Deialdiko oinarri espezifikoak Komunitateetako Administraria - Estabilizazioa



BERARIAZKO OINARRIAK EZOHIKO EGONKORTZE-PROZESUAREN DEIALDIRAKO, BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK TOKIKO ERAKUNDE AUTONOMOKO 5 ADMINISTRARI POSTU HORNITZEKO (PLANTILLAKO LANGILE LAN-KONTRATUDUN FINKOAK) LEHIAKETA SISTEMA BIDEZ
1. Deitutako postuak
5 administrazio posturen ezohiko deialdia egin da, behin eta lehiaketa-sistema bidez, txanda librean eta banaketa honen arabera:
- Komunitateetako administrari-postuak (19. maila): 4 postu
a) Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa da. 2 postu
b) Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna ez da nahitaezkoa. 2 postu
- Balio anitzeko administrari-postuak (18. maila): postu bat euskararen nahitaezko 2. hezkuntza-eskakizunarekin. Administrazio-funtzioaren antolamenduari buruzko plana 2020ko martxoaren 27an onartu zen (BAO 115 zenbakia, 2020ko ekainak 18) eta 2019ko urtarrilaren 1etik du eragina; plan horrek lanpostuen zerrenda aldatu zuen, eta informazio-, erregistro- eta fitxategi-administrari lanpostuak ordezkatu zituen balio anitzeko administrariak.
2. Parte hartzeko baldintzak
2.1. Postuen hautagaiek egonkortzeko oinarri orokorren 5.1 atalean ezarritako baldintzak bete behar dituzte, oro har.
3. Postuen berariazko baldintzak
3.1. Sartzeko titulazioa. Batxilergo edo teknikari titulua izatea, eskabideak/erantzukizunpeko adierazpenak aurkezteko epea amaitzean.
3.2. Euskara: Derrigortasun-data amaituta duten plazetan, euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna baldintza da.
4. Hautaketa-prozesua
Hautaketa-sistema lehiaketa bidezkoa izango da. Merezimendu denak eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean alegatu behar dira, aurkezteko epearen barruan.
Merezimenduak lortzeko muga eskabidea/erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko epemuga izango da.
Eskabidea/erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko eguna dena delakoa izan arren, eskabidea/erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko epemugara arte kontatuko dira merezimenduak.
Prozesuaren kalifikazioa baremo honen arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du:
a) Esperientzia orokorra
Komunitateetako administrari-postuetarako (19. maila), administrazio publikoetan administrari plazan/postuan, C taldean, emandako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez ere 30,00 (hogeita hamar) puntu, hau da, zerbitzuko urte bakoitzeko edo sei hilabete baino gehiagoko frakzio bakoitzeko 3,75 (hiru koma hirurogeita hamabost) puntu.
Balio anitzeko administrari posturako (18. maila), administrazio-funtzioaren giza baliabideen antolamenduari buruzko planaren arabera, 2020ko martxoaren 27ko Ebazpen bidez onartua (BAO 115 zenbakia, 2020ko ekainak 18), administrari eta/edo administrazio orokorreko laguntzaile plazan/postuan eskainitako zerbitzuak baloratuko dira, biak C taldekoak, gehienez ere 30,00 (hogeita hamar) punturekin, eta zerbitzuko urte bakoitzeko edo sei hilabete baino gehiagoko frakzio bakoitzeko 3,75 (hiru koma hirurogeita hamabost) puntu emango dira.
b) Berariazko esperientzia
Komunitateetako administrari-postuetarako (19. maila), berariaz bereizita eta esperientzia orokorraren balorazioa osatuz, Bilboko Udal Etxebizitzak TEAn komunitateetako administrari-postuan eskainitako zerbitzuak (C taldea) baloratuko dira, gehienez ere 60,00 (hirurogei) punturekin, eta zerbitzuko urte bakoitzeko edo sei hilabete baino gehiagoko frakzio bakoitzeko 7,50 (zazpi koma berrogeita hamar) puntu emango dira, 2015eko urtarrilaren 1etik hasita.
Balio anitzeko administrari posturako (18. maila), berariaz bereizita eta esperientzia orokorraren balorazioa osatuz eta administrazio-funtzioaren giza baliabideen antolamenduari buruzko planaren arabera, 2020ko martxoaren 27ko Ebazpen bidez onartua (BAO 115 zenbakia, 2020ko ekainak 18), Bilboko Udal Etxebizitzak TEAn balio anitzeko administrari eta/edo informazio-, erregistro- eta artxibo-administrari plazan/postuan (postuaren lehengo izena) eskainitako zerbitzuak baloratuko dira, biak C taldekoak, gehienez ere 60,00 (hirurogei) punturekin, eta zerbitzuko urte bakoitzeko edo sei hilabete baino gehiagoko frakzio bakoitzeko 7,50 (zazpi koma berrogeita hamar) puntu emango dira, 2015eko urtarrilaren 1etik hasita.
c) Beste merezimendu batzuk
Atal honetan gehienez ere 10,00 (hamar) puntu emango dira.
