatuetako baten ezkontideek, ezkontidearen nazionalitatea edozein izanik ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude. Era berean, ezkontide bien ondorengoek hartu ahal dute parte baldintza berberetan, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo
bestela, adin horretatik gorakoak izanda mendekoak badira.
b.c.) Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunenei jarraiki, b.a) apartatuan zehaztutakoaren arabera langileen joan‑etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.
b) Gaitasuna: Eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea; horretarako beharrezko gaitasun psikofisikoa izan behar da, eta gaitasuna edo desgaitasuna bateragarria izan behar da deialdian jasotako plazei dagokion lanpostuko eginkizun eta zereginak modu arruntean bete ahal izateko. Hori udaleko zerbitzu medikoek egiaztatuko dute, oinarri orokorretan aurreikusitakoarekin bat. Hala ere, alde batera utziko dira lanbidetik eratorritako arriskuetatik pertsonen babesa bermatzeko lan-arriskuak prebenitzeko indarreko araudiaren pean lanpostuan egin behar diren egokitzapenak.
c) Adina: Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.
d) Gaikuntza: Edozein Herri Administrazioaren zerbitzuetatik edota autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanpostu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego edo eskaletara sartzeko.
Beste estatu bateko herritarra bada, desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.
e) Administrazio publikoetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin batean ari direnentzat aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatzea eragotzi gabe.
Deialdian parte hartu nahi dutenek eskatutako betekizun guztiak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea amaitzen denerako.
Era berean, betekizun guztiak bete beharko dituzte hautaketa-prozesuak irauten duen bitartean eta izendapena egiten den arte, gaitasun funtzionalari buruzko c) atalean adierazitako kasuan salbu; kasu horretan, langile lan-kontratudun gisa izendatu baino lehen udaleko zerbitzu medikoek egiaztatu beharko dute desgaitasun hori.
Hala ere, prozedurako edozein unetan epaimahaiak jakiten badu hautagaietako batek ez dituela deialdian eskatutako betekizun guzti-guztiak betetzen, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da, aldez aurretik interesdunari entzunaldia eman ostean, eta egun berean hautaketa-prozesuaren deialdia egin duen agintaritzari egoera horren berri emango zaio.
HIRUGARRENA. - Eskaerak.
1. Aurkezteko modua eta tokia
Eskaerak modu telematikoan nahiz papereko formatuan aurkeztu ahalko dira.
a) Eskaera telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira. Udalaren webguneko EPEren atalean lor daiteke (https://opevvmm.bilbao.eus).
Eskaera horiek helbide elektroniko horretan adierazten den prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Baldintzak eta alegatutako merezimenduak betetzearen adierazpena egiteko, hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko egiten den eskaeran, horiek zerrendatuta eta identifikatuta. Hala ere, ez da horien egiaztagirien kopia aurkeztu behar eskaerarekin batera; izan ere, parte hartzeko baldintzak eta hala badagokio alegatutako merezimenduak Epaimahaiak edo Kalitate, Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorren Arloak eskatzean egiaztatu behar dira.
b) Papereko eskaera: Bete behar den eskaerako eredu ofiziala II. eranskinean jasota dagoena da. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotako tokietan aurkeztu ahalko da.
Era berean, hautagaiek oinarri hauetan eskatutako baldintzak onartzen dituzte izena emateko unean, eta, era berean, baimena eman ahalko dute eskaera formalizatzean, hori betetzeko behar den dokumentazioa modu telematikoan kontsultatzeari dagokionez: identitate-datuak, titulu akademiko ofizialak, hizkuntza-eskakizunak, etab. Baimena emanez gero ez da beharrezkoa izango dokumentazio hori aurkeztea, baldin eta elkarreragingarritasun informatikoaren bidez kontsulta badaiteke.
Hautaketa-prozesu honen emaitzarekin lan-poltsa egingo da, eta eratzen den unean lan-poltsak kudeatzeko indarrean dauden irizpideen arabera kudeatuko da. Lan-poltsa izaera publikoko beste administrazio edo erakunde batzuen eskura jarri ahalko da.
2022ko maiatzaren 12ko 90 zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarri orokorretako hamaikagarren oinarrian, lan-poltsak osatzeari buruzkoan, aurreikusitako ondoreetarako, oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuak egiteko, hautagaiek prozesuotan parte hartzeko eskaeran adierazi beharko dute baimena ematen duten administrazio publikoko beste erakunde batzuei honako hauei buruzko datuak lagatzeko: izen-abizenak, NANa, harremanetarako telefono-zenbakia eta prestakuntza-maila. Datu horiek lagatzearen helburu bakarra izango da erakunde horiek lan-eskaintzak legezko baldintzetan egin ahal izatea. Datuak eman ahal izateko baimena beren-beregi ematen ez bada, ez dutela baimena ematen ulertuko da.
