LEP: Lan Eskaintza Publikoa

Deialdiko oinarri espezifikoak Gizarte Langilea - Estabilizazioa

imprimir  B.A.O.rako sarbidea  descarga de pdf

BILBOKO UDAL-ETXEBIZITZAK TOKIKO ERAKUNDE AUTONOMOAREN GIZARTE-LANGILEAREN LANPOSTU BAT (PLANTILLAKO LAN-KONTRATUDUN LANGILE FINKOA) LEHIAKETA-SISTEMAREN BIDEZ BETETZEKO EZOHIKO EGONKORTZE‑PROZESUAREN DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK

 

  1. Iragarritako plazak

Salbuespenezko gizarte-langilearen lanpostu bat iragartzen da, behin bakarrik eta lehiaketa-sistemaren bidez, txanda askean, nahitaezko 3. hizkuntza-eskakizunarekin euskaraz.

  1. Parte hartzeko baldintzak

Plazak bete nahi dituztenek egonkortze-oinarri orokorren 5.1 atalean ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

  1. Iragarritako lanpostuaren baldintza espezifikoak

3.1. Sartzeko titulazioa. Hautagaiek gizarte-langilearen titulua izan edo hura lortzeko moduan egon beharko dute, edo lanbide hori izateko gaitzen duen titulua, Europar Batasunaren arauekin bat, eskabideak edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko epea amaitzean.

Atzerrian lortutako tituluak dituzten hautagaiek dagokion homologazio-kredentziala izan beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko kualifikazio profesionalaren aitorpena lortu duten hautagaiei, araututako lanbideen arloan, Europar Batasunaren zuzenbide-xedapenen babespean.

  1. Hautaketa-prozesua

Lehiaketa izango da hautaketa-sistema. Merezimendu guztiak alegatu beharko dira eskabidean edo erantzukizunpeko adierazpenean, hura aurkezteko epearen barruan.

Merezimenduak lortzeko epemuga eskabideak edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko epearen amaiera-data izango da.

Eskabideak edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko eguna gorabehera, merezimenduak horiek aurkezteko epearen amaiera-datara arte zenbatuko dira.

Prozesuaren kalifikazioa zehazteko honako baremo honen arabera emandako puntuak batuko dira:

a) Esperientzia orokorra

Esperientzia orokor gisa ulertzen dira administrazio publikoetan emandako zerbitzuak, A taldeko A2 azpitaldeko gizarte-langilearen plaza edo lanpostuan: gehienez ere 30,00 (hogeita hamar) puntu lortu ahal izango dira, hau da, 3,75 (hiru eta hirurogeita hamabost) puntu zerbitzu-urte bakoitzeko edo sei hilabetetik gorako tarteko.

b) Esperientzia espezifikoa

Esperientzia orokorrarekiko modu bereizi eta osagarrian, Bilboko Udal Etxebizitzak TEAn emandako zerbitzuak baloratuko dira, A taldeko A2 azpitaldeko gizarte-langilearen lanpostuan: gehienez ere 60,00 (hirurogei) puntu lortu ahal izango dira, hau da, 7,50 (zazpi eta berrogeita hamar) puntu zerbitzu-urte bakoitzeko edo sei hilabetetik gorako tarteko, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera.

c) Beste merezimendu batzuk

Atal honetan gehienez ere 10,00 (hamar) puntu lortu ahal izango dira.

c.1) Bilboko Udal Etxebizitzak TEAren gizarte-langilearen lanpostuetara sartzeko plantillako langile finko bihurtzeko 2009ko hautaketa-prozesuko ariketak gainditzea edo Bilboko Udal Etxebizitzak TEAren gizarte-langilea lanpostuetara sartzeko plantillako lan-kontratudun langile finko bihurtzeko hautaketa-prozesutik eratorritako lan-poltsa propioan sartuta egotea.

Kontzeptua

Puntuak

Oposizio-faseko ariketa guztiak gainditzea

10,00 (hamar)

Oposizio-fasean gutxienez bi ariketa gainditzea

7,00 (zazpi)

Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea

5,00 (bost)

Bilboko Udal Etxebizitzak TEAren gizarte-langilearen lanpostuetara sartzeko hautaketa-prozesutik eratorritako lan-poltsa propioan sartuta egotea

3,00 (hiru)

Aurrekoen artean aukera onena aukeratuko da, eta ez dira metagarriak izango.

c.2) Informatika-ezagutzak:

Informatika-ezagutzak baloratuko dira, 1,00 (bat) punturekin maila aurreratuko ziurtagiri hauetako bakoitza eta 0,50 (zero eta berrogeita hamar) punturekin oinarrizko mailakoak edo maila bakarrekoak:

—  Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 edo ondorengoa.

—  Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 edo ondorengoa.

—  Microsoft Access 2000/XP/2003 edo ondorengoa.

—  Internet.

—  Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 edo ondorengoa, maila bakarra.

—  Microsoft Outlook XP/2003/2010 edo ondorengoa, maila bakarra.

Moduluak gainditu direla egiaztatuko da IT Txartela ziurtapen-sistemaren bidez, oinarri orokorretan adierazi den moduan. Modulu baten bertsio desberdinak egiaztatzen badira, soilik horietako bat baloratuko da.

Deialdian, maila aurreratua egiaztatzen dutenek, halaber, egiaztatuta izango dute oinarrizko maila, eta soilik maila handiena baloratuko da.

c.3) Hizkuntzak:

Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak jakitea baloratuko da, gaztelania ez direnak, honen arabera:

B2 maila edo handiagoa: 2,50 (bi eta berrogeita hamar) puntu.

Egiaztatutako hizkuntza bakoitzerako soilik ezagutza-mailarik handiena puntuatuko da.

  1. Lan-poltsa

Deialdi honek ez du lan-poltsarik sortuko.