LEP: Lan Eskaintza Publikoa

Deialdiko oinarri espezifikoak Arkitekto Tekniko

imprimir  B.A.O.rako sarbidea  descarga de pdf

ARKITEKTO TEKNIKO LANPOSTU BAT BETETZEKO DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK

LEHENENGOA.- Iragarritako plazak

Oinarri espezifiko hauek, 2022ko maiatzaren 12ko 90. BAOn argitaratutako Oinarri Orokorrekin batera, txanda askeko sistemaren eta lehiaketa-oposizioaren bidez iragarritako plantillako langile finkoen hautaketa-prozesua arautuko dute, ARKITEKTO TEKNIKO lanpostu bat betetzeko, euskarazko nahitaezko 3. hizkuntza-eskakizunarekin, 2075-01 zuzkidura-zenbakiarekin, 23. mailan eta Sailkapen Profesionalaren 2. Taldean (A Taldea/A2 Azpitaldea), 2021eko Lan Eskaintza Publikoaren barruan.

BIGARRENA.- Iragarritako plazetarako baldintza espezifikoak

a) Hautagaiek arkitekto teknikoaren titulua izan edo hura lortzeko moduan egon beharko dute, edo lanbide hori izateko gaitzen duen titulua, Batasunaren arauekin bat, eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

Atzerrian lortutako tituluak dituzten hautagaiek dagokion homologazio-kredentziala izan beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko kualifikazio profesionalaren aitorpena lortu duten hautagaiei, araututako lanbideen arloan, Batasunaren zuzenbide-xedapenen babespean.

b) Espainiako nazionalitatea izatea indarreko Oinarri Orokorren lehen puntuaren bosgarren oinarrian jasotako baldintzetan (2022ko maiatzaren 12ko 90. BAO).

c) Gaitasuna: lanak egiteko gaitasun funtzionala izatea; horretarako, beharrezko gaitasun psikofisikoa izango du, eta bere gaitasunak edo desgaitasunak bateragarria izan beharko du iragarritako plazei dagokien lanpostuaren funtzio eta lanak egiteko. Hori udal-zerbitzu medikoek egiaztatuko dute, Oinarri Orokorretan aurreikusitakoarekin bat, laneko arriskuen prebentzioaren arloko indarreko araudiarekin bat egin beharreko lanpostuko egokitzapenak gorabehera, pertsonen babesa bermatzeko lanetik eratorritako arriskuen aurrean.

d) Adina: hamasei urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, ez gainditzea nahitaezko erretirorako gehieneko adina.

e) Gaikuntza: diziplina-espediente bidez ez egotea bananduta administrazio publikoen edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoen zerbitzutik, edo ez egotea enplegu edo kargu publikoak edota funtzionario-kidego edo -eskalak betetzeko gaitasunik gabe ebazpen judizialen bidez, modu absolutu edo berezian.

Beste estatu bateko nazionala izanez gero, ez egotea gaitasunik gabe edo egoera baliokidean, ezta bere estatuan enplegu publikoan sartzea eragozten dion diziplina-zigorrik edo baliokiderik edukitzea.

f) Administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; hala ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen ari direnek aipatutako lege-arauetan xedatzen den aukera-eskubidea baliatu ahal izango dute.

Deialdian parte hartu nahi dutenek baldintza guztiak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.

HIRUGARRENA.- Eskabideak

1. Aurkezteko modua eta tokia

Eskaera bi modutan egin daiteke:

a) Lehentasunez, eskabide elektronikoa: bete behar den eredu ofiziala eta jarraitu beharreko prozedura eskuragarri daude erakundearen webgunean, LEP atalean: https://opevvmm.bilbao.eus/OPEM/idm1/index.jsp?null

Eskabide horiek helbide elektroniko horretan finkatutako prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Baldintzak eta alegatutako merezimenduak betetzen direla adierazi beharko da hautaketa-prozesu honetan parte hartzea eskatzeko eskabidean, horiek zerrendatuta eta identifikatuta. Hala ere, ez da horien egiaztagirien kopia aurkeztu behar eskabidearekin batera; izan ere, parte hartzeko baldintzak eta hala badagokio alegatutako merezimenduak Epaimahaiak edo Kalitate, Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorren Arloak eskatzean egiaztatu behar dira.