2. Aurkezteko epea.
Eskaera 20 (hogei) egun balioduneko epean egin beharko da, deialdi honen iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Larunbatak, igandeak eta jai-egunak ez dira egun balioduntzat hartuko ondore horietarako.
LAUGARRENA.- Epaimahaia.
Indarrean dauden legeetan ezarritakoaren arabera eta plantillako langile lan-kontratudun finkoen plazak jabetzan betetzeko Oinarri Orokorretan ezarritakoaren arabera, epaimahaian burua, idazkari bat eta gutxienez hiru kide izango dira. Horien artean Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak izendatutako pertsona bat egongo da derrigorrez.
Epaimahaia osatzen dutenak, gehienbat, teknikariak izango dira eta berezitasun printzipioan oinarritutakoa izango da; kide guztiek deialdian parte hartzeko eskatu den titulu edo maila akademiko berbera edo goragokoa eduki behar dute eta deialdiko jakintza-arlo bereko titulazioa edo espezializazioa izan behar dute epaimahai bakoitzaren kideen erdiek gutxienez. Epaimahaiaren osaera orekatua izan beharko da, eta sexu bakoitzaren ordezkaritza % 40koa izango da gutxienez, hori egoki ez dela justifikatzen ez bada, behintzat.
Epaimahaian euskararen jakite-maila neurtzeko proba egiteko izendatutako kide bat egongo da, eta euskararen jakite-maila neurtzeko bakarrik izango da, eta lehen aipatutako hiru kideei erantsiko zaie.
BOSGARRENA. - Hautaketa-prozedura.
Hautagaiak lehiaketa-oposizioaren bidezko sarrera libreko sistemaz aukeratuko dira. Oposizio-fasean hiru ariketa egingo dira eta lehiaketa-fasean merezimenduak baloratuko dira. Oposizio-fasea egingo da lehenengo.
Epaimahaiak ariketen ordena aldatu ahalko du, edo egun bakarrean horietako zenbait egitea erabaki, aldez aurretik https://opevvmm.bilbao.eus webgunean horren berri emanez.
Haurdun edo edoskitze-aldian daudenek materialak egokitzeko eskatu ahalko dute; kasu horretan, Kalitatea, Gizarte Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak arloari eman beharko diote horren berri, gutxienez probak egin baino bost egun baliodun lehenago.
Oinarri orokorretan xedatutakoari kalterik egin gabe, behin betiko onespenei eta baztertzeei buruzko deialdi honetako ondorengo iragarki guztiak iragarki-oholean eta udal-webgunean argitaratuko dira https://opevvmm.bilbao.eus.
A.- OPOSIZIOKO FASEA
Derrigorrezkoak eta baztertzaileak diren hiru azterketa egin behar dira oposizioan.
LEHEN ARIKETA: Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Zati bi izango ditu, eta bata bestearen ostean egingo dira, egun berean, eta epaimahaiak hautagaiei bi zatien artean atseden hartzeko tartea emango die.
Lehenengo zatian idatziz erantzun beharko da epaimahaiak ezarritako test-motako galdera-sorta bat, 60 galderakoa. Galdera horiek lehenago https://opevvmm.bilbao.eus webgunean argitaratutako galdera-sortatik aukeratuko dira. 50 bakarrik ebaluatu ahalko dira, eta 10 erreserbako galdera gisa gordeko dira. Galdera bakoitzak 4 emaitza izango ditu aukeratzeko, eta bakarra izango da zuzena. Galderak erantsitako programako zati orokorreko gaiei buruzkoak izango dira (1. eta 18. bitarteko gaiak), eta gehienez ordubete emango da proba egiteko.
Azken 10 galderak erreserba-galderak dira, eta 50 lehenengo galderetako baten bat baliogabetu denean baino ez dira aintzat hartuko.
Zati horretan 0,00 eta 5,00 puntu bitarteko kalifikazioa lortu ahalko da. Zati horretan, erantzun zuzen bakoitzarekin 1,00 puntu lortuko da, eta gaizki erantzundako erantzun bakoitzak 0,33 puntu galtzea eragingo du; hortaz, lor daitekeen gehieneko puntuazio zuzena 50,00 puntukoa izango da, eta azken puntuazioan 5,00 puntuko gehienekoaren arabera adieraziko da.