c.1) Bilboko Udal Etxebizitzak TEAko administrari edo administrari-laguntzaile 2002 ondorengo azken bi hautaketa-prozesuetan ariketak gainditu izana, plantillako lan-kontratudun langile finko izateko edo Bilboko Udal Etxebizitzak TEAko administrari edo administrari-laguntzaile postuetan sartzeko hautaketa-prozesuen ondoriozko lan-poltsetan egotea, 2020ko martxoaren 27ko ebazpen bidez onartutako administrazio-funtzioaren giza baliabideen antolamenduari buruzko planaren arabera (BAO 115 zenbakia, 2020ko ekainak 18):
Kontzeptua | Puntuak |
Oposizio-faseko ariketa guztiak gainditu | 10,00 (hamar) |
Oposizio-faseko bi ariketa gainditu gutxienez | 7,00 (zazpi) |
Oposizio-faseko lehenengo ariketa gainditu | 5,00 (bost) |
Bilboko Udal Etxebizitzak TEAko administrari edo administrazio orokorreko laguntzaile plazaren hautaketa-prozesuen ondoriozko lan-poltsetan egon | 3,00 (hiru) |
Aukera horietako onena hartuko da kontuan eta ezingo dira pilatu.
c.2) Titulazio akademikoak
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan eta irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuan (unibertsitate-irakaskuntzen antolaketa eta irakaskuntza horien kalitatea ziurtatzeko prozedura xedatzen ditu) arautzen diren titulazio akademiko ofizialen arabera, deialdian eskatzen dena baino goragoko titulazio akademikoak izateagatik, baldin eta administrazio eskudunak baliozko titulu akademiko ofizialak emateko onetsita duen irakaskuntza-zentro publiko edo pribatu batek eman baditu. Hona hemen puntuak emateko xehetasunak:
- Arkitektura eta ingeniaritzako unibertsitate-titulua, lizentzia, Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan 3 edo 2 gradua izatea gehi unibertsitate-masterra: 5,00 (bost) puntu.
- Arkitektura tekniko edo ingeniaritza teknikoko unibertsitate-titulua, diploma edo gradua (Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan 2) izatea: 2,50 (bi koma berrogeita hamar) puntu.
Ez dira baloratuko merezimendu gisa alegatu den goragokoa eskuratzeko titulazioak.
Unibertsitate-irakaskuntza berean zenbait ziklo gainditu dituztela ziurtatzen duten hautagaiei egiaztatutakoetatik goi-zikloarekin bat datorren titulua baino ez zaie baloratuko, bai merezimenduei begira, bai prozesuan parte hartzeko titulazioari begira. Ikasketen Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko mailari erreparatuko dio balorazioak, ez ordea, izenari.
Irakaskuntza berdinei dagokien unibertsitate-titulua duenak egokitzapen-ikastaro baten bidez unibertsitate-graduko titulua lortu badu, titulu bakartzat joko da jatorrizko titulazioarekin batera.
Atzerriko titulazioen kasuan, gainera, tituluaren eta homologazioa ziurtatzen duen egiaztagiriaren kopia soila erantsi beharko da.
Zenbait titulu alegatzen badira, titulu bakarra baloratuko da, eta, dagokionean, goi-mailakoena.
c.3) Informatikako ezagutzak
Informatikako ezagutzak baloratuko dira. Maila aurreratuko ondorengo ziurtagiri bakoitzeko 1,00 (bat) puntu emango da; 0,50 (zero koma berrogeita hamar) puntu emango dira ziurtagiri horiek oinarrizko maila edo bakarra badute:
- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 edo ondorengoa
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 edo ondorengoa
- Microsoft Access 2000/XP/2003 edo ondorengoa
- Internet
- Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 edo ondorengoa, maila bakarra
- Microsoft Outlook XP/2003/2010 edo ondorengoa, maila bakarra
Moduluak gaindituta daudela egiaztatzeko IT Txartela ziurtapen-sistema erabiliko da, oinarri orokorretan azaldutakoaren ildotik. Modulu beraren zenbait bertsio egiaztatzen badira, bat bakarrik baloratuko da.
Deialdi honetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei oinarrizko maila ziurtatuko zaie eta, ondorioz, goi-maila baino ez zaie baloratuko.
c.4) Hizkuntzak
Gaztelaniaz kanpo, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialen ezagutza baloratuko da, honako irizpide honi jarraikiz:
- B-1 maila edo goragokoa: 2,50 (bi koma berrogeita hamar) puntu.
Ezagutzen dela egiaztatzen den hizkuntza bakoitzeko ezagutza-mailarik altuena bakarrik puntuatuko da.
d) Euskararen ezagutzak
Euskararen ezagutza derrigortasun-data gainditurik ez dutelako, eskakizuna ez den plazatan bakarrik baloratuko da, honako baremo honen arabera:
- hizkuntza-eskakizuna: 5,00 puntu
- hizkuntza-eskakizuna: 10,00 puntu
5. Lan-poltsa
Deialdi honek ez du lan-poltsarik sortuko.
-
1
2025/04/16
IRAGARKIA BAO INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNIKARIA -
2
2025/03/19
GAITEGIKO GAI KOMUNEN 17-18 GAIEN GALDERA SORTA -
3
2025/03/19
GAITEGIKO GAI KOMUNEN 1-16 GAIEN GALDERA SORTA -
4
2025/03/19
GAITEGIAREN GAI KOMUNEN GALDERA SORTAREN AURKIBIDEA -
5
2025/02/18
IRAGARKIA BAO INFORMATIKA-TEKNIKARIA