Deialdiko oinarri espezifikoak Gizarte Langilea 2009

OINARRIAK.
Lehenengoa.-Deialdiaren helburua.
Deialdi honen helburua da Gizarte-langile plaza huts bat plantillako lan-kontratudun langile finko gisa betetzea, Sail Soziokomunitarioan dagoen lanpostu bereko plaza hutsa betetzeko. Lanpostu hori Bilboko Udal Etxebizitzak Toki Erakunde Autonomiadunaren Lanpostuen Zerrendan jasota dago, eta dagokion eranskinean adierazita dago, izan ere, eranskin hori oinarri hauei erantsi zaie, ondorio guztietarako. Plaza hori eranskin horretan zehaztutako aukeraketa prozeduraren edo lanpostua eskuratzeko sistemen bidez beteko da.
Gizarte-langile lanpostua Bilboko Udal Etxebizitzak TEAko Zuzendaritza Batzordeak 2008ko otsailaren 25ean egindako batzarrean onartu zen, eta erabaki hori 2008ko abenduaren 17ko EHAAn argitaratu zen.
Epaimahaiak ezin izango du adierazi hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien kopurua deitutako lanpostuena baino handiagoa dela. Beraz, muga hori hausten duen edozein proposamenek ez du inolako baliorik izango.
Bigarrena.-Hautagaiek bete behar dituzten baldintzak edo betekizunak.
Hona hemen izangaiek bete behar dituzten betekizunak, hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko:
1. Jarraian adierazten den egoeraren bat ematea:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Europar Batasuneko kide den Estaturen batekoa izatea.
c) Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea duen norbaiten ezkontideak badira, betiere, zuzenbidez banatuta ez badaude. Horrez gain, euren ondorengoek eta euren ezkontideen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, betiere, ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude, ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo ondorengoak bere lepotik bizi eta 21 urtetik gorakoak badira.
d) Europar Batasunak egindako eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Hitzarmenen aplikazio-esparruaren barruan egotea, langileen zirkulazio librea aplikagarria denean.
2. Adinari dagokionez, 16 urte beteta izatea eta derrigorrezko erretirorako adina ez gainditzea.
3. Esleitutako lanak betetzeko behar den gaitasun funtzionala izatea eta funtzio horren betearazpen normala oztopatuko duen gaixotasunik edo gaitz fisiko edo psikikorik ez izatea. Udal Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute hori, egokitzat jotzen diren azterketak egin ostean.
4. Diziplina-espediente bidez inolako Herri Administrazioren zerbitzuetatik baztertuta ez egotea, ezta ebazpen judizial bidez lan edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, eta funtzio batzuetatik aldendu edo desgaitu egin badute antzeko zereginak betetzeko ere. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, desgaituta edo antzeko egoeran ez egotea, eta bere Estatuan lan publikoa antzeko egoeran lortzea eragotziko liokeen diziplina-zigorrik edo parekorik ez izatea.
5. Plaza betetzeko behar den tituluaren jabe izatea (oinarri hauei erantsitako eranskinean dago zehaztuta), Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 43. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, edo, bestela, titulazio hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.
6. Herri Administrazioaren zerbitzura dauden langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko kausaren batean sartuta ez egotea.
7. Oinarri hauei erantsitako eranskinean bete beharreko plazarako berariaz ezartzen diren beste baldintza guztiak.
Aurreko betekizun guztiak eskariak aurkezteko epea amaitzen denean izan beharko dituzte beteta hautagaiek, eta aukeraketa prozesuan lan kontratua sinatu arte betekizun horiei eutsi beharko diete, dagokion eranskinean bestelakorik adierazi ezean.
Hirugarrena.-Eskabideak.
Aukeraketa prozesuan parte hartzeko eskabideak Erakunde honen bulegoetan emango den eredu ofizialaren arabera aurkeztuko dira. Bulegoak Bilboko Kristo kaleko 1. zenbakiko 4. solairuan daude. Eskabide horietan hautagaiek deialdi honen oinarrietan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute. Eskabideak Bilboko Udal Etxebizitzak Toki Erakunde Autonomiaduneko presidenteari bidaliko zaizkio eta Erakundearen bulegoetan aurkeztuko dira, bulego orduen barruan, deialdiaren iragarkia «Estatuko Aldizkari Ofizialean» agertzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, egutegiko 20 eguneko epean.
Era berean, azaroaren 26ko 30/1992 Legean (1992ko azaroaren 27ko «Estatuko Aldizkari Ofizialean») ezarritako prozeduretako edozeinen bidez ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.
Eskatzaileek, eskabidearekin batera, NANaren fotokopia eta eskatzen den tituluaren fotokopia aurkeztu beharko dute edo hura eskuratzeko ordaindutako eskubideen agiria, bai eta alegatutako merituen zerrenda bat ere, meritu horiek egiaztatzeko behar diren agirien fotokopia konpultsatuekin batera.
Eskabideak aurkezteko epean aurkeztutako eta egiaztatutako merezimenduez gain, ezin izango da beste merezimendurik baloratu, ezta, epe horretan aurkeztu arren, epe horren ondoren egiaztatutakoak ere. Eskabideetan akatsik egonez gero, interesdunari hamar (10) eguneko epean akatsa zuzentzeko eskatuko zaio, izan ere, akatsa zuzendu ezean, eskabidea beste tramiterik egin gabe artxibatuko dela ohartaraziko zaio.