Erantzun gabe geratu diren galderek eta erantzun bikoitzek ez dute punturik kenduko.
Bigarren zatian, idatziz epaimahaiak II. zatian (gai-zerrenda zehatza) proposatutako 3 gaietako 2 garatu beharko dira. Epaimahaiak ausaz aterako ditu gaiak, ariketa egin baino aurre-aurretik, eta gaiak garatzeko gehieneko epea 1 ordukoa izango da.
Ariketaren zati hori egin aurretik, epaimahaiak zuzentzeko irizpide orokorren eta puntuatzeko moduaren berri emango du.
Bigarren zati hori 0,00 eta 15,00 puntu bitarteko puntuazioarekin baloratuko da.
Ariketa horretan 0,00 eta 20,00 puntu bitarteko kalifikazioa lortu ahalko da, eta automatikoki baztertuko dira gutxienez 10,00 puntu lortzen ez dituzten hautagaiak.
BIGARREN ARIKETA: Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Epaimahaiak ariketa egin aurre-aurrean proposatutako bi kasu praktiko ebatzi beharko dira, gai-zerrenda erantsiari dagozkionak, gehienez 1 orduko epean.
Hautagaiek epaimahaiaren aurrean defendatu beharko dituzte kasu praktiko horiek. Epaimahaiak aintzat hartuko ditu bai hautagaiaren aurkezpena, bai egindako galderei emandako erantzunak edo kasu praktikoan jasotakoa adierazteko gaitasuna; horretaz gain, beste alderdi batzuk balioetsi ahalko dituzte, hala nola gaiaren gaineko ezagutza, aurkezpenaren zehaztasuna edo laburtzeko gaitasuna.
Ariketa hori egin aurretik, epaimahaiak zuzentzeko irizpide orokorren eta puntuatzeko moduaren berri emango du.
Ariketa horretan (idatzizko kasu praktikoak eta horien defentsa) 0,00 eta 20,00 puntu bitarteko kalifikazioa lortu ahalko da, eta automatikoki baztertuko dira gutxienez 10,00 puntu lortzen ez dituzten hautagaiak.
HIRUGARREN ARIKETA (EUSKARAZKO PROBA): Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko da epaimahaiak erabakitako eran. Horretarako, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak emandako jarraibideak erabiliko dira, halaxe ezartzen baitu indarreko legediak.
Honako hauek ez dute hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko ariketa egin beharko: ariketa egin aurretik IVAPen 3. hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiria edo Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C-1 jakintza-mailaren titulu edo egiaztagiriren bat dutenek eta Euskararen hizkuntza-eskakizuna Euskarako Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatuta duten pertsonek. Horretarako, parte-hartzaileak baimena emango dio berariaz Bilbao Udal Etxebizitzak TEAri hori horrela dela egiaztatu dezan aipatutako erregistroan. Egiaztapen hori baimentzen ez duten hautagaiek beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute epaimahaiak hala eskatzen dienean.
Halaber, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren babespean hizkuntza-eskakizunak egiaztatu nahi dituztenek ikasketen ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, baldin eta ariketa hau egin aurretik egiaztatzen badute.
Ariketa honetan Gai edo Ez gai kalifikazioa emango da.
Oposizio-faseko gehieneko puntuazioa: Fase honetan gehienez lor daiteken puntuazioa, euskarazko proba aintzat hartu gabe, 40,00 puntukoa izango da.
B.- LEHIAKETAREN FASEA
Lehiaketa-fasea, berriz, oposizio-fasea amaitutakoan hasiko da, oposizio-fasea gainditu duten hautagaiekin. Oposizio-fasea gainditu duten hautagaiek eskaeran aurkeztutako eta behar den moduan egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira, https://opevvmm.bilbao.eus web-orrian argitaratutako iragarki batean epaimahaiak edo Bilbao Udal Etxebizitzak TEAko Kalitatea, Gizarte Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak Arloak jarritako epean.
Oinarri hauetan azaldutakoarekin bat etorrita baloratuko dira merezimenduak. Ez da baloratuko bestelako ezein merezimendu.