Eskaerak egiteko bitarteko teknikoak, aholkularitza edo laguntza behar izanez gero, honako honekin jar daiteke harremanetan: Kalitate, Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorren Arloa. Terminus eraikina. Nafarroa kalea 5, 5. solairua. Bilbo.

b) Paperezko eskabidea: paperezko eskabideen kasuan, 39/2015 Legearen 14. artikuluan, laugarren xedapen iragankorrean eta xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoarekin bat, 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako tokietan aurkeztu ahalko dira. Horretarako, oinarri hauetan eskabide-eredu bat atxiki da.

Halaber, hautagaiek oinarri hauetan eskatutako baldintzak onartzen dituzte, eta, horrekin batera, baimena eman ahalko dute eskaera formalizatzean, hura betetzeko beharrezko dokumentazioaren kontsulta telematikoari dagokionez, besteak beste hauek: NANa, titulazio akademiko ofizialak, hizkuntza-eskakizunak, etab. Baimena emanez gero, ez da beharrezkoa izango dokumentazio hori aurkeztea, betiere kontsulta badaiteke elkarreragingarritasun informatiko bidez. 2022ko maiatzaren 12ko 90. «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratutako Oinarri Orokorren hamaikagarren oinarrian (lan-poltsak osatzea) aurreikusitako ondorioetarako oinarri hauetan aipatzen diren hautaketa-prozesuak egitearen ondorioz, hautagaiek parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute ea administrazio publikoko beste erakunde batzuei datuak lagatzea baimentzen duten. Datu horiek honako hauek dira: izen‑abizenak, NANa, helbidea, harremanetarako telefonoa eta prestakuntza-maila. Datuen lagapen horren xede bakarra da lan-eskaintzak egitea legean aurreikusitako terminoetan; ez bada berariaz jasotzen baimena, ulertuko da ez dutela eman.

Eskabidean honako hau egin beharko du hautagaiak:

a) Adierazi, haren erantzukizunpean, deialdian parte hartzeko baldintzak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko epearen amaiera-datari dagokionez.

b) Hautaketa-probak egiteko hizkuntza adierazi (euskara edo gaztelania). Ez badu zehazten, ulertuko da proba guztiak gaztelaniaz egingo direla.

2. Eskabideak aurkezteko epea

Eskaera 20 (hogei) egun balioduneko epean egin beharko da, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita. Larunbat, igande eta jaiegunak ez dira hartuko egun balioduntzat.

LAUGARRENA.- Epaimahaia

Epaimahaia honako hauek osatuko dute, indarreko legedian eta plantillako langile finkoen lanpostuak betetzeko Oinarri Orokor hauetan ezarritakoari jarraikiz: epaimahaiburu batek, idazkari batek eta gutxienez hiru mahaikidek. Horien artean Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak izendatutako pertsona bat egon beharko da nahitaez.

Osaera nagusiki teknikoa izango da, eta espezialitate-printzipioak zehaztuko du; beraz, kide guztiek iragarritako plazak betetzeko eskatzen den maila akademikoko edo maila handiagoko titulazioa izan beharko dute, eta, gutxienez, kideen erdiek esperientzia egiaztatua izan beharko dute beteko den plazari dagokion ezagutza-arloan. Halaber, egokia ez dela justifikatu ezean, sexu bakoitzak gutxienez % 40ko ordezkaritza izan beharko du.

Euskararen ezagutza-probari dagokion epaimahaikideak horretarako bakarrik izango du balioa, eta gehigarria izango da aurretik aipatutako hiru mahaikideekiko.

BOSGARRENA.- Hautaketa- prozedura

Hautagaiak sarbide askeko sistemaren eta lehiaketa-oposizio bidez hautatuko dira. Oposizio-fasea hiru ariketak osatuko dute, eta lehiaketa-fasean oposizio-fasea gainditu duten pertsonen merezimenduak baloratuko dira.

A.- OPOSIZIO-FASEA

Oposizio-fasean hiru kanporaketa-ariketa egingo dira.

LEHEN ARIKETA

Bi zati izango ditu, eta biak egun berean egingo dira. Epaimahaiak atsedenaldi bat emango die hautagaiei bi zatien artean.