Laugarrena.-Hautagaiak onartzea.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Toki Erakunde Autonomiaduneko Presidentziak ebazpena emango du gehienez ere hilabeteko epean, eta ebazpen horren bidez onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda onartuko da. Ebazpen hori eta kalifikazio-epaimahaia osatzen duten kideen zerrenda «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» iragarriko da eta ikusgai jarriko da deialdi hau egiten duen erakundearen bulegoetako iragarki oholean. Era berean, egutegiko 10 eguneko epea izango da, aipaturiko iragarpena Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatzen hasita, erreklamazioak aurkezteko, hautagaien zerrendatik baztertzea eragin duten akatsak edo alderauzketak konpontzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ebazpen horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari bi hilabeteko epean, onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Dena dela, bidezkotzat jotako beste edozein errekurtso ere jarri ahal izango da.
Hautagaiak errekurtsoa jarri eta berau probak egin behar diren egunerako ebatzi gabe badago, hautagaiak azterketa egin ahal izango du, baina gero azterketak ez du baliorik izango errekurtsoa ezetsi egiten bada.
Bosgarrena.-Kalifikazio-epaimahaiaren osaketa eta jarduketa.
Kalifikazio-epaimahaia Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 31 eta 32. artikuluekin bat etorriz osatuko da eta honako kideak izango ditu:
- Presidentea: Bilboko Udal Etxebizitzak TEAren zuzendaria, eta ordezkoa zuzendariorde teknikoa izango da.
- Kideak:
TEAko plantillako lan-kontratudun langile finko bat.
Bilboko Udalak proposatuta izendatutako bat.
HAEEk proposatuta izendatutako bat.
Sindikatuen ordezkaritzak proposatuta izendatutako bat.
Idazkaria: Bilboko Udal Etxebizitzak TEAko idazkaria.
Kalifikazio-epaimahaia osatzeko, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak izendatutakoez gain, Erakunde berak deialdian eskatzen diren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetan epaimahaia osatuko duten kideak izendatuko ditu.
Era berean, epaimahai horretan, titularrekin batera, dagozkion ordezkoak izendatuko dira.
Epaimahaiko kideek ez dute prozesuan parte hartuko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. artikuluan aurreikusten den egoeraren bat jazotzen denean.
Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluarekin bat etorrita, artikulu horretan xedatutako inguruabarretarikoren bat gertatzen denean, hautagaiek epaimahaia osatzen duten kideak errefusatu ahal izango dituzte.
Epaimahaia osatuko duten kideak ez dira legez bost baino gutxiago izango, eta, izan ere, epaimahaia ezingo da eratu eta ezin izango du jardun, epaimahaia osatzen duten kideetarik erdiak, titularrak zein ordezkoak, bertan ez badaude, eta, edozelan ere, gutxienez hiru kide izan beharko dira. Dena dela, presidentea eta idazkaria, edo beraien arauzko ordezkoak, bertan izan beharko dira.
Epaimahaikide guztiek hizpidea eta hautespidea izango dituzte, idazkariak izan ezik, hautespiderik ez baitu izango.
Epaimahaiaren erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira eta berdinketa izango balitz presidente gisa diharduenaren botoak erabakiko luke.
Edozelan ere, epaimahaiek eskatu ahal izango dute aztertuko diren gaietan adituak direnak etortzeko batzarretara, izan ere, aditu horiek, aholkulari gisa, beraien espezialitateko gaietan hizpidea izango dute baina ez dute hautespiderik izango.
Epaimahaiak eskumena izango du sortutako zalantzak argitzeko eta hautaketa-prozesua behar den moduan garatzeko beharrezkoak diren erabaki guztiak hartzeko, oinarri hauetan aurreikusita ez dagoen guztian.
Epaimahaiko kideek, hala badagokio, epaimahaiaren batzarretara etortzeagatik dagozkion dietak jasoko dituzte, legez ezarritako kopuru eta formaltasunekin.
Seigarrena.-Hautaketa prozesua.
1. Hautagaiak aukeratzeko prozedura deialdi honen oinarrien eranskinean jasotakoa izango da.
2. Oposizio fasea deialdi honen oinarrietan adieraziko diren ariketek osatuko dute.
3. Lehiaketa fasean, hautagaiek aurkeztu eta egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira; eta hautagai bakoitzari, oinarri hauen eranskinean jasotako baremoaren arabera, merezimendu horietako bakoitzari dagozkion puntuak emango zaizkio. Eskaera orriak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte lortutako, alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak bakarrik hartuko dira kontuan.
Lehiaketa fasea ez da baztertzailea izango eta fase horretan lortutako puntuak ere ez dira kontuan hartuko, oposizio faseko probak gainditzeko orduan. Fase honetan oposizio fasea gainditu duten hautagaiak baloratuko dira.
4. Kalifikazio-epaimahaiak ariketak egiteko denbora eta baliabideak egokituko ditu minusbaliotasunen bat duten hautagaientzat, gainerako parte-hartzaileekiko aukera berdintasuna izan dezaten, betiere, egokitzapenaren bidez ariketaren edukiari garrantzia kentzen ez bazaio edota ariketetan eskatutako gaitasun maila jaitsarazten ez bada.
5. Ariketa bakoitzeko puntuazioak deialdia egiten duen erakundearen iragarki-oholean jarriko den iragarkiaren bidez jakinaraziko dira.
Zazpigarrena.-Hautaketa prozesuaren hasiera.