Ez da baloratuko izena emateko eskaeran alegatu ez den merezimendurik, espediente pertsonalean agertzen edo dokumentazio hori Bilbao Udal Etxebizitzak TEAren eskuetan badago ere. Eskaerak aurkezteko epea amaitzeko egunera arte jasotako merezimenduak baino ez dira baloratuko.
a) Antzinatasuna:
Administrazio Publikoan emandako zerbitzuak, zehazki, A taldeko informazio teknikaria, komunikazio teknikaria, administrazio orokorreko teknikaria edo teknikari juridikoa, A-2 azpitaldeko teknikaria, gehienez 14 puntu lortu arte, 1,4 puntu emanez zerbitzuan egondako urte bakoitzeko, edo sei hilabete edo gehiagoko tarte bakoitzeko.
Sektore pribatuan informatika teknikariaren lanpostuetan emandako zerbitzuak, gehienez ere 7 puntu: 0,7 puntu zerbitzu urte bakoitzeko edo sei hilabeteko edo gehiagoko zati bakoitzeko.
Edozein kasutan, lanaldi partzial edo murriztuan zerbitzua eman diren epeak lanaldi osoan jardun izango balira bezala zenbatuko dira.
Era berean, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko Legegintzako 1/2023 Dekretuaren 21.1c) artikuluari jarraikiz, hautagaiaren lanbide-esperientzia baloratzeko merezimendu-baremoetan honako hauek ere kontuan hartuko dira: lehenik, zenbat denbora egon den hautagaia eszedentzia-egoeran, senideak zaintzeagatik edo genero-indarkeriagatik; bigarrenik, zenbat denbora eman duen hautagaiak amatasuna eta aitatasuna babesteko edo bizitza pertsonala, familia eta lana erantzunkidetasunez kontziliatzeko lanaldi-murrizketetan edo baimenetan; eta, hirugarrenik, emakumezko enplegatu publikoek zenbat denbora eman duten genero-indarkeriagatik baimenak baliatzen.
b) Prestakuntza:
Atal honetan gehienez 3,00 puntu lortu ahalko dira.
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan eta Unibertsitate ikasketen antolaketa eta kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuan araututako titulazio akademiko ofizialengatik, baldin eta horiek izatea deialdirako betekizuna ez bada eta administrazio eskudunak balio akademiko ofizialak emateko ahalmena aitortuta dauden irakaskuntza-zentro publiko edo pribatu batek eman baditu, honako zerrenda honi jarraikiz:
- Lizentziatura, arkitektura, ingeniaritza edo graduko titulua izatea (MECES 3): 1,5 puntu.
- Graduko titulua (MECES 2), arkitektura teknikoa, ingeniaritza teknikoa edo diplomatura izatea: 1 puntu.
- Unibertsitateko master ofizialeko titulua izatea: 0,5 puntu.
Ez dira baloratuko merezimendu gisa alegatu den goragokoa eskuratzeko titulazioak.
Unibertsitateko ikasketa bereko ziklo desberdinak gainditu izana egiaztatzen duten hautagaiei egiaztatutakoen goi-mailako zikloari dagokion titulua bakarrik hartuko zaie aintzat, bai merezimenduetarako, bai prozesura sartzeko titulaziorako. Balorazioa horrekin lortutako ikasketen MECES mailaren araberakoa izango da, ez izenaren araberakoa.
Ikasketei buruzko unibertsitate titulu bat duen pertsonari bideratutako egokitzapen-ikastaro baten bidez lortutako unibertsitate graduko titulua titulu bakartzat hartuko da, jatorrizko titulazioarekin batera.
Graduko eta unibertsitateko masterreko titulu bidez MECES 3 maila egiaztatzen denean, unibertsitateko masterra ez da merezimendu gisa zenbatuko deialdian MECES 3 mailako lizentziaturak, ingeniaritzak edo arkitekturak dituzten hautagaiek parte hartzen badute.
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoko 34.1 artikuluko azken tartekian eta Unibertsitate ikasketen antolaketa eta kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren VIII. kapituluan araututako berezko tituluak ez dira inoiz baloratuko.
c) Hizkuntzak:
Gaztelaniaz bestelako Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak ezagutzea baloratuko da, zehaztutako mailen arabera, gehienez ere 1 punturekin, taula honekin bat.
- B2 maila: 0,5 puntu.
- C1 maila: 1 puntu.
Hizkuntzak egiaztatzeko Hezkuntza Zentroek edo balio akademikoko tituluak emateko legez gaitutako ikastetxeek emandako egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Edonola ere, hizkuntzen ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, aurkeztutako tituluek hizkuntzaren 4 hizkuntza-gaitasunen (ahozko ulermena, idatzizko ulermena, ahozko adierazpena eta idatzizko adierazpena) ezagutza-maila egiaztatu beharko dute.