Lehen zatian idatziz erantzun beharko da test motako 60 galderak osatutako galdetegi bat. Galderak Epaimahaiak aukeratuko ditu aurretik argitaratutako galdera-sorta batetik; soilik 50 izango dira ebaluagarriak, eta 10 erreserbakoak. Erantzuteko lau aukera egongo dira, eta soilik bat da zuzena, eranskineko programaren zati komuneko (1-18 gaiak) gaietan oinarrituta. Epaimahaiak gehieneko denbora-epea finkatuko du proba hasi aurretik.

Azken 10 galderak erreserba-galderak dira, eta soilik kontuan hartuko dira lehen 50 galderetako bat baliogabetzen bada.

Zati horri 0 eta 5 arteko puntuazioa emango zaio. Zati horretan, erantzun zuzen bakoitza 1 punturekin baloratuko da, eta erantzun oker bakoitzarekin 0,33 puntu kenduko dira; beraz, gehienez, 50 puntu lortu ahalko dira, eta horren baliokidea 5 puntu dira amaierako puntuazioan.

Erantzun gabeko galderek eta erantzun bikoitzek ez dute zigorrik izango.

Bigarren zatian, eranskineko gai-zerrendaren II. zatiko gaiak idatziz garatu beharko dira; horiek ausaz aukeratuko ditu Epaimahaiak ariketa egin baino lehen, eta gehieneko denbora-epea ere finkatuko du. Ariketaren zati hori egin aurretik, Epaimahaiak zuzentzeko irizpideak eta puntuatzeko modua jakinaraziko ditu.

Bigarren zatiari 0 eta 15 arteko puntuazioa emango zaio.

Ariketa horri 0 eta 20 arteko puntuazioa emango zaio, eta automatikoki probatik kanpo geldituko dira, gutxienez, 10 puntu lortzen ez dituzten hautagaiak.

BIGARREN ARIKETA

Epaimahaiak proposatutako kasu praktiko bat edo gehiago ebatzi beharko dira, Epaimahaiak finkatutako modu eta denboran; kasuek lotura izango dute eranskineko gai-zerrendarekin. Ariketa egin aurretik, Epaimahaiak zuzentzeko irizpideak eta puntuatzeko modua jakinaraziko ditu.

Ariketa horri 0 eta 20 arteko puntuazioa emango zaio, eta automatikoki probatik kanpo geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten hautagaiak.

HIRUGARREN ARIKETA (EUSKARA-PROBA)

Nahitaezkoa eta kanporatzailea izango da; izan ere, bete beharreko lanpostuak nahitaezko 3. hizkuntza-eskakizuna du.

Euskarazko 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea izango da, epaimahaiak zehazten duen moduan. Horretarako, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak emandako jarraibideei jarraituko zaie, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/89 Legearen 99.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ariketa hau egitetik salbuetsita geldituko dira aldez aurretik IVAPek emandako 3. hizkuntza‑eskakizuna edo euskarazko ezagutzak egiaztatzeko ziurtagiri ofizialen bat dutenak, Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Erkideko C1 mailakoa, baita hizkuntza-eskakizuna Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatu dutenak ere. Horretarako, parte-hartzaileak Bilboko Udal Etxebizitzak TEAri berariazko baimena emango dio erregistro horretan egiaztatzeko. Baimen hori ematen ez duten hautagaiek beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute Epaimahaiak eskatzean.

Ariketa horri gai edo ez gai kalifikazioa emango zaio.

Oposizio-faseko gehieneko puntuazioa: fase horretan, gehienez, 40 puntu lortu ahalko dira.

Oposizio-faseko ariketetan, ikasi beharreko araudia deialdiaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dagoena izango da.

Abenduaren 3ko 2271/2004 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren eta EFPLaren zazpigarren xedapen gehigarriaren arabera, epaimahaiak ahalmena izango du deialdi honetako probak egiteko behar diren denbora- eta baliabide-egokitzapenak egiteko, desgaitasunen bat egiaztatu duten eta eskabidean hala adierazi duten pertsonentzat, betiere ez bada probetako edukia indargabetzen edo eskatzen den nahikotasun-maila murrizten. Horrez gain, bermatu beharko da probak gainerako hautagaiekiko baldintza-berdintasunean egingo direla.