Oposizio faseko lehenengo ariketaren lekua, eguna eta hasiera ordua «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» eta erakundearen iragarki-oholean argitaratuko dira, hautaketa prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzen duen ebazpenarekin batera. Oposizioko ariketa bakoitza amaitu eta hurrengoa hasi arte, 72 orduko epea igaro beharko da gutxienez, eta egutegiko 45 egunekoa gehienez ere.
Idazkariak egingo duen zozketaren arabera -gutxienez hiru mahaikide bertan direla- jardungo dute hautagaiek. Zozketa horretan ateratako letraz hasten den deiturarik ez badago deialdian, jarduteko hurrenkera letra horren hurrengoek ezarriko dute.
Oposiziogileei deialdi bakar batean egingo zaie ariketa bakoitzerako deia. Bertaratzen ez direnak baztertu egingo dira, behar bezala justifikatu eta epaimahaiak aintzat hartu ezean.
Oposizioaren gainontzeko ariketei buruzko iragarkiak Toki Erakunde Autonomiadunaren iragarki-oholean argitaratuko ditu epaimahaiak. Iragarki horiek, gutxienez, hurrengo ariketa egin baino 24 ordu lehenago jarri beharko dira jendaurrean.
Kalifikazio-epaimahaiko kideek edozein momentutan eskatu ahal izango diete hautagaiei behar bezala identifikatzeko. Horretarako, ariketa bakoitza egitera NANarekin etorri beharko dute, edo epaimahaiaren iritziz oposiziogilearen nortasuna behar bezala egiaztatzen duen beste edozein agirirekin (pasaportea, gidabaimena, etab.).
Hautaketa prozesuaren edozein momentutan, epaimahaiak jakingo balu hautagaietariko batek ez duela deialdian eskatzen diren betekizunak betetzen, hautaketa prozesutik kanpo geratuko litzateke.
Zortzigarrena.-Hautaproben kalifikazioa.
Lehiaketako merezimenduen balorazioa oinarri hauetako eranskinean zehaztutako merezimendu baremoaren arabera emandako puntuak batuz egingo da.
Oposizio aldiko ariketak oinarri hauen eranskinean adierazi den eran kalifikatuko dira.
Oposizioko ariketa bakoitzaren kalifikazioak honela ezarriko dira: epaimahaiko kideek emandako puntuazioak batuko dira eta, gero, kopuru hori zati epaimahaian izan diren epaimahaikide kopurua egingo da, eta zatidura hori izango da behin betiko kalifikazioa.
Hautaketa prozesuaren azken kalifikazioa oposizio eta lehiaketa aldietan lortutako puntuazioaren batura izango da, edo, bestela, praktika-aldietan edo prestakuntza-ikastaro jakinetan lortutakoaren batura.
Berdinketa badago, lehenengo eta behin, lehengo postua oposizio aldian punturik gehien lortu duenarentzat izango da; bigarrena, Bilboko Udal Etxebizitzak TEAren zerbitzuan denborarik luzeena egin duenarentzat; hirugarrena, Bilboko Udaleko tokiko Administrazioaren zerbitzuan denborarik luzeena egin duenarentzat; laugarrena, EAEko Herri Administrazioaren zerbitzuan denborarik luzeena egin duenarentzat eta, azkenik, bosgarrena, Estatuko Administrazioaren zerbitzuan denborarik luzeena egin duenarentzat.
Bederatzigarrena.-Gainditu dutenen zerrenda.
1. Oposizio aldiko ariketa bakoitzaren zuzenketa bukatzen denean, epaimahaiak dagozkion emaitzak argitaratuko ditu iragarki-oholean.
2. Hautaketa prozesua osatzen duten proben eta/edo merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak puntuazio hurrenkeraren arabera argitaratuko du gainditutakoen zerrenda, eta gainditutako kopuru hori ezin izango da deitutako plazen kopurua baino handiagoa izan. Zerrenda hori Presidentziara bidaliko du, dagokion kontratazio proposamena egin dezan. Aldi berean, azken bileraren akta ere bidali beharko du. Bertan zehaztu beharko dira hautaproba guztiak gainditu arren deitutako plazen kopurutik gora geratu diren hautagaiak, puntuazio hurrenkeran. Eta hori egingo da plaza lortu duen hautagaietariko batek ez balu plaza hori hartuko, zerrenda horretako hurrengoak hartzeko; hori izango da zerrenda horren helburu bakarra, hau da, ez da beste eskubide ez asmorik izango.
Hamargarrena.-Agirien aurkezpena.
Gainditu dutenen zerrenda argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, egutegiko 20 eguneko epearen barruan, proposatutako oposiziogileak hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko deialdiaren oinarrietan eskatzen diren baldintzak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztuko ditu Langileria Sailean. Agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
1. Jaiotza ziurtagiria, erregistro zibil eskudunak luzatua. Ziurtagiri horren ordez, Erregistro Zibilaren ziurtagiri arrunta, Familia Liburua edo Seme-alabatasuna frogatzekoa erakutsi ahal izango da, edozein delarik agiriaren data eta hura legeztatu beharrik ez dagoela.
2. Diziplinazko espediente baten bitartez inolako Herri Administrazioren zerbitzutik bereizi ez dutelako aitorpena, bai eta egin beharreko lanpostuari dagokionez inolako ezgaitasun edo bateraezintasunik ez duelako aitorpena ere.