Egiaztatzen den hizkuntza bakoitzerako, eskuratutako ezagutza-mailarik altuenak puntuatuko du soilik.
Lehiaketa-faseko gehieneko puntuazioa: Lehiaketa-fasean lor daitekeen puntuazioa ezingo da izan 18 puntu baino gehiagokoa.
Oposizio-faseko ariketak amaitu eta lehiaketa-faseko merezimenduak baloratu ostean, epaimahaiak sailkapenaren ordena ezarriko du, puntuazio altuenetik txikienera, hautaketa-prozesuko bi faseak batuta.
SEIGARRENA. - Behin betiko sailkapena.
Hautaketa-prozesuko ariketen eta/edo merezimenduen kalifikazioa emanda, epaimahaiak aukeratutako pertsonen zerrenda argitaratuko du, oposizio-fasea gainditu duten pertsonek lortutako puntuazioaren arabera eta, hala badagokio, lehiaketa-faseko merezimenduen balorazioa batuta. Hautatutako pertsonen kopuruak ezingo du gainditu guztira iragarritako lanpostuen kopurua, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 78.6 artikuluarekin bat. Epaimahaiak dagokion izendapen-proposamena egingo du eta Erakundeko zuzendaritzari bidaliko dio zerrenda. Horrez gain, agintaritza horri azken saioaren akta bidaliko dio, eta bertan jasoko dira, puntuazio-ordenaren arabera, bi faseak gainditu dituzten eta iragarritako lanpostuen kopurua gainditu duten pertsonak. Zerrenda hori plaza lortu dutenen arteko norbait lanpostuaz jabetuko ez balitz erabiliko litzateke bakar-bakarrik. Hala ere, azken zerrenda horretan sartzeak ez du beste eskubide edo aukerarik ematen, Oinarri Orokor hauen hamargarren oinarriak ezarritakoarekin bat. Lan-poltsak kudeatzeko araudiarekin bat, oposizio eta lehiaketaren faseak kalifikatu ondoren, iragarki-taulan eta webgunean (https://opevvmm.bilbao.eus) iragarki bat argitaratuko da, gutxienez ariketa bat gainditu duten baina prozesua osorik gainditu ez duten pertsonak deitzeko, lan-poltsan sartzeko beharrezko baldintza eta merezimenduak egiazta ditzaten. Halaber, agiri guztiak egiaztatu ondoren, zerrenda argitaratuko da lehenago adierazitako tokietan.
ZAZPIGARRENA. - Agiriak aurkeztea.
Oinarri Orokorren hamabigarren oinarriak ezarritakoaren arabera arautuko da.
Plantillako langile finko bihurtzeko proposatutako pertsonek Udal Etxebizitzak erakundearen Kalitate, Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorren arloan (Nafarroa kalea 5, 5. solairua) aurkeztuko dituzte hamabigarren oinarrian hautaketa-prozesuan parte hartzeko zerrendatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko dokumentuak, 20 eguneko epean, gainditu dutenen zerrenda argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Adierazitako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako pertsonek ez badute aurkezten deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzak betetzeari buruzko dokumentazioa, edo azterketatik edo mediku-azterketatik ondorioztatzen bada ez dituela betetzen eskatutako baldintzak, automatikoki geldituko dira prozesutik kanpo, ezingo dira lanean hasi eta jarduketa guztiak indargabetuta geldituko dira, eskabideko faltsukeriagatik izan ditzakeen erantzukizunei kalterik egin gabe, hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatu ondoren. Kasu horretan, Zuzendaritza Kontseiluko presidenteak izendapen-proposamena egingo du hautaketa-prozesuko ariketa guztiak gainditu dituzten eta indargabetze horren ondorioz lanpostu-kopuruaren barruan sartzen diren hautagaien alde.
ZORTZIGARRENA.- Lanean hasteko proposamena.
Hautagaien behin betiko kalifikazioa eta lehentasun-ordena zehazteko oposizio-fasean eta lehiaketa‑fasean lortutako puntuak batuko dira, eta ezinbestekoa izango da gaitzat jotzea.
Lanean hasteko proposamena interesdunari jakinaraziko zaio eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Udal Etxebizitzak erakundearen iragarki-taulan eta TEAren webgunean argitaratuko da.
BEDERATZIGARRENA. - Lanean hastea.