B.- LEHIAKETA-FASEA

Lehiaketa-fasea oposizio-fasea amaitu ondoren hasiko da, eta fase hori gainditu duten hautagaiek egin ahalko dute. Eskabideak aurkezteko epean alegatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira, eta behar bezala egiaztatuko dira Epaimahaitik edo Bilboko Udal Etxebizitzak TEAren Kalitate, Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorren Arloak emandako epean, adierazitako webgunean argitaratutako iragarkian. Merezimenduak oinarri hauetan jasotakoaren arabera baloratuko dira, eta ezingo da baloratu beste edozein merezimendu. Soilik eskabideak aurkezteko epea amaitu artekoak baloratuko dira.

a) Antzinatasuna

Administrazio publikoan arkitekto teknikoaren A-2 Taldeko plaza/lanpostuetan emandako zerbitzuek gehienez ere 14 puntu, 1,4 punturekin zerbitzu-urte bakoitzeko edo sei hilabetetik gorako tarte bakoitzeko.

b) Prestakuntza

Deialdian eskatzen ez diren eta ikastetxe publiko edo pribatu batek emandako (administrazio eskudunak titulazio akademiko ofizialak emateko eskumena aitortu badie) titulazio akademiko ofizialek gehienez ere 3 puntu, xehetasun hauen arabera:

  • Lizentzia-, arkitektura, ingeniaritza- edo gradu-titulu (MECES 3) bat edukitzea: 1,5 puntu.
  • Graduko (MECES 2), ingeniaritza teknikoko edo diplomaturako titulu bat edukitzea: 1 puntu.
  • Autobabes-planak egiteko gaitzen duen titulu bat edukitzea: 0,5 puntu.

Ez dira baloratuko merezimendu gisa alegatutako titulazio handiago bat lortzeko beharrezko titulazioak.

Unibertsitate-ikasketa bereko hainbat ziklo gainditu dituztela egiaztatzen duten hautagaiei soilik egiaztatutako ziklo handienari dagokion titulua baloratuko zaie, bai merezimendu gisa eta bai prozesuan sartzeko titulazio gisa.

Ikasketa berei buruzko unibertsitate-titulazio bat dutenei zuzendutako egokitzapen‑ikastaro bat eginda lortutako gradu-titulua titulu bakartzat joko da jatorrizko titulazioarekin batera.

Unibertsitateko gradu- eta master-tituluaren bidez 3 MECES maila egiaztatzean, unibertsitate-masterra ez da baloratuko merezimendu gisa deialdian 3 MECES mailako lizentziak, ingeniaritzak edo arkitekturak dituzten hautagaiek parte hartzen badute.

c) Hizkuntzak

Gaztelaniaz bestelako Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak ezagutzea baloratuko da, zehaztutako mailen arabera, gehienez ere 1 punturekin, taula honekin bat.

  • B2 maila: 0,5 puntu.
  • C1 maila: 1 puntu.

Egiaztatutako hizkuntza bakoitzerako soilik ezagutza-mailarik handiena puntuatuko da.

Lehiaketa-faseko gehieneko puntuazioa: lehiaketa-fasea lor daitekeen puntuazioa ezingo da izan 18 puntu baino gehiagokoa.

Epaimahaiak, oposizioko ariketen eta lehiaketa-faseko merezimenduen balorazioa amaitu ondoren, sailkapenaren ordena finkatuko du, handienetik txikienera, hautaketa-prozesuko bi faseak batu ondoren.

SEIGARRENA.- Behin betiko sailkapena

Hautaketa-prozesua osatzen duten proba eta merezimenduen kalifikazioa amaitu ondoren, Epaimahaiak hautatutako pertsonen zerrenda argitaratuko du, oposizio-fasea gainditu duten pertsonek lortutako puntuak eta, hala badagokio, lehiaketa-faseko merezimenduen balorazioa batuta. Hautatutako pertsonen kopuruak ezingo du gainditu guztira iragarritako lanpostuen kopurua, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 32. artikuluarekin bat. Halaber, Epaimahaiak dagokion izendapen-proposamena egingo du, zerrenda hori erakundearen Presidentetzara bidalita. Horrez gain, agintaritza horri azken saioaren akta bidaliko dio, eta bertan jasoko dira, puntuazio-ordenaren arabera, bi faseak gainditu dituzten eta iragarritako lanpostuen kopurua gainditu duten pertsonak, lanpostua lortu duen norbait ez bada lanean hasten. Hala ere, azken zerrenda horretan sartzeak ez du beste eskubide edo aukerarik ematen, Oinarri Orokor hauen hamargarren oinarriak ezarritakoarekin bat.