3. Lanpostuaren eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisikorik edo psikikorik ez daukala ziurtatzen duen mediku-ziurtagiria, Udal Zerbitzu Medikoek egindakoa, Udalbatzak 1987ko irailaren 24an onartutako Baztertzeko Baremoarekin bat etorriz. Horretarako, dagokion azterketa medikoa egingo zaie hautagaiei, baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, eta, era berean, behar diren azterketa mediko guztiak egin ahal izango dira hautaketa prozesu osoan zehar Baztertzeko Baremo horretara egokitzen direla egiaztatzeko. Ziurtagiri medikoaren aurka eginez gero, hautagaiak onartu egingo du ziurtagiri hori emateko oinarri diren txosten teknikoak erreklamazioa aztertuko duten organoen esku uztea, baldin eta hautagaiaren ohore eskubidea ukitzen ez badute. Izangaiak elbarriak badira, gaitasun-ziurtagiria aurkeztu beharko dute, kasuan kasuko lanpostuko eginkizunak betetzeko gai direla egiaztatzeko, eta organo eskudunak egin beharko die agiria.
4. Oinarri hauen eranskinean deitutako plazarako zehazten den titulua, tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 9ko 6/1989 Legearen 43. artikuluan eskatzen denez.
5. Oinarri hauetan eta oinarri hauen eranskinean eskatzen diren gainontzeko betekizun zehatzen agiri bidezko justifikazioa.
Adierazitako epean, ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako hautagaiak bere agiriak aurkezten ez baditu edo eskatutako betekizun guztiak betetzen ez baditu, ezin izango da izendatu eta bere jarduketa guztiak baliogabetu egingo dira, eskaeran datuak faltsutzeagatik izan dezakeen erantzukizuna alde batera utzita. Kasu horretan, Toki Erakunde Autonomiaduneko presidenteak gainerako hautagaien artean puntuaziorik handiena daukana izendatzeko proposatuko du.
Hamaikagarrena.-Lan kontratua izenpetzea.
TEA honetako presidenteak proposamena onartu ondoren, izendatutako hautagaiak 30 eguneko epea izango du, izendapena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, lanpostuaz jabetzeko. Justifikatutako arrazoirik izan ez, eta aipatutako epe horren barruan ez bada jabetzen karguaz, kargugabetu egoeran geratuko da, karguari uko egiten diola ulertuko da, eta eskubide guztiak galduko ditu. Dena dela, Toki Erakunde Autonomiadunaren presidenteak, behar bezala justifikatuta eta arrazoituta eskatuz gero, karguaz jabetzeko epea luza dezake, baina, betiere, lehen aipatutako denbora tartearen erdia luzatu ahal izango du gehienez.
Hamabigarrena.-Hautaproba desberdinetarako betekizun zehatzak.
Deialdi honetako plaza lortzeko eskatzen den titulazioa, hautaketa sistema, programak eta plaza hori hartzeko betekizun zehatzak oinarri hauen eranskinean jaso dira berariaz.
Hamahirugarrena.-Azken arauak.
Oinarri hauetan ezarri ez den guztirako, honako hauetan xedatutakoaren arabera jokatuko da: Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legea; Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legea; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuak onartutakoa; Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea; apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 7ko 896/1991 Errege Dekretua eta 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioetan Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzkoa, eta horietan guztietan gerora egon ahal izan diren aldaketa guztiak. Interesdunek deialdiaren, deialdiko oinarrien eta kalifikazio-epaimahaiaren jarduketetatik erator daitezkeen administrazio egintzen aurka egiteko aukera izango dute, indarrean dagoen Administrazio Prozeduraren Legean ezarritako kasuetan eta eran.
ERANSKINA.
Lehenengoa.-Deitutako plaza.
Gizarte-langile plaza bat (1) betetzeko deialdia egin da Sail Soziokomunitarioan lanpostu bereko plaza huts bat betetzeko. Derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna dauka eta lehiaketa-oposizio irekiaren bidez beteko da eta Erakunde honetan indarrean dagoen hitzarmen kolektiboko B taldearen 23. mailari dagokion soldata izango du. Lanpostuaren eginkizunak, besteak beste, honako hauek izango dira:
- Gizarte laneko zerbitzua, prozesuak eta taldea kudeatzea, eta berau koordinatu, banatu, kontrolatu eta gainbegiratzea, saileko lanen betearazpen teknikoan kolaboratuz, gizarte langile baten lanak eginez.
- Kontaktuak mantentzea eta beharrezko koordinazio, kontsulta eta kudeaketak finkatzea enpresatik kanpoko erakundeekin, erakunde ofizialekin, elkarteekin, estamentu publikoekin eta erakundearen gainontzeko sailekin.
- Arreta zuzen eta pertsonalizatua ematea (elkarrizketak, etxez etxeko bisitak eta abar) gizarte premiako egoeretan, etxebizitza aldaketengatiko eskaeretan, titulartasun eskaera berezietan, berankortasun eta auzokideen arteko gatazketan, aurkitutako kasuak aztertuz eta jarraipena eginez.
- Aipatutako egoerak «diagnostikoa egiteko helburuarekin» ikertzea, dokumentazioa aztertuz, behar diren kontaktuak sortuz eta koordinatuz eta, erabakiak eta ebazpenak hartzeko orduan, lagungarriak izango diren txosten sozialak eta balorazio txostenak eginez.
- Ekintza judizialaren eta auzien prozedurari ekingo zaiola jakinarazten denean, aldez aurretik txostenak egitea.