Organo eskudunak lanean hasteko proposamena onetsi ondoren, hautagaiak lanean hasi beharko dira eta eskatutako baldintzak bete beharko dituzte, jakinarazpena jaso eta hurrengo 30 egunen barruan.
Adierazitako epean lanean hasten ez diren pertsonen kasuan, inolako justifikaziorik gabe, ulertuko da karguari uko egin diotela, eta eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, erakundeko presidenteak lanean hasteko proposamena egingo du oposizioko ariketak gainditu dituzten, oposizio- eta lehiaketa-fasean balorazio onena lortu duten eta uko-egite horren ondorioz iragarritako lanpostuen kopuruan sartzen diren hautagaien alde, Oinarri Espezifiko hauen seigarren oinarriarekin bat.
HAMARGARRENA.- Aurka egiteko bideak.
Oinarri hauen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Bilboko Udal Etxebizitzak TEAren Zuzendaritza Kontseiluaren aurrean, hilabete bateko epean, edo zuzenean aurkaratu ahal izango da administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 123. eta 124. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
ERANSKINA
I. ZATIA: GAI KOMUNAK
1. gaia. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak.
2. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua. Euskadiko eskumenak: esklusiboak, lege garatzekoak eta egikaritzekoak.
3. gaia. Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrien udal-antolakuntza (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. Titulua).
4. gaia. Bilboko Udalaren antolakuntza. Araudi organikoak.
5. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
6. gaia. 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena. Euskal enplegu publikoaren ordainsarien sistema. Enplegatutako euskal langile publikoen eskubideak, betebeharrak, jokabide kodea, bateraezintasunak eta ardurak. Diziplina-araubidea.
7. gaia. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzkoa.
8. gaia. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.
9. gaia. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Datuen Babesari buruzko Erregelamendu Nagusia (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena).
10. gaia. 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena. Bilboko Udalaren indarreko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Udal Plana.
11. gaia. Administrazio-kontratazioa. Motak: elementu eta subjektuak, objektua eta kontratu publikoen kausa. Kontratatzeko modua eta kontratistak hautatzeko sistemak. Kontratuen formalizazioa.gaia. Giza baliabideak arautzeko tresnak: lan-eskaintza publikoa, enplegu-planak eta beste arrazionalizazio-sistema batzuk.
12. gaia. Giza baliabideak arautzeko treanak: lan-eskaintza publikoa, enplegu-planak eta beste arrazionalizaio-sistema batzuk.
13. gaia. Toki-erakundeen zerbitzura dauden langileak: motak eta araubide juridikoa. Tokiko funtzio publikoa: tokiko funtzionario motak. Langilea antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostu-zerrendak.
14. gaia. Toki-erakundeen aurrekontu orokorra. Aurrekontu-egitura. Prestaketa eta onespena. Aurrekontuaren luzapena. Aurrekontua egikaritu eta likidatzea.
15. gaia. Tokiko erakundeen ordenantza eta araudiak.
16. gaia. Gorte Nagusiak. Herriaren defendatzailea. Arartekoa.
17. gaia. 49/1960 Legea, uztailaren 21ekoa, Jabetza Horizontalari buruzkoa.
18. gaia. 29/1994 Legea, azaroaren 24koa, Hiri Errentamenduei buruzkoa.
II.ZATIA: GAI ZERRENDA ZEHATZA
19. gaia. Bilboko Udal Etxebizitzak Erakunde Autonomoaren Estatutuak, 2022ko abenduaren 14ko 236. zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuak. I. titulua “Izaera eta xedeak”” eta II. titulua “Gobernu eta administrazio organoak”.
20. gaia. Bilboko Udal Etxebizitzak Erakunde Autonomoaren Estatutuak, 2022ko abenduaren 14ko 236. zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuak. III. titulua “Erakundearen ondarea, ogasuna eta aurrekontuak”, IV. titulua “Araubide juridikoa”, V. titulua “Estatutuak aldatzea eta erakundea desegitea”, Azken xedapena eta Xedapen indargabetzailea
21. gaia. Bilboko Udal Etxebizitzak Erakundearen Erregelamendu Orokorra, 2024ko otsailaren 2ko 24. zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua. I. titulua “Erregelamenduaren esparrua”, II. titulua “Etxebizitza‑eskatzaileen errolda” eta III. titulua “Etxebizitzak adjudikatzeko prozedura”.