ZAZPIGARRENA.- Dokumentuak aurkeztea

Oinarri Orokorren hamabigarren oinarriak ezarritakoaren arabera arautuko da.

Plantillako langile finko bihurtzeko proposatutako pertsonek Udal Etxebizitzak erakundearen Kalitate, Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorren Arloan (Nafarroa kalea 5, 5. solairua) aurkeztuko dituzte hamabigarren oinarrian hautaketa-prozesuan parte hartzeko zerrendatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko dokumentuak, 20 eguneko epean, gainditu dutenen zerrenda argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Adierazitako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako pertsonek ez badute aurkezten deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzak betetzeari buruzko dokumentazioa, edo azterketatik edo mediku-azterketatik ondorioztatzen bada ez dituela betetzen eskatutako baldintzak, automatikoki geldituko da prozesutik kanpo, ezingo da lanean hasi eta jarduketa guztiak indargabetuta geldituko dira, eskabideko faltsukeriagatik izan ditzakeen erantzukizunei kalterik egin gabe, hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatu ondoren. Kasu horretan, Zuzendaritza Kontseiluko presidenteak izendapen-proposamena egingo du hautaketa-prozesuko ariketa guztiak gainditu dituzten eta indargabetze horren ondorioz lanpostu-kopuruaren barruan sartzen diren hautagaien alde.

ZORTZIGARRENA.- Lanean hasteko proposamena

Hautagaien behin betiko kalifikazioa eta lehentasun-ordena zehazteko oposizio-fasean eta lehiaketa‑fasean lortutako puntuak batuko dira, eta ezinbestekoa izango da gaitzat jotzea.

Lanean hasteko proposamena interesdunari jakinaraziko zaio eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Udal Etxebizitzak erakundearen iragarki-taulan eta TEAren webgunean argitaratuko da.

BEDERATZIGARRENA.- Lanean hastea

Organo eskudunak lanean hasteko proposamena onetsi ondoren, hautagaiak lanean hasi beharko dira, eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 62.1 artikuluan eskatutako baldintzak bete beharko dituzte, jakinarazpena jaso eta hurrengo 30 egunen barruan.

Adierazitako epean lanean hasten ez diren pertsonen kasuan, inolako justifikaziorik gabe, ulertuko da karguari uko egin diotela, eta eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, erakundeko presidenteak lanean hasteko proposamena egingo du oposizioko ariketak gainditu dituzten, oposizio- eta lehiaketa-fasean balorazio onena lortu duten eta uko-egite horren ondorioz iragarritako lanpostuen kopuruan sartzen diren hautagaien alde, Oinarri Espezifiko hauen seigarren oinarriarekin bat.

HAMARGARRENA.- Aurka egiteko bideak

Oinarri hauen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri izango da Bilboko Udal Etxebizitzak TEAren Zuzendaritza Kontseiluaren aurrean, hilabete bateko epean, edo zuzenean aurkaratu ahal izango da administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 123. eta 124. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

I. ERANSKINA

I. ZATIA: GAI KOMUNAK

  1. gaia: Espainiako Konstituzioa (1978). Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak.
  2. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua. Euskadiren eskumenak: esklusiboak, legedia garatzekoak eta egikaritzekoak.
  3. gaia: Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrien udal-antolakuntza (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. Titulua).
  4. gaia: Bilboko Udalaren antolakuntza. Araudi organikoak.
  5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen administrazio-prozedura erkideari buruzkoa.
  6. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eskubide eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.
  7. gaia: 10/1982 Oinarrizko Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzkoa.
  8. gaia: Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legea.
  9. gaia: Datuen babesa: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Zuzentaraua (EB), Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.
  10. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko Legea. Bilboko Udalaren IV. Udal Plana, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa.