Bigarrena.-Betekizun zehatzak.
Gizarte-laguntzaile edo Gizarte-langile unibertsitateko diplomatura titulua izatea edo titulu hori lortzeko dagozkion eskubideak ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean.
Hirugarrena.-Hautaketa sistema.
Hautaketa lehiaketa-oposizio bidez egingo da.
A) Oposizio fasea:
Lehenengo ariketa: Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Gehienez ere hiru orduan, deialdiari erantsitako programako edozein atalekin zerikusia daukan gai orokor bat garatu beharko dute, epaimahaiak ariketa egin aurre-aurrean erabakitakoa. Gaiak ez du zertan programako ataletako epigrafeekin hitzez hitz bat etorri. Hautagaiek askatasun handia izango dute azaltzeko moduari dagokionez.
Ariketa honetan unibertsitate-prestakuntza orokorra, ideien argitasuna, idatzizko adierazpide erraztasuna, hautagaiaren ekarpen pertsonala eta sintesi gaitasuna baloratuko dira.
Epaimahaiak ariketa irakurketa publiko bidez irakurtzea erabaki lezake, eta kasu horretan epaimahaiak erabakitako egun eta orduetan egingo da irakurketa hori.
Bigarren ariketa: Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Ahoz eta gehienez ere 45 minutuan, honi erantsitako gai zerrendatik zozketa bidez ateratako hiru gai garatu beharko dituzte; atal bakoitzetik bat.
Hirugarren ariketa: Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Idatziz kasu praktiko bat edo gehiago garatu beharko da, epaimahaiak erabakitzen duen eran baina gehienez ere hiru orduko epean. Gaia epaimahaiak ariketa egin aurre-aurrean proposatutako hainbat gairen artean zozketa bidez aukeratuko da eta zerikusia izango du eranskineko gai-zerrendako II. eta III. ataletan dauden gaiekin.
Ariketa hau egiteko, beraiek ekarri beharko dituzten kontsulta liburuak eta testuak erabili ahal izango dituzte izangaiek.
Bigarren eta hirugarren ariketetan, batez ere arrazoitzeko gaitasuna, planteamenduaren sistematika eta marko kontzeptual eta praktikoaren ezagutza eta interpretazio egokia baloratuko dira.

Laugarren ariketa: Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Proba psikoteknikoak izango dira, jarrera arloko ezaugarriak eta ezaugarri pertsonalak baloratzeko.
Bosgarren ariketa: Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Euskararen ezagutza egiaztatzeko proba izango da, epaimahaiak erabakitako eran 3. hizkuntza-eskakizunari dagokion maila egiaztatu beharko da, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak emandako ildoei jarraituz eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 99.1. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ez dute hizkuntza-eskakizunik egiaztatu beharko dagokion hizkuntza eskakizunari buruzko HAEEren ziurtagiria duten hautagaiek edo, baliozkotzeei dagokienez, Euskararen erabilera normalizatzeko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuko 41. artikuluan jasotako tituluren bat duten hautagaiek.
B) Lehiaketa fasea:
Hautagaiek eskabidea aurkezteko epearen barruan aurkeztu eta egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira lehiaketan; eta hautagai bakoitzari, honi erantsitako merezimenduen baremoaren arabera, dagozkion puntuak emango zaizkio.
Merezimenduen baremoa.
1. Herri Administrazioan, B taldean, Gizarte-laguntzaile gisa edo Gizarte-laneko diplomaturarekin edo horien baliokide den kategoriarekin egindako zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 30eko 208/1990 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, harreman juridikoa edozein izanik ere, zerbitzu zibil edo merkataritzako errentamenduzkoak alde batera utzita, 0,50 puntu urteko edo sei hilabeteko edo gehiagoko zatiki bakoitzeko; gehienez, 4 puntu lortu ahal izango dira. Zerbitzu horien egiaztagiria legez ahalmena daukanak eman beharko du eta egiaztagiri horretan hautagaiak zerbitzu horiek zenbat denboraz eskaini dituen azaldu beharko da.
2. Enpresa pribatuan Gizarte-laguntzaile gisa edo Gizarte-laneko diplomaturarekin edo horien baliokide den kategoriarekin egindako zerbitzuak, 0,25 puntu urteko edo sei hilabeteko edo gehiagoko zatiki bakoitzeko; gehienez, 3 puntu lortu ahal izango dira. Zerbitzu horiek diplomadun gisa izan duen lan kontratuaren kopia bidez egiaztatuko dira, eta horrekin batera lan-bizitzaren ziurtagiria edo Gizarte Segurantzako kotizazio buletinen kopiak aurkeztu beharko dira, kotizatutako denbora egiaztatzeko, eta erdi mailako teknikari gisa kotizatu duela (2. taldea) egiaztatzeko.
Administraziorako eskainitako zerbitzuengatik eta lanbidearen jardun libreagatik, denbora tarte berberetan, ezin izango da puntuaziorik lortu, Administrazio eskudunak emandako dagokion bateragarritasun ebazpenaren egiaztagiria izan ezik.
3. Gizarte Zerbitzuen esparruan ibilbide garrantzitsua duten zentro edo erakunde ofizialetan eta legez eratutako erakundeetan emandako ikastaroetara joatea baloratuko da, baldin eta ikastaro horiek zerikusi zuzena badaukate lanpostuaren funtzioekin. Datu hori behar bezala egiaztatu beharko da, Diplomekin edo Bertaratze Ziurtagirien bidez, eta horietan jasotako eskola orduak adieraziko dira:
- Gehienez 30 orduko ikastaroak: 0,25 puntu ikastaro bakoitzeko; puntu 1 gehienez.