22. gaia. Bilboko Udal Etxebizitzak Erakundearen Erregelamendu Orokorra, 2024ko otsailaren 2ko 24. zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua. IV. titulua “Etxebizitza ez beste erabilera baterako errentamenduak” eta V. titulua “Errentaren eta kontratuko baldintzen zehaztapena”.
23. gaia. Bilboko Udal Etxebizitzak Erakundearen Erregelamendu Orokorra, 2024ko otsailaren 2ko 24. zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua. VI. titulua “Etxebizitzaz aldatzeko eskaerak”, VII. titulua “Etxebizitzarik ez edukitzeagatik eta birkokatzeagatik adjudikatzea”, VIII. titulua “Etxebizitzaren zerbitzu publikoaren kalitate‑baldintzak eta herritarrek eta erabiltzaileek parte hartzeko mekanismoak”, IX. titulua “Jarraipen batzordea eta garapenerako jarraibideak”, Xedapen gehigarriak eta Araubide iragankorra.
24. gaia. 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena: Xedapen orokorrak. Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa. Eskumenak, plangintza eta programazioa.
25. gaia. 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena: Babes publikoko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien araubide juridikoa. Eraikuntzan eta hiri- eta landa-multzoetan esku hartzea.
26. gaia. 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena: Fidantzen gordailua eta hiri-finken errentamendu-kontratuen erregistroa.
27. gaia. 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena: Etxebizitzen erabilera egokiaren, bizigarritasun-baldintzen eta funtzio sozialaren berme juridikoak.
28. gaia. 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena: Ikuskapena, diziplina eta zehapen-araubidea
29. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Atariko titulua “Xedapen orokorrak”, I. titulua “Prozeduran interesdun direnak” eta III. titulua “Administrazio-egintzak”.
30. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: II. titulua “Administrazio publikoen jarduera”.
31. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: IV. titulua “Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak”, I. kapitulutik IV. kapitulura (biak barne).
32. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: IV. titulua “Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak”, V. kapitulutik VII. kapitulura (biak barne).
33. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: V. titulua “Egintzak administrazio-bidetik berrikustea”.
34. gaia. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Atariko Tituluko I. eta II. kapituluak “Xedapen orokorrak, sektore publikoaren jarduketa-printzipioak eta funtzionamendua” (19.-22. artikuluak —biak barne— kenduta) eta II. tituluko “Sektore publiko instituzionalaren antolaketa eta funtzionamendua” I. kapitulua “Sektore publiko instituzionala”.
35. gaia. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Atariko Tituluko “Xedapen orokorrak, sektore publikoaren jarduketa-printzipioak eta funtzionamendua” V. kapitulua “Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa” eta VI. kapitulua “Hitzarmenak” eta III. titulua “Administrazioen arteko harremanak” (145.-154. artikuluak —biak barne— kenduta).
36. gaia. 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren jarduketa- eta funtzionamendu-erregelamendua bitarteko elektronikoen bidez onartzen duena: Xedapen orokorrak. Interneteko atariak, sarbide-puntu elektroniko orokorra eta egoitza elektronikoak.
37. gaia. 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren jarduketa- eta funtzionamendu-erregelamendua bitarteko elektronikoen bidez onartzen duena: Bitarteko elektronikoen bidezko administrazio-prozedura.
38. gaia. 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren jarduketa- eta funtzionamendu-erregelamendua bitarteko elektronikoen bidez onartzen duena: Administrazio publikoen eta pertsona interesdunen identifikazioa eta autentifikazioa. Erregistroak, komunikazioak eta jakinarazpen elektronikoak.
39.gaia. 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren jarduketa- eta funtzionamendu-erregelamendua bitarteko elektronikoen bidez onartzen duena: Administrazio-espediente elektronikoa. Dokumentuen artxibo elektronikoa. Administrazio publikoen arteko harremanak eta lankidetza, sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez funtziona dezan.
40. gaia. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa: Jarduera publikoaren gardentasuna: Aplikazio‑eremu subjektiboa, Publikotasun aktiboa, Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.
41. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Legearen xedea eta aplikazio‑eremua. Kontratu-motak mugatzea. Erregulazio harmonizatuko kontratuak. Administrazio‑kontratuak eta kontratu pribatuak.
42. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Sektore publikoaren kontratazioaren arrazionaltasuna eta funtsa. Itunak egiteko askatasuna eta kontratuaren gutxieneko edukia. Kontratua burutzea eta kontratuaren forma.
43. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Kontratuko alderdiak. Kontratazio-organoa.
44. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Objektua, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia, kontratuaren prezioa, eta kontratuaren berrikuspena. Sektore publikoaren kontratazioan eska daitezkeen bermeak.
45. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Merkatuko aldez aurretiko kontsultak. Kontratazio‑espedientea prestatzea. Kontratazio-espedientea kontratu txikietan. Presazko eta larrialdiko izapidetzea. Administrazio-klausulen agiria.
46. gaia. 4/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, Administrazio Elektronikoaren esparruan Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala arautzen duena.
47. gaia. 311/2022 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa, Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duena.
48. GAIA. Misioa, ikuspegia, balioak eta helburuak. Arrakastaren funtsezko faktoreak. Barne‑analisia. Baliabideen eta gaitasunen teoria.
49. GAIA. Plan Estrategikoa. AMIA analisia. Plangintza estrategikoaren prozesua. Kudeaketa plana.
50. GAIA. Aginte Koadro Integrala: kontzeptua; perspektibak; onurak; kudeaketa publikoaren erabilgarritasuna.
51. GAIA. Giza-komunikazioa: Gizarte‑komunikabideak. Iritzi publikoa eta argitaratutako iritzia. Publizitatea. Propaganda.
52. GAIA. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak: Teknologia berriak. Sare sozialak. Eragiteko modu berriak. Komunikazio-paradigma berriak eraikitzea. Barne- eta kanpo‑komunikazioa erakundean.
53. GAIA. Parte‑hartze politikoa eta herritarren parte‑hartzea. Alderdiak, elkarteak eta GKEak.
54. GAIA. Ikerketa soziala. Motak. Faseak. Diseinuak. Azterketa‑proiektua. Teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak ikerketa sozialean.
55. GAIA. Web eta big data datuak: neurtzeko irizpideak eta teknikak.
56. GAIA. Erabateko kalitatea-bikaintasuna kudeatzeko ereduak. Deming eredua eta Malcolm Baldrige eredua. Bikaintasunaren EFQM eredua. Agente erraztaileak eta EFQM ereduan izandako emaitzak.
57. GAIA. Kalitatea kudeatzeko sistema, ISO 9001:2015 arauaren arabera. Jarraipena, neurketa, azterketa eta ebaluazioa; barne-auditoria, Zuzendaritzak berrikustea.
58.GAIA. Euskaliten kudeaketa aurreratuko eredua: estrategia; bezeroak; pertsonak; gizartea; berrikuntza eta emaitzak; kudeaketako aurrerapen‑graduaren ebaluazioa.
59. GAIA. Herritarrei arreta ematea: herritarrei arreta emateko zerbitzua; zerbitzua ezartzeko oinarriak; ezartzeko prozesua (antolaketa, abiaraztea, benchmarking-a, zerbitzuaren diseinua, arautzea, prestakuntza, ezarpena, hedapena).
60. GAIA. Bezeroaren gogobetetasuna eta zerbitzuen kalitatea: zerbitzuen kalitatea ebaluatzeko perspektibak; herritarren itxaropenen identifikazioa eta erabiltzaileen gogobetetasun‑azterketak; herritarren pertzepzioaren azterketari aplikatutako ikerketa sozialeko teknikak; kalitatea hobetzeko erreferentzia‑esparruak.
61. GAIA. Zerbitzu‑gutunak: definizioa; egitura eta edukia. Zerbitzu-gutuna egin eta onartzeko prozesua: Metodologia. Ziurtapena.
62GAIA. 5S digitalen metodologia: kontzeptua eta aplikazioak. Lan‑ingurune fisiko eta digitaletan ezartzeko faseak.
63. GAIA. Proiektuen kudeaketa: proiektuaren irismenaren, denboraren eta kostuen kudeaketa; proiektuko giza baliabideak; komunikazioen kudeaketa proiektuetan; arriskuen kudeaketa; interesdunen kudeaketa proiektuetan.
-
1
2025/04/16
IRAGARKIA BAO INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNIKARIA -
2
2025/03/19
GAITEGIKO GAI KOMUNEN 17-18 GAIEN GALDERA SORTA -
3
2025/03/19
GAITEGIKO GAI KOMUNEN 1-16 GAIEN GALDERA SORTA -
4
2025/03/19
GAITEGIAREN GAI KOMUNEN GALDERA SORTAREN AURKIBIDEA -
5
2025/02/18
IRAGARKIA BAO INFORMATIKA-TEKNIKARIA