Oharra: Berdintasunaren IV. Udal Planari (2014-2017) buruzko gaiaren edukia argitaratuta dago udal-webgunean (www.bilbao.eus >Udal>Udal sailak> Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak>).

  1. gaia: Administrazio-kontratazioa. Motak: elementu eta subjektuak, objektua eta kontratu publikoen kausa. Kontratatzeko modua eta kontratistak hautatzeko sistemak. Kontratuen formalizazioa.
  2. gaia: Giza baliabideak arautzeko tresnak: lan-eskaintza publikoa, enplegu-planak eta beste arrazionalizazio-sistema batzuk.
  3. gaia: Toki-erakundeen zerbitzura dauden langileak: motak eta araubide juridikoa. Tokiko funtzio publikoa: tokiko funtzionario motak. Langilea antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostu-zerrendak.
  4. gaia: Toki-erakundeen aurrekontu orokorra. Aurrekontu-egitura. Prestaketa eta onespena. Aurrekontuaren luzapena. Aurrekontua egikaritu eta likidatzea.
  5. gaia: Tokiko erakundeen ordenantza eta araudiak.
  6. gaia: Gorte Nagusiak. Herriaren defendatzailea. Arartekoa.
  7. gaia: 49/1960 Legea, uztailaren 21ekoa, Jabetza Horizontalari buruzkoa
  8. gaia: 29/1994 Legea, azaroaren 24koa, Hiri Errentamenduei buruzkoa.

II. ZATIA: GAI ESPEZIFIKOA

19. gaia: Lurzoruaren jabetzari buruzko sailkapena, kalifikazioa eta araubidea, eskubideak eta betebeharrak. Lurzoru-kategoriak eta motak. Lurzoru urbanizaezina Lurzoruaren Legean.

20. gaia: Egiturazko hirigintza-antolamendu. Egiturazko plangintza. Plan motak. Edukia, dokumentazioa eta izapidetzea.

21. gaia: Hirigintza-antolamendu xehatua. Garapen-plangintza. Plan motak eta beste figura osagarri batzuk. Edukia, dokumentazioa eta izapidetzea. Urbanizazio-proiektuak.

22. gaia: Indarreko Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra eta berrikuspen-dokumentua erabilera-arauen eta eraikingintza-arauen onespen-prozesuan.

23. gaia: Lurren balorazioa lurzoru motaren arabera. Sistema orokor eta zuzkidura publikoetara bideratutako lurren balorazioa. Obren eta beste ondasun eta eskubide batzuen balorazioa.

24. gaia: Nahitaezko desjabetzea. Kontzeptua, elementuak eta izaera juridikoa. Ohiko eta premiazko prozedura. Balio justua zehaztea. Okupazioa eta erregistroko inskripzioa. Itzulketa.

25. gaia: Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontuan hartu beharreko alderdiak, udal-eraikinen mantentze-zerbitzuen kontratuen agiriak idaztean.

26. gaia: Hirigintza-lizentzia eta -kontsultak. Xedea eta arloa. Araubide juridiko komuna lizentzietan.

27. gaia: Eraikingintza-obren lizentzia. Mendeko egintzak. Eskaera eta dokumentazioa. Proiektu teknikoa. Izapidetzea eta txostenak. Jarduera kalifikatuak. Akats zuzengarriak. Aldaketak. Lehen erabilerako lizentzia. Obra txikiak, ohiko prozedura, laburtua eta jakinarazpena.

28. gaia: Jarduera abiarazteko aurretiazko jakinarazpena. Edukia eta izapidetzea. Jarduera-lizentziak. Mendeko egintzak eta baztertuak. Udal Batzorde Txostengile Teknikoa. Funtzionamendua eta etengabeko ikuskapena.

29. gaia: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteari buruzkoa. Lurzoru kutsatuak. 4/15 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa. Ingurumen-diziplina.

30. gaia: Hirigintza-legezkotasuna babestea. Eskumenak hirigintza-ikuskapenean. Hirigintzako arau‑hausteen aurreko neurriak. Hirigintzako arau-hausteen tipifikazioa. Arduradunak. Zehapenak aplikatzeko arauak. Preskripzioa.