- 30 ordutik gorako ikastaroak eta 100 ordu dituztenak gehienez: 0,5 puntu ikastaro bakoitzeko; 1,5 puntu gehienez.
- 100 ordutik gorako ikastaroak: puntu 1 ikastaroko; gehienez 2 puntu.
4. Hizkuntzaren ezagutza egiaztatzen duten titulu ofizial homologatuak izateagatik, hona hemen emango diren puntuak:
- Goi mailako tituluaren ziurtagiri ofiziala (Hizkuntza Eskolako Gaitasun egiaztagiria edo antzekoa), ondorengo hizkuntzetan: ingelesa, frantsesa eta/edo alemana). Ziurtagiri bakoitzeko puntu 1 lortuko da, eta gehienez, 3 puntu eskuratu ahal izango dira.
- Maila ertaineko tituluaren ziurtagiri ofiziala (Hizkuntza Eskolako hirugarren maila gainditua dagoela frogatzen duen egiaztagiria edo antzekoa), ondorengo hizkuntzetan: ingelesa, frantsesa eta/edo alemana). Ziurtagiri bakoitzeko 0,5 puntu lortuko dira, eta gehienez, 1,5 puntu eskuratu ahal izango dira.
Maila handiagoko tituluak maila baxuagoko titulua baztertzen du.
5. Tituluak:
- Goi mailako titulua izateagatik: puntu 1.
- Prozesuan parte hartzeko eskatzen den bestelako maila ertaineko titulua / Diplomatura izateagatik: 0,5 puntu.
Atal honetan, gehienez, puntu 1 lortu ahal izango da.
6. Informatika ikastaroak egiteagatik: 0,20 puntu ikastaro bakoitzeko, 15 ordu baino gehiagokoak badira; gehienez 2,5 puntu.
Gehienezko puntuazioa: 18 puntu.
Laugarrena.-Ariketen kalifikazioa.
Oposizio aldiko lehenengo lau ariketetan (nahitaezkoak eta baztertzaileak) gehienez ere 10 puntu emango dira bakoitzean, eta kanporatu egingo dira ariketa bakoitzari esleitutako bost (5) puntuak lortzen ez dituzten oposiziogileak.
Oposizio aldiko bosgarren ariketan (nahitaezkoa eta baztertzailea) gai edo ez gai kalifikatuko da.
Hautagaietako batek ere ez baditu gainditzen hemen adierazitako gutxieneko kalifikazioak, epaimahaiko presidenteak deialdia hutsik gelditu dela adierazi ahal izango du.
GAIAK.
I. atala.-Orokorra.
1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubide eta betebeharrak.
2. gaia: Estatuaren lurralde antolaketa. Autonomia estatutuak. Esanahia. Europar Batasuna: Bilakaera eta Instituzioak. Europar Konstituzioa.
3. gaia: Euskal Herriko Autonomi Estatutua. Aurrekari historikoak. Aurrekariak. Atariko titulua. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren eskumenak: berari bakarrik dagozkionak, legegintzazko garapen eta betearazpenerakoak.
4. gaia: Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren botereak. Eusko Legebiltzarra, Jaurlaritza eta Lehendakaria. Estatutuaren eraldaketa. Xedapen gehigarriak eta iragankorrak.
5. gaia: Lurralde historikoetako erakundeak. Ogasuna eta Ondarea. Maiatzaren 23ko 12/2002 Legea, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna onetsi zuena.
6. gaia: Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa dena.
7. gaia: Administrazioaren Legearekiko eta Zuzenbidearekiko menpetasuna. Zuzenbide Publikoaren iturriak. Legea: lege motak. Herri Administrazioaren nortasun juridikoa.
8. gaia: Pertsona juridiko publiko motak. Administrazioaren ahalak. Araupeko ahala eta zuhurtziarako ahala. Araudia.
9. gaia: Administratua. Kontzeptua eta motak. Administratuaren gaitasuna eta gaitasun hori aldatzen duten arrazoiak. Administratuaren lankidetza eta partaidetza Herri Administrazioan.
10. gaia: Administrazio egintza. Kontzeptua. Administrazio egintza motak. Administrazio egintzaren osagaiak. Administrazio prozedura.
11. gaia: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea. Printzipioak, aplikazio-eremua eta oinarrizko edukia.
12. gaia: Administrazio prozedura orokorraren aldiak. Prozeduraren denborazko dimentsioa. Agiriak jasotzea eta erregistratzea.
13. gaia: Interesduna eta interesdunaren ordezkaritza. Berri emateak eta jakinarazpenak. Administrazioaren isiltasuna.
14. gaia: Administrazio egintzen eragingarritasuna eta baldintzapena. Bete beharra eta etendura. Administrazio egintzen betearazpena.
15. gaia: Administrazio egintzaren baliogabetasunari buruzko teoria. Egintza deusezak eta deuseztakorrak. Administrazio egintzaren baliozkotzea. Ofiziozko berrikuspena. Baliabideen sistema.
16. gaia: Zerbitzu publikoa. Kontzeptuaren bilakaera. Zerbitzu publikoa eta administrazioaren prestazioak. Zerbitzu publikoa kudeatzeko erak.