31. gaia: Ondasun higiezinak zaindu eta birgaitzeko obrak. Zaindu eta birgaitzeko betebeharra. Egikaritze-aginduak. Legezko aurri-egoera. Hur-hurreko aurri fisikoa. Higiezinak mantendu, konpondu eta birgaitzeari buruzko udal-ordenantza.

32. gaia: 117/2018 Dekretua, uztailaren 24koa, EAEko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa. EITaren edukia eta prozedura. Esku hartzen duten agenteak. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren Erregistroa.

33. gaia: 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna sustatzekoa, eta 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena. Irisgarritasun‑baldintzak eraikinetan. CTE-DB-SUA delakoan jasotako irisgarritasun-xedapenekiko lotura. Etxebizitzetan irisgarritasuna sustatzeko udal-ordenantza.

34. gaia: 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna sustatzekoa, eta 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena. Irisgarritasun‑baldintzak hiri-ingurunean, urbanizazioetan eta informazio- eta komunikazio‑sistemetan.

35. gaia: Fatxada tradizionala. Isolamendu termikoa eta kondentsazioak. Harria fatxaden estalduretan. Kolokazio-sistemak.

36. gaia: Fatxada aireztatua: abantailak, eragozpenak eta materialak. Isolamendu termikoko sistema kanpotik, egungo eraikinetan. Eraikingintza Kode Teknikoarekiko lotura, CTE-DB-SI delakoa betetzea.

37. gaia: Estalki planoak. Sailkapena eta ezaugarriak. Iragazgaizte-sistemak.

38. gaia: Estalki inklinatuak. Eraikuntza-elementu eta -sistemak.

39. gaia: Berogailu-instalazioak eta haien tipologia. Bero-ponpa. Berogailu elektrikoa. Eguzki-energia bidezko berogailua eta erregai organikoena.

40. gaia: Aire girotuaren sistemak. Hautaketa-irizpideak eta instalazio baten ezaugarriak.

41. gaia: Udal-zerbitzuak: ura hornitzeko sarea, saneamendu-sarea eta argiteria publikoa. Oinarrizko arauketa.

42. gaia: Hargune elektrikoak. Eraldaketa-zentroak. Lur-konexioko instalazioak. Larrialdi-instalazioak lokal publikoetan.

43. gaia: Suteen aurkako oinarrizko segurtasun-dokumentua. Barne-hedapena. Kanpo-hedapena. Egituraren erresistentzia suarekiko.

44. gaia: Suteen aurkako oinarrizko segurtasun-dokumentua. Okupatzaileen ebakuazioa. Suteen aurka babesteko instalazioak. Suhiltzaileen esku-hartzea.

45. gaia: Kea eta beroa kontrolatzeko sistemak. Espazioak babestea presio-diferentzialeko sistemen bidez. UNE-EN 12101-6 6. zatia. Xedea eta aplikazio-eremua. Eraikinentzako sistemen sailkapena. Presurizazio-sistemen ezaugarriak. Presurizatu beharreko espazioak. Suteen aurkako sistemen eta eraikineko beste sistema batzuen arteko interakzioa.

46. gaia: Tenperatura-kontrola eta kearen ebakuazioa: sutearen garapena eta kearen ekoizpena. Aire hartzeko sistemak eta beroa eta kea kanporatzeko sistemak: SCTEH sistemen helburuak eta aplikazioak. Kearen kontrola eraikin eta/edo establezimenduetan.

47. gaia: 513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen Kontrako Babes Instalazioen Erregelamendua onartzen duena. I. eranskina: suteen aurkako babes-ekipo eta -sistemen ezaugarriak eta instalazioa.

48. gaia: Autobabeserako euskal araua. Xedapen orokorrak, autobabes-betebeharrak eta autobabes‑planak. Autobabes-planaren gutxieneko edukia.

49. gaia: Laneko segurtasun eta higienearen ordenantza orokorra. Lantokietako segurtasun eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenen araudia, babes indibidualen erabilera eta lan-ekipoen erabilera. (486/1997, 773/1997 eta 1215/1997 Errege Dekretuak).

50. gaia: 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-obretako segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko xedapenak ezartzen dituena I: definizioak. Segurtasun eta osasunari buruzko xedapen espezifikoak proiektuaren fasean era obren egikaritzean zehar. Langileen eskubideak. Proiektuen oniritziak. Aurretiazko oharra. Informazioa lan-agintaritzari.

51. gaia: 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-obretako segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko xedapenak ezartzen dituena II: ikus-onetsitako proiektua duten obrei aplikatzeko araubidea. Eraikuntza edo ingeniaritza zibileko obren zerrenda ez exhaustiboa. Langileen segurtasun eta osasunarentzat arriskutsuak izan daitezkeen lanen zerrenda ez exhaustiboa. Obrei aplikatu beharreko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak.

52. gaia: Segurtasun- eta osasun-azterlana idaztea. Segurtasun-plana eta hura onestea. Segurtasun- eta osasun-koordinatzailearen funtzio eta erantzukizunak obraren faseetan.

53. gaia: Amiantoa. Manipulatzearen arriskuak. Eraikinetik kentzeko prozedura. Amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplika dakizkiekeen segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuarekin bat.

54. gaia: Fatxadak birgaitu eta/edo erreformatzeko obretarako bide publikoan ipinitako hodi‑aldamioak eta portiko modularrak. Babesteko biserak. Muntatze-, erabilera-, mantentze- eta desmuntatze-baldintzak. Udal-araudia eta EUDELen irizpideak.

55. gaia: Eraispenak eta haien segurtasuna. Baldintzen agiriaren edukia. Eraispen-proiektuaren teknikak. Eraispenaren aurretik, bitartean eta ondoren hartu beharreko neurriak. Babes indibidual eta kolektiboak.

56. gaia: 38/99 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikuntza Antolatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Eraikuntzaren eskakizun tekniko eta administratiboak. Erantzukizunak eta bermeak.

57. gaia: 209/2014 Dekretua, urriaren 28koa, Eraikuntzan Kalitate Kontrola arautzen duena.

58. gaia: 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituena.

59. gaia: Eraikingintza Kode Teknikoa (EKT). Xedapen orokorrak. Baldintza tekniko eta administratiboak. Oinarrizko eskakizunak.

60. gaia: CTE-DB-SUA. Aplikazio-eremua eta -irizpideak. Segurtasuna erortzeko arriskuaren, barrutietan giltzapetuta gelditzearen, argiztapen desegokiaren, okupazio handiko egoeren eta mugitzen ari diren ibilgailuen aurrean.

61. gaia: 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, laneko segurtasun- eta osasun‑seinaleztapenari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena: definizioak. Enpresariaren betebehar orokorra. Seinaleztapena erabiltzeko irizpideak. Prestakuntza eta informazioaren arloko betebeharrak. Langileen kontsulta eta parte-hartzea.

62. gaia: 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, laneko segurtasun- eta osasun‑seinaleztapenari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena: lantokiko segurtasun eta osasunaren seinaleztapenari buruzko gutxieneko xedapen orokorrak. Segurtasun-koloreak. Panel‑formako seinaleak. Argi- eta soinu-seinaleak. Ahozko komunikazioak. Keinu-seinaleak. Hainbat seinaleztapeni buruzko gutxieneko xedapenak.

63. gaia: Arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren planifikazioa. Prebentzio-jardueretarako baliabideen antolakuntza. Erakunde espezializatuak egiaztatzea enpresatik kanpoko prebentzio‑zerbitzu gisa. Auditoretzak. Prebentzio-zerbitzuen lankidetzan Osasun Sistema Nazionalean.

64. gaia: 842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: ITC-BT-25, ITC-BT-26, ITC-BT-27

65. gaia: 25/2019 Dekretua, otsailaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzkoa.

66. gaia: EAEko etxebizitza eta zuzkidura-bizitokietako bizigarritasun-baldintzen oinarrizko arau‑esparrua.

67. gaia: CTE-DB-HE Energia-aurrezpena.

68. gaia: CTE-DB-HS Osasungarritasuna.

69. gaia: 2291/1985 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, jasogailuei eta mantentze-gailuei buruzko erregelamendua onartu duena.

70. gaia: 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena. Xedapen orokorrak. Babes publikoko bizitegi-sistema: babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak. Eraikuntzan eta hiri‑multzoetan esku hartzea.