17. gaia: Udalen antolaketa eta eskumenak. Udal organo elkargokideen akordio eta saioen erregimena. Tokiko erakundeen ordenantza eta araudiak. Tokiko funtzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak.
18. gaia: Azaroaren 24ko 29/1994 Hiri Errentamenduen Legea. Aplikazio esparrua. Etxebizitzen errentamendua eta beste erabilera batzuetarako errentamenduak: arau orokorrak, kontratuaren iraupena, errenta, aldeen eskubide eta betebeharrak, eta kontratua etetea, suntsiaraztea eta amaitzea. Xedapen Iragankorrak.
19. gaia: Jabetza Horizontalari buruzko 49/1960 Legea. Eraketa erregimena. Akordioak hartzeko erregimena. Akordioen aurka egitea. Ekintza judizialak.
20. gaia: Aukera berdintasunari, familiako bizitza uztartzeari eta menpetasunari buruzko legedia.
21. gaia: Bilboko Udalaren oinarrizko araudia. Ordenantzak eta Araudiak. Bilboko Udaleko eskumenen oinarrizko organigrama.
II. atala.-Gizarte-lana (orokortasunak).
22 gaia: Gizarte Zerbitzuetako urriaren 18ko 5/96 Legea. Toki Araubideko Oinarrien Legea Gizarte Zerbitzuetan. 155/2001 Dekretua, uztailaren 30ekoa, gizarte zerbitzuetako funtzioak zehazteari buruzkoa.
23. gaia: Gizarte-lanaren kontzeptua. Gizarte-lanaren helburua. Gizarte-laneko esku-hartze ereduak. Gizarte-lanaren metodologia.
24. gaia: Ikerketa Gizarte-lanean. Gizarte-laneko teknikak eta lanabesak.
25. gaia: Ebaluazioa Gizarte-lanean. Gizarte-adierazleak. Ikuskapena Gizarte-lanean: Kontzeptua; esku-hartzeen ikuskapena; ikuskapen instituzionala; gizarte-langilearen jardun profesionalean ikuskapenak duen garrantzia.
26. gaia: Etika Gizarte-lanean. Printzipioak eta irizpideak. Kode deontologikoak.
27. gaia: Gizarte-lan indibidualizatua. Arreta indibidualizatua: kontzeptua; helburuak; teknikak; lanabesak eta jarduera-eremuak.
28. gaia: Familiako Gizarte-lana; familia; Gizarte-laneko esku-hartze teknikak familian.
29. gaia: Gizarte-lana komunitatean. Beharrak hautematea. Metodologia; teknikak eta lanabesak; parte hartze formak eta mailak.
30. gaia: 64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, »EAEko Gizarte Zerbitzuetako Profesionalen eta Erabiltzaileen Eskubideen eta Betebeharren Gutuna eta Iradokizun eta Kexen Erregimena». Herritarren borondatezko lana eta parte-hartzea, gizarte-ekintzako lanabes gisa.
III. atala.-Gizarte-lana (zehaztasunak).
31. gaia: Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretarako legea. - Atariko titulua: Legearen xedea. Definizioak: Legearen printzipioak. Mendekotasun egoeran dauden pertsonen eskubideak eta betebeharrak. Eskubidearen titularrak. I. titulua: I. kapitulua: Sistemaren konfigurazioa.
32. gaia: Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretarako legea. I. titulua: II. kapitulua: Autonomiarako eta mendekotasunaren arretarako, sistemaren arreta zerbitzuen prestazioak eta katalogoa. III. kapitulua: Mendekotasuna eta bere balorazioa. IV. kapitulua: Eskubidearen azterketa. V. kapitulua: Sistemaren finantzaketa eta onuradunen ekarpena.
33. gaia: 2504/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, mendetasun egoera baloratzeko MBB baremoa onartzen duena, baita hiru urtetik beherako haurrentzako berariazko balorazio-eskala ere.
34. gaia: 614/2007 Errege Dekretua, maiatzaren 11koa, Estatuak bermatzen duen AMASen gutxieneko babes-mailari buruzkoa.
35. gaia: 74/2007 Foru Dekretua, apirilaren 24koa, Bizkaiko Foru Aldundikoa, menpetasun egoera aintzatesteko prozedura arautzen duena.
36. gaia: 98/2007 Foru Dekretua, ekainaren 19koa, Bizkaiko Foru Aldundiarena, familia giroko zainketetarako prestazioak arautzen dituena. 99/2007 Foru Dekretua, ekainaren 19koa, asistentzia pertsonalerako prestazio ekonomikoa arautzen duena.
37. gaia: 1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedura arautzen duena. Helburua: Sailkapena. Minusbaliotasun maila. Balorazioa: Gizarte faktore osagarriak.
38. gaia: Urritasuna. Minusbaliotasuna. Elbarritasuna. Minusbaliotasunaren maila zehazteko gizarte faktore osagarrien baremoa. Hirugarren baten laguntza beharrezkoa dela zehazteko baremoa. Mugitzeko zailtasunak daudela zehazteko baremoa.
39. gaia: Banakako laguntza ekonomikoak eta pentsioak minusbaliotasuna duten pertsonen kolektiboarentzat. Kotizaziorik gabeko pentsioak eta familia-prestazioak minusbaliotasuna duen ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko. Baliaezintasun pentsioak: kontzeptua eta motak.
40. gaia: Gizarte Zerbitzuetako jardunbidea minusbaliatu fisiko, psikiko eta sentsorialen eremuan. Zentroak eta zerbitzuak hezkuntza, lan eta egoitza mailan. Gizarte-langilearen esku-hartzea.
41. gaia: Minusbaliatuentzako jardunbide programak, hezkuntza, lan, aisia eta denbora libre mailan. Banakako laguntza ekonomikoak eta pentsioak kolektibo honentzat. Gizarte-langilearen esku-hartzea.
42. gaia: Gizarte-lana nagusientzako arretan: planteamendu orokorrak. Helburuak: ekintzak, metodologia eta teknikak.
43. gaia: Pertsona nagusiak Gizarte Zerbitzuetako arretarako sektore gisa. Programak; baliabideak; zerbitzuak; prestazioak eta egun dauden laguntzak.
44. gaia: Banakako laguntza ekonomikoak eta pentsioak pertsona nagusien kolektiboarentzat. Gizarte Ongizatearen Fondoko erretiro-pentsioak, kotizazio gabekoak.
45. gaia: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Zerbitzu Espezializatuak. Gizarte-langilearen ekarpenak.
46. gaia: Gizarte-lana eta gutxiengo etnikoak. Atzerritartasun Legea. Etorkinak eta Gizarte Zerbitzuak. Gizarte-langilearen esku-hartzea.
47. gaia: Toxikomaniak. Gizarte Zerbitzuetako programak. Eremu honetan esku hartzen duten erakundeak. Gizarte-langilearen esku-hartzea.
48. gaia: Gizarte-bazterkeria. Kontzeptua, ezaugarriak eta bazterkerian eragiten duten faktoreak. Gizarte-lanaren esku-hartzea. Programak, baliabideak eta gizarteratzeko zerbitzuak. Laneratzeko eta gizarteratzeko hitzarmenak.
49. gaia: Oinarrizko errenta. Titularrak. Baldintzak. Bizikidetza burujabearen unitate ekonomikoaren kontzeptua. Gizarte-lanak bazterkeria eta pobrezia deuseztatzeko programei egindako ekarpenak.
50. gaia: Laguntza ekonomikoak kolektiboarentzat: kontzeptua, motak eta baldintzak.
51. gaia: Gizarte-lana bazterturik dauden emakumeekin. Gizarte-langilearen funtzioak eta esku-hartzea zerbitzu eta programa ezberdinetan.
52. gaia: Emakumeenganako indarkeriaren arloko esparru juridikoa: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako dena. 1/2004 Legea, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzkoa.
53. gaia: Emakumeenganako indarkeria. Etxeko tratu txarrak. Kontzeptua. Kausak eta faktore eragileak. Ezaugarriak.
54. gaia: Etxeko tratu txarrak: instituzioen esku-hartzea. Instituzioen arteko koordinazioa eta jarduteko protokoloak. Gizarte-langilearen esku-hartze profesionala.
55. gaia: 27/2003 Legea, uztailaren 31koa, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko Agindua arautzen duena. Koordinaziorako protokoloa, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko aginduaren eraginkortasuna lortzeko, gizarte zerbitzuen esparruan.
56. gaia: Guraso bakarreko familiak. Ezaugarriak eta arrisku dinamikak.
57. gaia: Adin txikikoen eskubideak eta betebeharrak. Ekintza administratiboaren printzipio gidariak. Esparru juridikoa, bereziki, haurtzaro eta nerabezaroari arreta eta babesa emateari buruzko otsailaren 18ko 3/2005 Legea.
58. gaia: Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak, tutoretza, adingabe edo minusbaliatuen zaintza; adin-nagusitasuna eta emantzipazioa Kode Zibilean ezarritakoari jarraiki.
59. gaia: Haurren aurkako tratu txarrak. Tipologiak. Haurren aurkako tratu txarrak eta babesgabetasuna azaltzen dituzten ereduak. Haurtzaroaren beharren teoria. Prebentzio-programak. Programa aplikagarriak, zerbitzu espezializatuko programa zehatzak. Instituzioen arteko koordinazioa eta sareko lana.
60. gaia: Haur babesgabeak dauden egoerak antzematea eta jakinaraztea. Arrisku eta babesgabetasun egoeren aurrean egin beharreko ekintzak. Definizioa, esparru juridikoa eta eskumenak, haurtzaroari eta nerabezaroari arreta eta babesa emateari buruzko otsailaren 18ko 3/2005 Legean ezarritakoaren arabera. Haurrak Babesteko Sisteman erabakiak hartzeko prozesua.OINARRIAK.

60. gaia: Haur babesgabeak dauden egoerak antzematea eta jakinaraztea. Arrisku eta babesgabetasun egoeren aurrean egin beharreko ekintzak. Definizioa, esparru juridikoa eta eskumenak, haurtzaroari eta nerabezaroari arreta eta babesa emateari buruzko otsailaren 18ko 3/2005 Legean ezarritakoaren arabera. Haurrak Babesteko Sisteman erabakiak hartzeko prozesua.
-
1
2025/04/16
IRAGARKIA BAO INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNIKARIA -
2
2025/03/19
GAITEGIKO GAI KOMUNEN 17-18 GAIEN GALDERA SORTA -
3
2025/03/19
GAITEGIKO GAI KOMUNEN 1-16 GAIEN GALDERA SORTA -
4
2025/03/19
GAITEGIAREN GAI KOMUNEN GALDERA SORTAREN AURKIBIDEA -
5
2025/02/18
IRAGARKIA BAO INFORMATIKA-TEKNIKARIA